Amen

Páginas: 10 (2459 palabras) Publicado: 24 de marzo de 2011
1. Kontzeptu orokorrak
1.1. KONTZEPTUA ETA TESTUINGURUA Hasiera batean, eta labur esanda, ekonomia-jardueran erakunde publikoek duten esku-hartzea (Jordan, Garcia eta Antuñano, 1999) izango litzateke politika ekonomikoa. Hala ere, egile batzuek azpimarratu duten moduan, gobernuen jarduera gehienek eragiten dute —modu batean zein bestean— ekonomian. Modu zehatzago batean, ekonomian nahitaeragiteko asmoz hartzen diren erabakiek eta lantzen diren estrategiek baizik ez dute osatzen politika ekonomikoa. Beraz, ekonomian «nahitako esku-hartzea» izango litzateke politika ekonomikoaren esparru zehatza. Esku-hartze hori guztiz loturik dago, alde batetik, eragile politikoek ekonomia-jardueran duten interes zuzenarekin eta, bestetik, herritarrek beraiek duten interesarekin ekonomia-jarduerarenbilakaeran; herritarren/hautesleen ekonomian duten interes nabari horren ondorioz, presiopean sentitzen dira ere eragile politikoak ekonomian esku hartzeko. Hori dela eta, erakunde publikoek ekonomian duten esku-hartze maila nabarmen handitu da XX. mendean eta, horren ondorioz, gero eta garrantzi handiagoa hartu du politika ekonomikoak Zientzia Ekonomikoaren barnean. Gaur eguneko gizarteetan,ulertezina da jarduera publikoa politika ekonomikorik garatu gabe, modu batean zein bestean. Baina, ziur asko, politika ekonomikoak gaur egun dituen eraketa, metodologia eta lan-esparruak loturik daude azken mendeotan ekonomia-jardueran Estatuak izan duen gero eta pisu handiagoarekin. Nolanahi ere, jakina, bere gastuak finantzatzeko beharra izan du beti Estatuak. Hasiera batean, helburu militar hutsabaino ez zuten hainbat egitura politikok ere, gastu militar horiei aurre egiteko beharra zelan bideratu aztertu behar izan dute. Neurri batean, hori izan da hasiera batean politika ekonomikoaren oinarrizko esparrua. Geroxeago ikusiko dugunez, hasieratik, Mendebaldeko herrialdeak eratzen hasten diren momentutik, hauek izan ziren ekonomian eragiteko erakunde publikoek erabili ohi zituzten oinarrizkotresnak: politika fiskala, politika monetarioa eta salneurri- eta errenta-politika. XIX. mendera arte, politika ekonomikoak ez zuen aukera handirik doktrina ekonomikoaren barruan. Teoria ekonomikoaren oinarria utilitarismoa eta merkatuaren askatasuna ziren. Estatuaren egiteko bakarra hauxe zen: jarduera pribatua

12

Politika ekonomikoaz

garatu ahal izateko testuinguru egokia sortzea,defentsa, justizia, ertzaintza, monetaren jaulkipena, etab.1 XIX. mendetik aurrera, gero eta gehiago, ekonomia-jardueran parte hartzen hasten da Estatua, funtsezko helburuokin: a. Hazkunde-tasa handiak eta egonkorrak eskuratzea. b. Kontsumoaren eta inbertsioaren arteko banaketa zehaztea. c. Ekoizten diren ondasun eta zerbitzu motetan eragina izatea. d. Ekoizpenaren bidez sortzen den errenta banatzea.Politika ekonomikoaren oinarria, jakina, gizartean eragina izateko Estatuak duen ahalmena onartzean datza eta, kasu honetan, Estatuak ekonomian modu eraginkorrean eragina izateko gaitasunean. Politika ekonomikoak zeharo ezberdinak dira herrialde batetik bestera. Horren ondorio nabariak dira, adibidez, herrialdetik herrialdera azaltzen diren aldaketa nabariak politika ekonomikoaren ondoriozko hainbategitura eta aldagaitan. Adibidez, gastu publikoaren neurrian, gastu horren osaeran, defizita finantzatzeko tresnetan edo inflazio mailetan (Persson eta Tabellini, 2000). Hala ere, egon badaude Mendebaldeko herrialde gehienetan errepikatzen diren oinarrizko ezaugarri batzuk eta, adibidez: – Herrialde industrializatu guztietan, 60ko hamarkadatik aurrera, gobernuaren esku-hartzearen handitzeanabaria izan zen. Eta, alderantziz, 80ko hamarkadatik aurrera, handitze hori murriztu egin zen edo negatibo bihurtu zen. – Europako herrialde guztietan, gero eta pisu handiagoa hartu du pentsioen gastuak aurrekontu publikoetan. – Inflazioa handitu egin zen herrialde guztietan 70eko hamarkadan eta murriztu egin zen 90eko hamarkadan. Egiaz, eragin handia du politika ekonomikoak herrien ekonomia-egituran...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • amen
  • amen
  • Amen
  • amen
  • amen
  • amen
  • Amen
  • Amen

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS