almudena grandes

Páginas: 2 (365 palabras) Publicado: 24 de abril de 2014
 ALMUDENA GRANDES
Almudena Grandes Hernández (Madril, 1960ko maiatzaren 7a -) idazle espainiarra da.
Bizitza:
Geografia eta Historia ikasi zuen Madrilgo Universidad Complutensen,eta entziklopedia-testuak idatziz hasi zen lanean. Zinema-munduan ere aritu zen denboraldi bat (1982: A contratiempo, Óscar Ladoire-rena). Las edades de Lulú (1989) obra erotikoa izan zen bere lehenengonobela. XI Premio La Sonrisa Vertical saria irabazi zuen, eta hurrengo urtean Bigas Lunak filme bat egin zuen nobela arrakastatsu horretan oinarritua.
Ondoren argitaratutako nobela, Te llamaréViernes (1991), ez zuen arrakasta handirik lortu. Malena es un nombre de tango (1994) obrarekin, aldiz, arrakasta ikaragarria izan zuen, eta 1996an Gerardo Herrerok zinemara eraman zuen. Urte horretanbertan Modelos de mujer ipuin-sorta argitaratu zuen.
Atlas de geografía humana (1998), Los aires difíciles (2002) eta Castillos de cartón (2004) lanekin Almudenak bere obrari jarraipena eman zion. Nobela guztihauek, Espainian kokatzen dira, XX. mendeko bukaeran edo XXI. mendeko hasieran hain zuzen. Orokorrean, errealtasunez idazten du, introspekzio-teknikez baliatuz.
El País egunkariak argitaratzenduen El País Semanal aldizkarian iritzi-artikuluak idazten ditu astero, eta Mercado de Barceló titulupean 2003an argitaratutako liburuan hainbat artikulu bildu zituen.
2006 urtean Los aires difíciles filmeaatera zen, Almudenaren obran oinarrituta. Orain ere Gerardo Herrerok zuzendu zuen filmea.
2007ko otsailaren 1ean Foro Complutensen antolatutako ekitaldi batean, bere azken lana, El corazón helado,aurkeztu zuen, eta otsailaren 12an liburua kaleratu zuten. El corazón helado nobela konplexua dela esan dezakegu. 919 orrialde izateaz gain, historiako zenbait garai nahastu egiten ditu, Espainiakogerra zibilaren ondorioak aztertuz. Printzipioz, bi familia espainiarren istorioa kontatzen digu, batzuk falangistak eta besteak errepublikarrak (exiliatuak konkretuki). Familiotako bi kideren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Amor de madre de almudena grandes
  • Modelos de Mujer
  • Almudena grandes – atlas de geografía humana
  • Almudena grand
  • Almudena grandes
  • Ensayo sobre El lector de Julio Verne, Almudena Grandes
  • Resumen "El lector de Julio Verne" Almudena Grandes
  • almudena grande compasión

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS