Banco mundial en euskera

Páginas: 13 (3099 palabras) Publicado: 4 de mayo de 2011
MUNDUKO BANKUA

[pic]

AITOR VADILLO AZULA
Mundu Bankua

NMFaz gain, Bretton Woods-en finantza-arloko beste erakunde baten sorrera
ere hitzartu zen, Mundu-Bankuarena hain justu. Hasieran Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankua hartu zuen izentzat, bere betekizuna bi arlo horietara
zuzendu baitzen, hots, II. Mundu-Gerrak hondatutako Europa etaJaponiaren berreraikuntzara, batetik, eta Hirugarren Munduko garapen-egitasmoen finantzapenera,
bestetik. Alabaina, aipatutako lehen eginkizuna Estatu Batuen eskuhartzeak ahitu
zuen. Izan ere, Europa eta Japoniaren berreraikuntzarako fondoak Estatu Batuek
bideratutako Marshall Planak ipini eta kudeatu zituen hasieratik. Haatik, 1950ko
hamarkadaren hasieratik aurrera Mundu-Bankuaren funtzio bakarragarapenari
laguntza eskaintzea izan zen.

Honela, Mundu-Bankuak garapena sustatzeko egitasmoak eta ekimenak diruz
laguntzen ditu,maileguak eman eta horretarako kredituak errazten dituelarik.
Herrialde partaideetako gobernuak edo instituzioak edota enpresa publiko nahiz
pribatuak izan daitezke onuradunak, azken hauek –enpresa pribatuek– Mundu-
Bankuaren dirulaguntzak jasotzeko bereestatuaren bermea behar dutelarik.
Edonola, izaera pribatuzko finantza-erakundeen lehia ekiditen du Mundu-Bankuak,
hauen kreditu-mekanismoak osatuz.

Helburu hau asebetetzeko Mundu-Bankuko herrialde partaideek ipinitako kapitala,
gordailu gisa ezartzen da Mundu-Bankuan. Herrialde partaideen kapital-ekarpena
NMFaren kuoten antzeko proportzioan egiten da, munduko ekonomian herrialdeak
duen pisuarenarabera alegia; eta honek botu-ahalmena determinatzen du.
Alabaina, Mundu-Bankuaren fondoak ez dituzte soilik herrialde partaideen
kapitalek osatzen. Mundu-Bankua finantza-merkatuetan zorpetu egiten da, kapital-
baliabide gehigarriak lortuz eta honela bere kapital-fondoa zabalduz.

Kasu hauetan Mundu-Bankuak duen herrialde partaideen kapitala, maileguz eskatzeko
bermea izan ohi da. Bidegehigarri hau erabiliz erantzun diezaioke Mundu-Bankuak
bere herrialde partaideek egindako laguntzen eskari gehikorrari.

Mundu-Bankuaren finantza-jardueraren xedea ekonomi garapena laguntzea
dela aipatu dugu. Bere ibilbidearen hasieratik, Mundu-Bankuak garapenerako
egitasmo zehatzak izan ditu helburu, eta ez ekonomi plan orokorrak.

MBaren dirulaguntza eskuratzekotan, egitasmoak esparru zehatzbatean egon behar du
kokatua. MBak finantzatzeko egitasmoen esparruak honako hauek dira:

– Hasieratik abian dagoen esparru bakarra, azpiegitura-egitasmoena da. Hemen
garraio, energia, oinarrizko industria,..., moduko arloetan aurkitzen diren
egitasmoak lagundu ohi dira.

– 1970eko hamarkadatik aurrera, oinarrizko beharrak (nekazaritza, hezkuntza,
osasungintza,...) asetzeko egitasmoak erelagundu ditu MBak.

– 1980ko hamarkadatik aurrera, lehen bi esparruetako egitasmoez gain, egiturazko
doikuntzarako egitarauak ere finantzatzen ditu.

Mundu Bankuko Taldeak

Mundu Bankua izena alde askotariko erakundeen multzo bati dagokio. Honakoek
osatzen dute aipatutako multzoa: Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankua (BIRD) , Sustapenerako Nazioarteko Agentziak(AIF), Nazioarteko Finantza Korporazioak, Inbertsio Bermeen Alde Askotariko Erakundeak (OMGI) eta hain garrantzitsuak ez diren beste bi erakundek.

BIRD (Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankua):

— 1944an sortutakoa;
— 186 herrialde dira bertako kide;
— garapenerako proiektuak eta programak finantzatzeko
banku gisa dihardu.

CFI (Nazioarteko Finantza Korporazioa):

— 1956ansortutakoa;
— 182 herrialde dira bertako kide;
— garapen-bidean dauden herrialdeetan sektore pribatuaren
hazkundea sustatzen du.

AIF (Sustapenerako Nazioarteko Agentzia):

— 1960an sortutakoa.
— 169 herrialde dira bertako kide.
— herrialderik pobreenei maileguak ematen dizkie oso baldintza malguetan.

OMGI (Inbertsio Bermeen Alde Askotariko Erakundea):

—1988an sortutakoa;
— 175...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Banco mundial
  • Banco Mundial
  • El banco mundial
  • El Banco Mundial
  • Banco Mundial
  • banco mundial
  • Banco mundial
  • Banco mundial

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS