Biografia De Platon (Euskera)
Datu biografikoak eta testuinguru historikoa
1.1. Bizitza eta idazlanak
1.1.1 Heziera
Platon Atenasen jaio zen, K.a, 427, urtean, Aristokles Podros zuen egiazko izena, nahiz eta denek Platon deitzen zioten, “sorbalda zabalekoa” esan nahi duen goitizenez. Amak Periktione zuen izena eta Solon legegilearen familiakoa zen; aita, Ariston izenekoa, Kodro erregearen ondorengoa omenzen. Bi anaiek Glauko eta Adimanto zuten izena, eta Errepublika liburuan aipatzen ditu. Bi osaba, Karmides eta Kritias, oligarka handiki ospetsuak izan ziren, Platonen familia, beraz, entzute handikoa zen, eta ageri denez, politikarako zaletasuna leinutik zetorkion.
Platon jaio eta handik gutxira Perikles hil zen, eta orduantxe hasi zen Atenas hiriaren gainbehera. Nolanahi ere, Platon gazteakgoi-mailako familia greko bati zegokion heziera izan zuen, eta Perikles agintariaren aroaren hezkuntza-tradizioan murgilduta, arteak eta letrak ikasi zituen. Dramak eta olerkiak idatzi zituen gazte-gaztetan, urte batzuk geroago erreko bazituen ere: Sokrates ezagutu ondoren, maisu izango zuenarekin ikasi omen zuen benetako jakinduriaren bidea.
Goi-etorkiko familietako tradizioari jarraiki, Platonekkarrera militarraren oinarrizko hezkuntza jaso zuen, eta egin-eginean, Peloponesoko gudan zalditerian borrokatzera iritsi zen. Halaber, senideen lanbidearen ildotik, eginkizun politikoei ere eutsi beharko zien; baina, ondoko azalpenean aditzera emango dugun bezala, zapuztu egin zitzaion politikaria izateko zuen hasierako joera.
1.1.2 Politikarako joera
Hogei urte zituenean, K.a, 407.urtean, Sokrates ezagutu zuen, eta haren taldekide egin zen. Sokratesek ezin hobeto erabiltzen zituen erretorika eta elkarrizketa, baina garai hartako iritzi nagusien aurka, zuzentasun etikoa bilatu nahi zuen eta horixe zen haren jardunbidearen araua. K.a, 403. urtean, demokrazia berrezarri zen Atenasen, eta demokrazia indarrean zegoela, K.a, 399. urtean, epaitu eta heriotza-zigorra ezarri ziotenSokratesi, bi akusaziopean: atzerritar jainkoen aldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea.
Gertaera horrek erabateko eragina izan zuen Platonen pentsamendu politiko eta filosofikoan. Izan ere, politikarako hasierako joera galdu zuen, eta arazo politiko eta moralak bihurtu ziren haren gogoeta-gaiak: Nola zen posible Sokrates bezalako peltsona zuzen bati heriotza-zigorra ezartzea? Unehorretatik aurrera, Atenasko filosofoak gaitz iritziko dio politikan jarduteari, eta gizarte-antolakuntza asmatzera egingo du, demokrazia-sistema ustela garbitzeko, betiere teoriaren ikuspegitik.
Kriton izeneko elkarrizketan kontatzen digunez, Sokrates kartzelan zegoela, behin baino gehiagotan proposatu zioten ihes egitea lagunek, baita atzerrira joatea ere, presozainak erosita baitzituzten,Sokratesek uko egin zion proposamenari, eta arrazoiak ere eman zituen: heriotza-zigorra bidegabea izan arren, bizialdi osoa eman zuen hiriaren esanak eta legeak bete behar zirela aldarrikatzen, eta kinka horretan ere bete beharrekoak ziren. Bestela jendeak esan ahalko zuen, arrazoi osoz, legeak bete zituela soilik alde zituelako, eta ez bete egin behar zirelako. Horrela irentsi zuen astaperrexilazegindako edabea, eta lagunen aurrean hil zen.
1.1.3 Bidaiak eta Akademiaren sorrera
Sokratesen lagunak arriskuan zeuden haren kontrako epaiketa eta heriotza-zigorraren ondoren. Gauzak horrela, Platonek Atenastik alde egin zuen, eta Megarara joan zen, Euklidesekin matematika ikastera. Ondoren, Egipto aldera abiatu zen, bertako geometria-jakintzak ezagutzera. Azkenean, 40 urte zituela,Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera. Pitagorasen jarraitzaileekiko harreman horrek bere zahartzaroan hain nabarmen egingo zen zenbakiekiko grina piztu zuen. Aldi hartan, Sirakusan zebilela, Dionisio I.a erregearen koinatua, Dion izenekoa, Platonekin adiskidetu zen. Gure pentsalariak gizartea antolatzeko eta gobernatzeko zuen sistemak erakarrita, Sirakusan bertan abian...
Regístrate para leer el documento completo.