Autoconcepto
Eider Goñi y Arantza Fernández
Auto-kontzeptu kontzeptuaren inguruan dauden idatzi eta lanek adierazten duten moduan, 70ko hamarkadan bere egituraren ulermenean aldaketa nabaria egon zen, izan ere kontzepzio hierarkiko eta multidimentsional bat egotzi zitzaion (Marsh eta Shavelson, 1985), eta mulidimentsional bezala ulertzeari utzi zion psikologiak.
HISTORIA:Willian James izan zen XIX. mendean auto-kontzeptuaren inguruko lehendabiziko teoria garatu zuena. Autoreak bi alderdi nagusietan baraizten du Autokontzeptua: “yo-self” (subjektua, eragile aktiboa eta denboran zehar norberaren kontzientzia egonkorra mantentzen duena) eta “mi-self” (eratua dena, norberari buruzko ezagutzak biltzen ditu).
“Mi-self”-a hierarkikoki antolaturiko hiru osagai dauzkaladefendatzen zuen James-ek:
Garrantzitsuena self espirituala da, eta honen jarraian, bigarrenik, gizarte selfa ageri zaigu. Bukatzeko self materiala dago, beste guztien oinarritzat har dezakeguna.
William James-ek aipatutako teoria sortu ondoren, autokontzeptuaren inguruko hainbat korronte eta autore aurkitzen ditugu, jarraian azlduko ditudanak:
• Interakzionismo sinbolikoa:Auto-kontzeptua pertsona bakoitzak bere bururari egozten dizkion ezaugarritzat hartzen dute interkzionismo sinbolikoa jarraitzen dutenek, eta nagusiki, besteok norberaren inguruan dituzten erantzunen pertzeptzioetaz osatua dagoela defendatzen dute.
• Konduktismoa: Selfari eta barne experientziari ez diote inolako garrantziarik ematen, jokabidearen kanpo aspektuetan zentratzen baitira.
• Ikaskuntzasozialaren teoria: Hauen ekarpenik garrantzitsuena “auto-sari” eta “auto-zigor” kontzeptuen erabilera da.
• Psikoanalisia: Freud-ek sortutako Nia, supernia eta zera kontzeptuetan oinarritzen dira auto-kontzeptuaren inguruan egiten duten interpretazioa burutzeko.
• Fenomenologia: Norbanako bakoitzaren pertzepzio experientziatan oinarritzen dute fenomenologoek autokontzeptuaren izaera.• Humanismoa: Norberaren hobekuntza pertsonal eta giza garapenerako aholku psikologikoa da defendatzen duten oinarria.
• Psikologia soziala: Gure hezkuntzari dagokionez testuinguruak baldintzatzen dizkigun faktoreen ikasketan zentratzen dira.
• Kognitibismoa: Balio eta egitura hierarkiko berezi batean, hain zuzen ere, eskematan zentratzen dira norberaren helburuetara ailegatzeko.
.AUTOKONTZEPTU ETA AUTOESTIMAREN SEMANTIKA EZBERDINTASUNAK:
Hasteko, auto-kontzeptua eta autoestima bereizteko, beharrezko da aipamen hau egitea:
auto-kontzeptu hitzak norberak bere buruaz duen ideiari egiten dio erreferentzia, eta autoestimak berriz, norberak bere buruarekiko duen maitasun mailari.
Honen ondorioz, auto-kontzeptua norberak bere pertsonari buruz daukan ezagutza mailarekinlotzen dugu, eta autoestima berriz, norberak bere pertsonaren inguruan egiten duen ebaluaketarekin lotuko dugu.
AUTOKONTZEPTUAREN ERAKETA:
Eraketa prozesua hiru ataletan banatu dezakegu:
- Esperientzian izandako arrakastak eta porrotak: Arrakastek erabilgarri sentitzea eragiten digute, gure burua modu positibo batean ikustera lagunduz eta dauzkagun gaitasunetan konfiantza handituz. Hau da,arrakasta eta porroten inguruan egiten ditugun interpretazioak gure auto-kontzeptua eratzen duten alderdi garrantzitsuak dira.
- Alderaketa soziala: Askotan, gure gaitasunak neurtzeko ingurukoekin alderatzen gara. Hala ere ez dira erabakikorrak izaten hemendik ateratzen ditugun ondorioak, autokontzeptuaren eraketan garrantzia izaten duten arren.
- Testuinguru interpretatiboaren sorkuntza:Erabakigarria izan daiteke haurtzaroan jasotzen dugun gurasoen babesa autoestima modu egokian garatzen joan dadin. Humanisten ustez, gizaki guztion joera, norberari buruzko idei baliagarri eta eraginkorra edukitzea da. Ondorioz, gertatzen zaizkigun gauzak gure tendentzia horren arabera interpretatuko ditugu.
Testuinguruaren sorkuntza ezberdin interpretatzen duten korronteak existitu arren,...
Regístrate para leer el documento completo.