Bizitza Berri Baten Egunerokoa

Páginas: 4 (884 palabras) Publicado: 7 de enero de 2013
BIZITZA BERRI BATEN EGUNEROKOA
2012ko irailaren 7a
Goizeko zazpietan esnatu naiz eta ez dut ezer egiteko gogorik izan. Gaur nire lehenengo eguna da ikastetxe berrian eta lagun berriakegiteko irrikan nago. Heldua naizenean andereñoa izatea gustatuko litzaidake, beste batzuei nik dakidan guztia irakasteko. Baina dena ez dira alde onak, Afrikako ikasle bakarra naiz eta Islama praktikatzendut. Horregatik ez dakit lagunik egingo dudan.
Nire amak autoz eraman nau ikastolara, lehenengo eguna bai da eta oso urduri egon naiz, baina hurrengo egunetan autobusez joatea da nire asmoa.Hara heltzean denak niri begira gelditu dira nire kolorean dela eta. Batzuk barreka hasi dira nire ondotik pasatzerakoan eta horrek txarto sentiarazi nau, baina ez diet kasurik egin eta nire gelaraabiatu naiz.
Txirrinak jo eta maisua atetik sartu denean nire burua aurkezteko eskatu dit. Arbelera irteterakoan zurrumurruak entzuten hasi naiz. Hormaren goiko aldera begiratzean gurutze bat ikusidut eta honegatik nire aurkezpenean Islama praktikatzen dudala ez dut esan.
-Nire izena Miren da eta hamabost urte ditut. Saharan jaio nintzen baina jaio berri nintzela, Bilboko bikote batekadoptatu ninduen- ezin dut gogoratu aurkezpenaren hurrengo zatia baina barreak entzuten hasi nintzen.
-Hantxe jesarri zaitezke, Miren, leihoaren ondoan- esan dit maisuak.
Nire lekura joan etaondoko mahaian mutil bat dago jesarrita, Ibai. Jatorra da eta barrerik ez duela egin iruditu zait; ile eta begi marroidun mutila da. Bazkarian inor ez da niregana hurreratu, baina lehenengo egunaizan da eta ezin dut gehiago espero. Klaseko azkeneko ordua heltzean etxera zuzenean joan naiz.
2012ko irailaren 13a
Nire bosgarren eguna da ikastetxean eta gauzak hobeto doaz. Badirudi Ibaidela nire lagun bakarra, baina klasetik kanpo ez dit jaramon handirik egiten bere neska-lagunarekin dagoelako, Maiderrekin. Beti lagun artean dago eta horrek ikaslerik ospetsuenetariko bat dela...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • berrio
  • Berries
  • EL BATO
  • bateas
  • Batidas
  • Bater A
  • batidos
  • La Bater A

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS