Avances Largos REC3

Páginas: 9 (2182 palabras) Publicado: 3 de octubre de 2013
REC, JAUME BALAGUERÓ ETA PACO PLAZARENA, ETA LOS CRONOCRÍMENES, NACHO VIGALONDORENA, DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO XVIII. ASTEAN AURTEN PROIEKTATUKO DIREN PELIKULEN ARTEAN
(Urriak 27 – azaroak 3)

Urtero bezala, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen Sail Ofizialak genero honetan urtean zehar sortutako pelikula garrantzitsuenetako batzuk proiektatuko ditu. Irudi errealak etaanimaziozkoak erabiltzen dituzten pelikulak dira, beldur klasikoa erakusten digutenak eta produkzio ausartagoak. Amerika, Europa eta Ekialdeko zinema. Mundu osoko fantasiazko eta beldurrezko zinemak orain bizi duen egoeraren erakusgarria.

Hauek dira aurten ikusiko ditugun produkzioetako batzuk:

À l’intérieur (Frantzia, 2007). Alexandre Bustillo eta Julien Maury
Haurdun dagoen argazkilarigazte bati senarra hil zaio duela gutxi, eta etxean bakarrik pasatuko du gabon gaua. Ate joka dabil norbait. Itxura arraroa duen emakume bat da eta ez dio sartzen utziko. Atea ixten du. Emakumeak, ordea, hor jarraitzen du. Ez da, ez, mugituko... Etxean bakarrik geratzeari beldur diotenentzako gomendatzen ez dugun pelikula, egileen aurreneko lana, Alexandre Bustillo (Mad Movies-eko kazetaria) etaJulien Mauryrena (arrakasta izan duten film labur batzuen egilea). Esperientzia handiko Béatrice Dalle –Noche en la Tierra (Jim Jarmusch, 1991), The Black Out (Abel Ferrara, 1997), Clean (Olivier Assayas, 2003)– eta Alysson Paradis gaztea dira pelikula kezkagarri, oso beldurgarri eta odoltsu honetako protagonistak. Cannesko Zinemaldiko Kritikaren Astean aurkeztu eta gero guztien ahotan egon zenpelikula.

Aaachi & Ssipak (Hego Korea, 2007). Joe Bum-Jin
Animazio zinemak aurten izan duen oihartzun handiko pelikuletako bat. Shit City (“Gorotz hiria”) futuristan, gizakien gorotza da energi iturri bakarra, bizitzen jarraitu ahal izateko modu bakarra. Bertan, urtean egiten duten kaka kantitatearen arabera sailkatzen dira pertsonak, eta jaiotzean pertsona bakoitzari uzkian ipinitako txip batekkontrolatzen du kantitate hori. Pelikula dibertigarria, zeharo eskatologikoa, garaikoa, planetako energiaren etorkizunari buruzko eztabaida aditzera ematen duelako, eldarniozkoa eta lotsagabea, basatia eta aurreiritziak gainetik kendutakoa, gogoetatsua eta kezkagarria. Umore eta ekintzaren apoteosia.

Los cronocrímenes (Espainia, 2007). Nacho Vigalondo
Lehenaldira nahigabe joan den eta bereburuarekin topo egingo duen gizon bat. Basoaren erdian biluzik dagoen neska bat. Itxura arraroa duen tipo bat, arrosa koloreko bendaje batez aurpegia estalita duena. Etxaleku kezkagarri bat muino baten hegalean. Aurretik ezagutu ezin den puzzle bateko piezak, ezohiko krimen modalitate batera eramaten dutenak. Zein da hiltzailea? Eta biktima? Nacho Vigalondok, 7:35 de la mañana (2003) film laburragatikduela hiru urte Oscar sarietarako izendatuak, zuzendu du bere aurreneko film luze eta hain esperotako hau. Karra Elejalde, Bárbara Goenaga eta bera dira ezohiko eta misteriozko istorio harrigarri honen protagonistak.

Dainipponjin (Japonia, 2007). Hitoshi Matsumoto
Daisatoren eguneroko bizitza segitzen duen dokumentala. Itxura arrunta duen gizona da, dibortziatua eta ia inoiz ikusten ez duenalaba bat duena. Lasai bizi da… aginteek deitu behar izango dioten arte. Daisato Dainipponjin baita, bere herrialdea munstroen inbasiotik salbatzeko zeregina betetzen ari den superheroia, historian (eta zineman) herrialdea suntsitzearekin mehatxatutako herrialdea baita. Jendea, ordea, Daisatoz aspertu dela dirudi. Hitoshi Matsumoto (filmaren zuzendari eta protagonista) komediante famatuak zinemanegin duen estreinaldia da hau. Azken bi hamarkada hauetan Japoniako umorearen erreferentzi nagusietakoa da, bere ikuskizun berritzaileekin iraultza ekarri duena. 2007ko Cannesko Zinemaldiko Errealizadoreen Hamabostaldiak aukeratua.

Dard Divorce (Alemania, 2007). Olaf Ittenbach
(ESTREINALDIA NAZIOARTEAN)
Olaff Ittenbachen azkeneko pelikularen munduko estreinaldia. Azkeneko hamarkada honetan...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Avances tecnologicos a lo largo de la historia
  • La publicidad y el consumismo en su avance a lo largo de la historia
  • los avances mas largos
  • largos
  • Larga
  • Avances
  • Avances
  • Avance

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS