Australia Análisis Pest

Páginas: 31 (7648 palabras) Publicado: 5 de abril de 2012
Australia


SARRERA

Egin dugun azken lan honetan, Australiaren egoera aztertu eta adierazi dugu. Bertan ondorengo informazio hau bilatu, laburtu eta azaldu dugu.
Alde batetik, Australiaren integrazio eremua aztertu dugu. Bertan, herrialde barruan dauden barne arauketa eta inguruko beste herrialdetako jendearekin dagoen harremana aztertu dugu.
Ondoren, PEST deritzon analisia aztertu dugu:* Analisi politikoa. Hemen Australiako barne egoera eta merkatu politikak adieraziko dira besteak beste

* Analisi ekonomikoa. Bertan herrialde barruk ekonomia aztertuko da, beste herrialdeek duten eragina bertako ekonomian etab.

* Analisi soziala. Hemen, herrialde barruan egon diren aldaketa sozialak eta kultura aniztasuna adieraziko da besteak beste.

* Analisi teknologikoa.Aken Pest-eko puntu honetan, azken urteetatik gaur egunera teknologia aldaketak izan duen influentzia adierazi dugu.

Behin PEST hau adierazi dugula, txostena amaitzeko, Australiak beste lurraldeekin dituen harreman ekonomikoak adierazi ditugu.
Txosten hau behin amaituta, Australiaren inguruko gaineko ideia zehatz bat izaten laguntzen digu.

AUSTRALIAKO INTEGRAZIO EKONOMIKOAK

Jarraian,guk landu beharko dugun herrialdea, Australia, ze elkartetan edo integrazio eremutan aurkitzen den azalduko dugu. Dena den, lehenago, elkarte edo integrazio eremu bat zer den garbi azalduko dugu, bere helburuak zeintzuk diren eta ze integrazio mekanismo dauden.

Ricardo Ortiz, Liceo-ko (Samoa Amerika) unibertsitatekoa irakasle batek dioenez: “integrazio edo elkarte ekonomia, bere lurralde barruanmerkataritza trukea hobetzea nahi duten herrialde talde bat da. Beste era batean esanda, bi edo gehiagoko merkatu nazionalen bateratzeko prozesua da. Herrialde talde hauek, merkataritza-oztopoen ezabatzea, ondasunen, salgaien eta pertsonen zirkulazio librea, garraio-kostuen murrizketa eta ekonomiaren hainbat alorretan politika komunak ezartzea dute helburu nagusi.” (Enrique Molina, 2009)Ekonomia integratzeko mekanismo desberdinei dagokionez, hainbat herrialdeen artean sinatutako hitzarmen desberdinak direla ere aipatzen du, batik bat, ekonomia handiagoko lankidetza ahalbidetzeko, aduana-hesien eta aduana-hesiak ez diren murrizketa dela eta. Hauen artean ondorengoak desberdintzen ditu eta “Administrarion eta Gestion Mision Sucre” web orrialdean jasotako informazioarekin zertxobaitgehiago argitzen saiatu gara:

-Lehentasunezko merkataritza gunea: Ezaugarri nagusienetakoa bi edo gehiagoko herrialdeen arantzelen murrizketa da. Murrizketa hau ez da osoa.
-Merkataritza libreko gunea: Honen ezaugarri nagusiena, herrialde taldea osatzen duten arantzel osoen murrizketa osoa da. Horretaz gain, herrialde bakoitzak bere kanpoko arantzelak mantentzen ditu bere kideekin harremanetan.-Aduana-batasuna: Ezaugarri nagusia arantzelen normak arruntak direla da.
-Ohiko-merkataritza: Ondasunen, zerbitzuen eta faktoreen zirkulazio-librea eta kanpoko arantzel arrunta duela ditu ezaugarri nagusi.
-Bategite ekonomiko eta monetarioa (Europar Batasuna adibide): Ezaugarri nagusia merkatu komun bat sortzea da non moneta bakarra dagoen eta herrialde kideen politika ekonomikoaren harmonizaziototala den.

APEC (Asia-Pacific Economic Cooperation) edo euskaraz, Asia-Pazifiko ekonomia lankidetza, 1989an sortutako elkarte bat da. APEC taldearen ezagutzaren hasiera, Bob Hawke (Australiako ministro ordea)-k bultzatu zuen elkarrizketa batean, Seul (Korea)-n, 1989-ko urtarrilean, APEC webgune orrialde nagusian esaten den bezala. Honen ondoren, urte bereko azaroan, asia-pazifikoko 12ekonomia-nazio elkartu ziren Camberran (Australia), APEC elkartea ezartzeko asmoz. Hain zuzen ere, Australia, Brunei Sultanerria (Asian), Kanada, Indonesia, Japonia, Koreako errepublika, Malasia, Zelanda berria, Filipinak, Singapur, Tailandia eta Amerikako Estatu Batuak hartu zuten parte eta estatu horiek izan ziren elkartearen fundazioko kideak. (APEC, 2011)

1991an, Txina, Hong Kong, Txina eta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Análisis Pest
  • analisis pest
  • Analisís PEST
  • Analisis Pest
  • Analisis Pest
  • Análisis Pest
  • ANALISIS PESTA
  • Analisis pest

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS