Anjel lertxundi

Páginas: 3 (704 palabras) Publicado: 10 de diciembre de 2010
ANJEL LERTXUNDI
Anjel Lertxundi Esnal edo Andu Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5a - euskal idazlerik) oparoenetarikoa da.
Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituenDonostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik.
Produkzio handiko idazlea, literaturaren alorguztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduz: 1984an"Hamaseigarrenean, aidanez" (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta 1987an "Kareletik". Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian.
Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an,erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan egon zen 1985 arte.
Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzainoso izendatzeko proposatu dute. Euskarak duen idazle onenetakoa da Lertxundi, eta ofizio handienetakoa.
Andu, aitaren baserriaren izena, eta Iñaki Aldai ezizenak erabili izan ditu.
2010ean EspainiakoLiteratura Sari Nazionala irabazi du, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.
Idazlanak
Haur eta gazte literatura
• Portzelanazko irudiak 1981, Erein
• Tristeak kontsolatzeko makina1981, Erein
• Gizon kabalen piurak 1982, Erein
• Eskiatzaile herrenaren kasua 1988, Erein
• Estalaktita rockeroaren kasua 1988, Erein
• Kaxkajo bahituaren kasua 1988, Erein
• Paris de la France-kopateen kasua 1988, Erein
• Alarguntsa sikodelikoaren kasua 1989, Erein
• Sardina ezpain gorriaren kasua 1989, Erein
• Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe 1993, Erein
• Tresak eta kordelak 1993,Zarauzko Udala
• Lehorreko koadernoa 1998, Alberdania
• Nire kuleroak 1999, Elkar
• Muxubero, mon amour 2000, Elkar
Narrazioak
• Hunik arrats artean 1970, Lur
• Aise eman zenidan eskua 1980,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Anjelo
  • Isabella Y El Anjel Terrenal
  • reporte de lectura donde habitan los anjeles
  • Donde habitan los anjeles

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS