Buztinaren definizioa

Páginas: 9 (2153 palabras) Publicado: 4 de noviembre de 2010
ZERAMIKA

BUZTINAREN DEFINIZIOA ETA ERABILERAK
Buztinak, sustantzia mineral plastikoak dira aluminio silikato hidratatuez osotuak. Hau da, sustantzia lurtsuak dira eta batez ere aluminio silikato hidratatuez konposaturik daude, aluminiozko mineralen deskonposaketari esker. Feldespatoa duten haitzen deskonposaketaren ondorioz sortzen dira, prozesu natural honek milaka urte irauten dituelarik.Buztina ez da mineral bat, mineralen eta sustantzia koloidalen nahasketa baizik, haitz aluminikoen desintegrazio kimikoaren ondorioz sortua.
Silize, alumina eta urez konposatzen da gehienbat, hala ere, haitz puxkak, burdin oxidoak, alkaliak eta materiale koloidalak ere baditu. Bere funtsezko osagarrien artean aipagarriak dira:
-materiale plastikoen artean: kaolina
-materiale ez-plastikoenartean: kuartzoa, hare aedo pegmatita.
Osagarri hauek funtsezkoak dira, elementu fundigarri bezala funtzionatzen bait dute.
Fisikoki partikula oso finez, txikiz eta azalera lisuz osoturiko koloide bat da. Partikula horien diametroa 0,002mm baino txikiagoa izanik.
Kimikoki, aluminio silikato hidratatua da eta bere formula ondorengo hau da:
Al2 O3 2SiO2 H2O
Suaren bitartez gogorturiko buztinaizan zen gizonak elaboraturiko zeramika. Zeramika hitzak, keramikos hitz greziarretik eratorria, sustantzia errea esan nahi du. Termino honek bere esanahiaren parte haundi bat galdu du modu oso zabal batean erabiltzen bait da. Prozesu industrial askotan erabiltzen da: paperaren elaborazioan, zementuaren produkzioan, prozesu kimikoetan, silikatuen industrietan,… Baditu beste zenbait erabilera ere:ladrilluak, sukaldeko erabilgarriak, arte objetuak, tejak, …
Zeramika, suaren eraginez eraldatutako kaolin eta buztinezko produktuen multzo bat da, buztinez osoturiko masa edo gorputz bat zeinek betekizun batzuk betetzen dituen: eskuz landu ahal izatea, tornoan, moldeekin, estanpatu,…
Pasta baten prestakuntzan hiru osagarri nagusi existitzen dira:
1- Elementu plastikoak: bereplastikotasunari esker pastaren oinarria osotzen duten buztin eta kaolinak dira.
2- Elementu magro edo desengrasanteak: silizea, harea, terrakota zati ehotuak(txamota) edo silize buztinak. Neurriz gaineko plastikotasuna murrizteko erabiltzen dira, baita porotasuna gehitzeko eta objetuaren lehorketa errazteko.
3- Elementu fundigarriak(fundentes): feldespatoak, mikak, karea, fosfatoak, frita ehotuak, beirahautseztatuak eta buztin fundigarriak, ferroso eta kalkareoak osotzen dute.

BUZTIN MOETAK
Bere erabilgarritasuna kontutan izanik buztinak bi taldetan bana ditzakegu:
1- Buztingintzarako(alfarería) buztinak:buztin gorria, ball clay.
2- Lozarako buztinak: talde honetan aurkitzen dira gresa, erregogorrak eta portzelana.
Naturan nola aurkitzen diren kontutan izanik bi taldetan banaditzakegu:
1- Lehen mailako buztinak edo erresidualak: aurkitzen diren haitz ametan sortutakoak dira eta ez urak, haizeak edo glaziarrek garraiatuak. Bere ezaugarri nagusienak hauexek dira: haitz fragmentatuak garbitzean zuriak edo gris oso argiak dira, grano lodikoak dira, ez dira oso plastikoak eta oso puruak dira, beraz egoera primarioan ez dira oso erabilgarriak zeramistentzat. Ezagutzen dugunbuztin primario bakarra kaolina da. Europako meategi garrantzitsuenak Cornwall Inglaterran, Meissen Alemanian eta Limoges Frantzian daude. Estatu Batuetan berriz, Georgian, Alabaman eta Hegoaldeko Carolinan aurkitzen dira.
2- Bigarren mailako buztinak: bere haitz ametatik aldenduta eta sedimentatuta sortutako buztinak dira. Ura da buztina garraiatzeko agenterik arruntena baina haizeak etaglaziarrek ere garraiatu dezakete, sarritan distantzia haundietara garraiatuz. Bere ezaugarri nagusienak hauexek dira: kolore dezberdinetakoak dira, bere konposaketaren arabera, gorritik beltzera horia eta grisetik pasatuz; lehen mailako buztinak ez bezala, hauek oso plastikoak dira beraz zeramistentzat oso egokiak eta errazak moldatzeko; buztin moeta hauek aurrekoak baino arruntagoak dira eta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS