Antropologia Apunteak

Páginas: 20 (4924 palabras) Publicado: 8 de diciembre de 2012
1.GAIA: ZER DA ANTROPOLOGIA?



Bere helburu gorena gizakia aztertzea da. Beste diziplinetatik bereizteko ezaugarri nagusiak hauek dira:

- Oso interes zabalak eta anitzak ditu. Gizarte, komunitate edo kultur bateko aspektu desberdinak interesatzen zaizkio. Hau da, ez du bere arreta gai konkretu batean jarriko. Ad: oraina, iragana, mendebaldeko gizarteak zein beste zonaldeetakoak,komunitate txikiak zein handiak, eta abar. Aniztasuna dago interesetan.

- Ikuspegi berezia du, ikuspegi holistikoa du. Gure interes gunea osotasunean aztertu behar dugu. Hau da, gure gaia ez dugu isolatuta aztertuko, baizik eta osotasun batean kokatuz. Ondoko eremuak, sistemak edo gaiak ere aintzat hartuz. Bat ulertzeko, besteak ere ulertu behar ditugu, puzzle bat bailitzan.

- Bere metodo gorenakonparazioa da. Esaterako, bi gizarte, komunitate… edo gehiago konparatu.

- Aniztasuna. Antropologiak dibertsitatea eta honen balioa aldarrikatzen du. Moldagarriak gara. Beraz, ohiturak… desberdinak dira.



Ostera, antropologiaren baitan beste hainbat azpidiziplina daude: antropologia biologikoa eta fisikoa, hizkuntza antropologia, arkeologia eta azkenik, gizarte eta kultur antropologia.ANTROPOLOGIA KULTURALA



Honek, gizartea eta giza kulturak aztertzen ditu, berdintasun eta desberdintasun kulturalak deskribatuz eta azalduz. Aniztasun kulturala aztertzeko antropologoek bi jarduera dituzte: etnografia (landa lanan oinarrituta) eta etnologia (konparazio transbersalean oinarrituta). Etnografiak, talde baten, gizarte edo kultura zehatz baten deskribapena egiten du.Etnografoak ondoren antolatu, idatzi eta ikertuko dituen datuak biltzen ditu, ondoren liburu edota filme itxura emateko. Tradizionalki hau komunitate txikietan egin izan ohi da. Normalean, sinismenak, ohiturak, bizitza soziala, jarduera ekonomikoa, politika eta erlijioa aztertu ohi dira. Askotan jarrera diskriminatzaileak agertu izan ohi dira talde hauekiko.

Etnologiak, aldiz, etnografia batenemaitzak, ikertu, interpretatu eta alderatzen ditu. Datu hauen bidez, gizarte zein kulturen inguruko orokortasunak egin zein konparaketak egiten dira. Zehatzetik abiatuz, orokortasun batetara hain zuzen. Etnologoek, desberdintasun zein antzekotasunak bilatzen zein hauek azaltzen saiatzen dira, hipotesiak sortu zein giza edo kultural sistemak funtzionatzeko moduen inguruko teoriak egituratzeko.

Azkenfinean, gizarte eta kultur antropologia, gizarte edo kultura desberdinak osotasunean (holistikoa) aztertzen ditu konpraratzeko. Esaterako: jokabideak, ideiak, balioak… oso arlo desberdinetan: politika, ekonomia, erlijioa… (JONE MIREN)

Etnografia: antropologo baten landa lanaren ondorioa da. Prozesua eta produktua da. Antropologoaren produktua da: liburua, dokumentala,… azken emaitza. Hala ereprozesua ere bada, hau da, azken emaitza lortzeko egin den guzia. (JONE MIREN)

Etnologia: etnografia desberdinen konparaketa. Zonalde desberdinetan egindako etnografiak konparatzen saiatu. Helburua zonalde hori hobeto ulertzea litzateke.

Antropologia: teoriak, planteamenduak… barneratzen ditu. (JONE)



ARKEOLOGIA

Hondar materialen ikerketaren bidez, patroi kulturalak zein gizaportaera deskribatzen eta interpretatzen dituen zientzia litzateke. Resto edo hondakin hauek era guztietakoak izan daitezke: animalienak, landareenak, zaborrena, zeramikarena, eraikinena eta abar. Hauek ikertuz, arkeologoek informazio anitza lortu dezakete besteak beste: produkzio, komertzio zein kontsumo patroiak, jarduera ekonomiko sozial eta politikoak, eta abar luze bat. Paleoekologia: iraganekoekosistemak aztertzen dituen zientzia. Beraz, aztarna materialak aztertzen ditu, batik bat historia idatzia ez dagoenean.



ANTROPOLOGIA BIOLOGIKOA EDO FISIKOA

Honen ikergaia, giza aniztasun biologikoa da denboran zein espazioan.. Giza bariazioaren ikerkuntzak 5 puntu biltzen ditu: 1) fosilak aztertuz hominidoen garapena. 2) giza genetika 3) giza garapena eta hazkuntza 4) Giza plastizitate...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Historia Apunteak
  • Historia Apunteak
  • Antropologia
  • Antropologia
  • Antropologia
  • Antropologia
  • Antropologia
  • Antropologia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS