Amiantoa Aiaran

Páginas: 5 (1074 palabras) Publicado: 19 de abril de 2012
Amiantoaren mamua ikusgai: Enpresak mutu, familiak beldur
Hurrengo asteetan asbestosisa duten 2 auzien inguruko ebazpena ezagutuko da

5.719. ausaz aukeratutako zenbakia dirudi, baina ez da horrela. Zenbaki hau izen-abizenez osatutako zerrenda baten batuketa da. Zerrenda hori, Laudion kokatuta dagoen Villosa enpresan amiantoaren eraginpean egon ziren langileek osatzen dute. Eta zenbaki honek,zifrak gora zifrak behera, soilik gaur egun Guardian izenarekin ezagutzen den enpresako datu ofiziala da. 60. eta 80. hamarkadetan, Hego Euskal Herrian amiantoaren erabilerak gora egin zuen. Zergatia sinplea da: amiantoa material merkea zen. Arazoa ez da hori. Amiantoarekiko ikusgaitasunak asbestosisa eragiten du, minbizia sor dezakeena, besteak beste. Laudiok, Arabako herrialderik handienak,paper garrantzitsua izan zuen industrializazioan, eta momentu horretan herria aurrerantz eraman zuen eginkizuna, gaur, familia askoren negar arrazoia da.

Herrian zeuden enpresa nagusiak lau ziren: Villosa (gaur egungo Guardian), Tubacex, Vidrala eta Envases. Aipatutako lehenengo hirurak, Registro de Empresas con Riesgo de Amianto RERA (euskaraz, Amianto Arriskua duten Enpresak) zerrendan agertzendira, hau da, iraganean amiantoa erabili zela enpresan onartzen dute. Envasesek, berriz, nahiz eta ez agertu zerrendan, epaiketak jaso ditu azken urteetan.

LAB sindikatuko ordezkari Agapito Vallek zera salatzen du: “Fabrikako jabeek bazekiten zelako ondorioak zekartzan amiantoa erabiltzea, baina ez zitzaien axola. Langileek ez zuten inolako informaziorik jaso, eta hori gutxi balitz,beharrezkoak ziren neurri prebentiboak ere ez ziren hartu”. Nahiz eta 1930-40. urteetan amiantoa biriketako minbiziarekin erlazionatzen hasi eta Europar Batasuneko herrialde gehienetan 1982. urtean hasi debekatzen, Espainian ez zen guztiz debekatu 2002. urtearte.

Jose Luis Landetak 28 urtez egin zuen lan Villosan, eta egun, epaiketetan dabil azken urteetan garatu duen asbestosisa dela eta. Laneanamiantora ikusgai egoteagatik garatu duen gaixotasun profesionala dela onartu diezaiotela nahi du: “Amiantodun lekuetan egiten nuen lan, naiz eta nik ez jakin hauts zuri hori amiantoa zenik. Ez nuen maskararekin lan egiten, egia esan, ez nuen inoiz ikusi maskararik enpresan”. Legearen arabera, amiantoarekiko esposizioa ematekotan prebentzio neurri batzuk hartu behar dira. Haien artean, arropa egokiakerabiltzearen neurria dago. Hauek, ehun arin eta malguekin egon behar dira eginak, ezin dute irekidurarik izan. Baita, txanoa eta eskularruak ere erabili beharko dituzte. Arnasbidea mozten duen maskarekin egin beharko da lan. Arropa behin bakarrik erabiliko da, eta gero, poltsa batean sartuko da. Enpresek egunero eman beharko diete arropak amiantoarekin lan egiten duten langileei.

Landetarekinbatera, Luis Miguel Castañizak ere egin zuen lan Villosan. “Buzo urdinarekin egiten nuen lan. Ateratzeko ordua heltzen zenean, nire lan egiteko arropa txuri-txuri zegoen, eta etxera eraman behar nuen garbitzera” – kontatzen du Castañizak hauts txuri hori amiantoa zela azaltzen duen bitartean – “Garai hartan nire emaztea garbitzen zuen nire lanerako arropa, eta beraz, berak ere arnastu egiten zuenbuzoan zegoen hauts zuria. Hortaz, nire emaztea amiantora zegoen erakusgai ere”. Azken urteetan senarren arropak garbitzeagatik abestosisa daukaten emakume gehiago agertu dira. Langileak amianto hautsa etxera eramaten zuten arropan itsatsita eta beraz, hau etxean zehar hedatzen zen. Bai arropak garbitzen zuena zein etxean bizi zena amiantoa arnasteko arriskuan zegoen. EFE agentziak jakinarazi zuenmoduan, iazko, irailaren 26an, emakume bat hil zen amiantoz kutsatuta. Baina ez da kasu bakarra.

Lan arriskuen prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 22. Artikuluaren arabera, langileek eskubidea dute aldizkako azterketak egiteko. Ekainaren 20ko Legegintza 1/1994 Errege Dekretuaren 196. Artikuluak zera ezartzen du: “gaixotasun profesionalak eragiteko arriskua duten lanpostuak bete...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS