Autismoa

Páginas: 12 (2961 palabras) Publicado: 14 de mayo de 2011
AUTISMOA

1. KAUSAK:
Leo Kannerrek Sindrome hau orain dela 45 urte deskribatu zuenetik, autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak izan ditu eta honek nahaste-borraste handia sortu du.
Iritzi desberdinak baina antzekoak topatzen ditugu medikuntza arloan:

Froga zientifiko ugariren arabera, autismoaren espektroaren orokortutako nahasmenak nerbio-sistema zentralaren hainbat funtziorengarapenean nahasmen orokorrak izatearen ondorio dira. Kausa edo kausak oraindik ez ditugu ezagutzen. Argi dago ez dela kausa biologiko bakarra, faktore anitzen etiologia dagoela baizik. Kasu gehienetan, oinordekotzako faktoreetan pentsatu behar dugu, jokaeren adierazpenean aldaketak eragiten dituen arazo genetiko konplexu batekin batera.
Halere, desbideratze goiztiarretan gertatzen direnaldaketa guztiak ezin dira geneekin soilik azaldu. Potentzial genetikoak eta inguru biologikoak jaio aurretik eta jaiotza inguruan duten elkarreragina kontuan izan behar dugu. Beste kasu batzuetan, autismoaren espektroko nahasketen eta hainbat gaitz genetikoen -fenilcetonuria, esklerosis tuberosoa, neurofibromatosia, X hauskorra...- artean lotura dago. Egun, autismoko kasu gehienetan kausa biologikoa etaorganismoaren nabaria da. Bestalde, frogatuta dago ez dagoela inongo loturarik gurasoen ekintzen eta autismoaren espektroaren nahasketen garapenaren artean.
Gaur egun oraindik ez dakigu autismoaren sustraiak eta arrazoiak zeintzuk diren. Hasieran, ikertzaileek haurrekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan , kasurik gehienetan sustrai organikoren bat delaonartzen dute, hau da, genetikoa dela. Beste batzuen ustez, osasun arazoengatik edo umearen inguruneak sor dezake. Horren adibide da, lau autistatik hiru mutilak izatea.
Autismoaren espektroko gaitzak -indarrean dagoen nazioarteko sailkapenaren arabera, Garapen Desoreka Orokorrak - adierazpen kliniko ugari eta hainbat faktorerengatik nerbio- sistema zentralaren garapenean disfuntzioak eragitendituzten egoera neuropsikiatrikoak direla onartzen da.
OME (Osasun Mentalaren Elkartea)-ren izpideei jarraituz, aditu gehienentzat Autismoa da bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzoa .
Beren garapena ez da harmonikoki koordinatzen. Ume hauengan ez da burutzen garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala. Ume hauen garapen-mailakgorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan daude.

2. EBALULAZIO KLINIKOA:

Bakoitzaren beharren araberako eta ondo egokitutako esku-hartze goiztiarra mundu guztiak onartzen du ezinbestekoa dela integrazioa lortzeko. Beraz, susmo bat dagoenean, ahalik eta azkarren esku hartu behar da. Diagnosia egindakoan, gurasoei jakinarazi eta moduzehatzean azaldu beharko zaie. Autismoaren espektroko nahasmena izan dezaketen pertsonei ebaluazio klinikoa, azterketa medikoa eta hainbat azterketa osagarri egin behar zaizkie.
Ebaluazioa oso garrantzitsua da diagnosi zehatza izateko, eta esku hartzeko oinarrizkoa izango da. Ebaluazio kliniko bakoitzarekin gurasoak kezkatzen dituzten seinaleen historia zehatzetik, garapenaren, historiatik etaaurretik izandako gaixotasunen zerrendatik hasi behar da. Sendagileak arreta jarri behar du diagnosi diferentzialaren ikuspuntutik interesgarria izan daitekeen lotutako seinale guztietan. Familiaren historia aztertzean, ahaide gertukoenen eta gurasoen hainbat faktore ikertu behar ditu –autismoa, autismoaren aldaera txikiak, atzerapena, X hauskorra, esklerosis tuberosoa- balorazio genetikoa edokromosomikoa egin baharra balego. Gainera, hasieratik baloratu behar da familiaren erresistentzia eta ahultasuna. Beharrezkoa da norbanako bakoitza egoera zehatz batzuetan ikustea.
Sendagileek prest egon behar dute pertsona zuzenean edo bideo bidez, etxean eta hirugarren toki batean –eguneko zentroan, etxean edo lanean- ikusteko . Autismoaren inguruan esperientzia duen talde batek egin behar du....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • El Lenguaje Y La Comunicacion En El Autismoa
  • educacion fisica para sindrome de asperger y autismoo

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS