Arte Erromanikoa

Páginas: 14 (3283 palabras) Publicado: 17 de junio de 2012
2012

ARKITEKTURA ERROMANIKOAREN SINTESIA
IRAIDE GELADO

AURKIBIDEA




ARKITEKTURA ERROMANIKOAREN SARRERA:
TESTUINGURUA, EZAUGARRI OROKORRAK ETA LANAREN HELBURUA…………………………..……………………………………………. 1-2 orr.



SINTESIA.........................................................................................................3-4-5-6 orr.



ZENBAIT ARTELANENKOMENTARIOA………………………………………….7-8-9-10-11 orr.



BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………………….12 orr.

SARRERA



TESTUINGURUA:

Arte erromanikoa Europan ematen da, XI eta XII. mende artean. Kristautasunaren lehen arte internazionala dela esan daiteke, aurreko mendeetan erabilitako hainbat tradizioren ekarpenak bere egiten baititu (arte erromatarra, paleokristaua, bizantziarra, germaniarra, islamiarra…)Garai hartako gizarte mota gizartefeudala zen. Feudalismoa, oinordekotzan oinarrituta zegoen eta norberaren ekimenaren kontrakoa zen. Gizartea erabat estatikoa zen, zurruna eta hierarkikoa, eta ezaugarri hauek arte erromanikoan islatuko dira. Elizaren eragina erabatekoa zen. Jarduera nagusia nekazaritza zen eta beraz, bizitza ardatza nekazal inguruetan zegoen, herrietan, eta ez hirietan. Esan daiteke Eliza izan zela egoera honenerantzule handiena eta berebiziko garrantzia izan zuen Clunyko monasterioa, Beneditarrek monastegi sare bat egin baitzuten bertatik abiatuta. Estilo erromanikoaren zabalkuntzaren parte garrantzitsu bat Donejakue bideak darama, hari esker estilo hau mugitzen hasi baitzen, baina baita nabarmenak dira hargin lonbardiarrek Europara zabaldu zuten eraikuntza-teknikak (banda lonbardiarrak eta arkuitsuak).



EZAUGARRI OROKORRAK:

Arkitektura erromanikoaren eraikuntza mota nabarienak nekazari eremuetako elizak, erromes-bideetako elizak eta monasterioak ziren, baina eraikuntzarik enblematikoena monasterioa izan zen. Monasterioa hainbat atalek osatzen zuten: eliza, klaustroa, Scriptorium-ak (eskuz egindako liburuak kopiatzeko zein gordetzeko gelak), logelak, jangela… Latin gurutzeko oina danagusi: 3 nabe zituen, transeptua, absidea eta erdikoa. Goi-mailako eliza erromanikoak nabe horietaz gain triforioa, girola, sarrerako ataria (nartex-a), nartexaren bi alboetako dorre karratu bana eta absidioloak zituzten, nekazari eremuetako elizen kontra, hauek nabe bakarra baitzuten. Harria da gehien erabilitako materiala, batasuna sortzen zuena. Gangen alboetako bultzadei aurre egiteko kontrahormak edo horma bularrak erabiltzen ziren, kanpoko hormei erantsita. Gurutzaduraren gainean domo edo zinborrio izeneko dorre bat erikitzen zen batzuetan; beste batzuetan berriz, zerua irudikatzen zuen kupula bat.

Eliza erromanikoek hutsarte gutxi eta txikiak zituzten. Aurrekoa dela eta, eliza gehienak nahiko ilunak ziren, eraikuntza haien helburua ez baitzen estetikoa (ez zuten edertasunabilatzen), baizik eta jainkoaren ideia txertatzea hara biltzen ziren fededunei. Leihoak, orokorrean, elizaurrean eta absidean jartzen ziren, eta altuak ziren zabalak baino, turuta itxurakoak. Lihoak ixteko beirategi koloregabeak erabiltzen ziren hasieran, koloretakoak goi-mailako elizetan baino ez ziren ematen. Arrosa-leiho batzuk ere agertzen dira eliza garrantzitsu batzuetan. Ateladan, goi-mailakoelizetan, tinpanoa, arkiboltak, atezangoak, ateburua eta ate gurutzea nabarmentzen dira. Estalkiei dagokienez, erdi-puntuko ganga da nagusi erdiko nabean; alboetako nabeetan zirkulu laurdeneko ganga eta ertz-ganga erabili zituzten nagusiki. Zurezko estalkiak ere erabili zituzten hala ere. Gangak askotan gerriko arkuz horniturik ageri dira. Eskultura ez zen asko ematen, kristauak politeismoarenaurkakoak baitziren, beraz arkitekturan ( portadetan, kapiteletan) edo bestela Jesus edo Ama Birjinaren aldareko figuretan bakarrik aurkitu dezakegu. Kapitel erromanikoek garrantzi handia zuten, elizako ia dekoratutako objektu bakarrak baitziren, eta hauek landare motiboak, motibo geometrikoak eta batez ere Bibliako pasarteak erakusten zituzten. Espirituaren garrantzia...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • El Arte Es Arte
  • arte por arte
  • DE TU ARTE A MI ARTE
  • arte o no arte
  • El arte
  • Arte
  • Arte
  • Arte

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS