Alemaniaren Bateratzea

Páginas: 10 (2430 palabras) Publicado: 19 de diciembre de 2012
Alemaniaren bateratzea

Alemaniar Inperioa (1871–1918). Hizkuntza anitzeko Austriar Inperioko zati alemanieraduna baztertuta, Alemania Txikiko konponbidearen alde egin zen.
Alemaniaren bateratzea estatu alemanieradunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu alemaniar batean batzeko prozesua izan zen, XIX. mendean zehar garatu zena eta bukatutzat 1871ko urtarrilaren 18anjotzen dena, alemaniar estatuetako agintariak Versailles jauregiko Ispiluen Gelan bildurik Prusiako Gilen enperadore izendatu zutenean, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren.
Germaniako Erromatar Inperio Santua 1806an desegin zen Franz II.ak tronua utzi zuenean Napoleondar Gerretan. Lege, administrazio eta politika arloetan Inperioa desegiteak sortu zituen gorabeherak albo batean utzita, aurrekoInperioko eskualde alemanieradunek amankomunean zeukaten hizkuntza, kultura eta lege tradizio luzea, Frantziaren kontrako gerretan areagotua. Liberalismoak oinarri intelektualak eman zituen, antolamendu politiko eta sozial zaharrak zalantzan jarri baitzituen. Ekonomiari dagokionez, 1818an Zollverein izeneko salerosteko batasunari esker, estatuen arteko lehia apaldu zen, eta garraiatzeko sistema berriekinbatera, negozioak eta bidaiak ugaldu ziren.
Vienako Batzarrean (1814-1815) sortutako eredu politikoak Austriaren nagusitasuna Erdialdeko Europan azpimarratu zuen, baina alemaniar estatuen artean Prusiak gero eta botere handiagoa zeukala ez zen kontuan hartu, eta ezin zen aurreikusi Prusiaren eta Austriaren arteko lehia nagusitasunarengatik. Gatazka horrek Alemaniako dualismoa, bi konponbidealegia, ekarri zituen batasunaren auzian: Alemania Txikiarena (Kleindeutsche Lösung), hau da Alemania Austriarik gabe, eta Alemania Handiarena (Großdeutsche Lösung), Alemania Austria hartuta.
Bateratze prozesua Prusiak, eta zehatzago esanda Prusiako ministroburua zen Otto von Bismarckek, gidatu zuen. Hala ere, historialariak ez datoz bat esaterakoan zein zen Bismarcken asmoa: 1866ko IparraldekoAlemaniako Konfederazioa zabaltzea eta gainerako alemaniar estatu independienteak biduta inperio bat sortzea, edo, besterik gabe, Prusiako boterea handitzea. Azkenean, Austriarik gabeko Alemania sortzean, 1871ko bateratzeak dualismoaren auzia konpondu zuen, behin-behinekoz behintzat.
Eduki-taula[ezkutatu] * 1 Alemaniar nazionalismoaren sorrera * 1.1 Frantziar inbasioaren aurka * 1.2Sentimendu nazionala Vienako Batzarraren ondoren * 1.3 1848ko Iraultzak * 2 Prusiaren lidergopean * 2.1 Danimarkaren auzia * 2.2 Austria eta Prusiaren arteko gerra, 1866 * 2.3 Frantziaren aurkako gerra * 3 Naziogintza * 4 Ikus, gainera |
[aldatu] Alemaniar nazionalismoaren sorrera
Erdi Aroan, Germaniako Erromatar Inperio Santua zatiturik eta ahuldurik suertatu zen, eta ezziren eman estatu-nazioaren lehenengo urratsak, Ingalaterra edo Frantziaren kasuan ez bezala. Westfaliako hitzarmenetan (1648) Hogeita Hamar Urteko Gerrari bukaera emateaz gain, Inperio Santuaren ahuldadea areagotu zen, printzerri txiki-txikien boterea berretsi baitzen (ikus Kleinstaaterei). Honela, alemaniarren estatu nazionalik eta baturik ez zen garatu.
Alemaniarren sentimendu nazionala XVIII.mendean jaio zen Akademiker delakoen artean (unibertsitateko diplomadunak, goi mailako funtzionarioak eta artzain luthertarrak). Hori dela eta, alemaniar nazionalismoak kutsu protestantea zeukan hastapenean, Habsburgotarren Austriar Inperioa etsai zuela, ilunkeria leporatuta. Frantziako Iraultzarekin batera, sentimendu nazionala herrikoi bilakatu zen.
[aldatu] Frantziar inbasioaren aurka

Fichtefilosofoa.
Frantziako Iraultzako gobernuak Rhin aldea okupatzea alemaniar nazioari berezko lurraldearen zati bat kentzea balitz bazala hartu zuten alemaniar ugarik. 1803an, Napoleon Bonapartek Inperio Santua berrantolatu zuen, eta hein handi batean elizaren printzerriak kentzeagatik, 300 estatu baino gehiago izatetik 100 bat izatera igaro zen inperioa. Dena dela, 1806ko abuztuaren 6an, Inperio...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS