Coca cola

Páginas: 7 (1656 palabras) Publicado: 4 de noviembre de 2010
1. COCA-COLA ENPRESAREN AURKEZPENA
Coca-Cola munduko 200 herrialde baino gehiagotako denda, jatetxe eta makinetan saltzen den freskagarri eferbeszentea da. The Coca-Cola Company-k produzitzen du. Hasiera batean, John Pemberton farmazialariak asmatu zuenean, patentatutako sendagai gisa ezagutzen zen, baina geroago Asa Griggs Candler enpresariak eskuratu zuen, eta honen marketing taktikei ezker,XX. mendean gehien kontsumitu zen edarietako bat izatera iritsi zen.
Konpainiak, benetan, Coca-Cola kontzentratu bat ekoizten du, ondoren botilatan sartzen duten enpresa lizentziatu batzuei saltzen die; hauek, iragazitako ura eta gozagarriak nahasten dizkiete kontzentratuari eta ondoren edaria lata eta botiletan sartzen dute, komertzio minorista eta maioristetan banatua eta saldua izan dadin.Coca-Colaren bariante batzuk hauek dira: Coca-Cola Light, Coca-Cola dietetiko bezala ezagutzen dena; kafeinarik gabeko Coca-Cola; gerezizko Coca-Cola; bainilazko Coca-Cola; Coca-Cola Zero edo limoizko Coca-Cola. Enpresaren aurkezpenean zehar modu zehatzagoan azalduko ditugunak.
Nola ez, lehiakideen atalean garrantzia guztia eramango duen, Pepsi konpainia estatubatuarra da Coca-Colaren lehiakidezuzen eta nagusia.

1.1. HISTORIA
Coca-Cola 1885eko maiatzaren 5ean asmatu zuen John Pemberton-ek, Atlanta hiriko (Georgia) Jacobs farmazian; 54 urte zituela hasi zen formularekin lan egiten. Koka landarearen hosto batzuk eta kolaren haziak nahastuz, sendagai bat egin nahi izan zuen. Hasieran, buruko mina eta goragalea arintzen zituen erremedio gisa hasi ziren saltzen. Ondoren, bere farmaziansalgai jarri zuen egarria kentzen zuen sendagai gisa, basokada bat 5 zentabo kobratzen zituelarik. Frank Robinson-ek jarri zion Coca-Cola izena eta bere kaligrafiarekin gaur egun oraindik mantentzen duen logotipoa diseinatu zion.
Edaria ospetsu bilakatu zen 1886rako eta bere sortzaileari Estatu Batuetan saltzeko aukera eman zitzaion. Pemberton-ek eskaintza onartu egin zuen eta Coca-Colarenformula 2.300 dolarregatik saldu egin zuen. Orduan, Asa Griggs Candler enpresariak eskuratu zuen, honek marketing taktika oso onak ezagutzen zituen eta honi esker are garrantzitsuagoa eta ospetsuagoa bilakatu zen Estatu Batuetan. Ondoren, abokatu talde batek enpresa erosi zuen eta Coca-Cola mundu guztira zabaldu zuten. Ordutik enpresa The Coca-Cola Company-n bilakatu zen.
1.1.1. HISTORIAN ZEHARGERTATUTAKO HAINBAT GERTAKARI
* Coca-Colaren lehenengo publizitatea, Atlanta Journal egunkarian argitaratu zen 1886ko maiatzaren 27an. Bertan, aditzera ematen zituzten edari eta freskagarri gisa zituen ezaugarri ezin hobeak: “Gozoa, freskagarria eta bizigarria”. Edariaren bizitzako lehen urtean publizitate gastuak 150$ ingurukoak izan ziren.
* 1891an "Coca-Cola Girls" deiturikoak azaldu ziren,hauek gizonen sektoreko fantasiak areagotu zituzten egutegi eta publizitateko karteletan hamarkada askotan zehar. Hauek izan ziren enpresak onartu dituen lehenengo biluzteak eta ia bakarrak ere bai.
* Estatu Batuetan 1894-an esaten zutenaren arabera, Coca-Colaren meritu handiena bere karakter demokratikoa zen: “Behartsu batek garagardoa edaten du, aberats batek Champagne-; baina ziurraskibiek Coca-Cola edango dute”.
* 1898an, publizitateko milioi bat objektu eta artikulu baino gehiago banatu ziren, lelo hau zutelarik: “Edan, Coca-Cola. Gozoa eta freskagarria”.
* 1926an, faltsifikadoreekin amaitzeko asmotan, enpresak Pinkerton Ikertzaileen Agentzia kontratatu zuen, hauek tabernetan Coca-Cola eskatu eta honen lagin bat hartu beharra edukitzen zuten, ondoren hauek kimikokianalizatuak izateko eta horrela faltsifikazio posibleak aztertzeko. Ikerketa honen ondorioz, 7000 zapore ezberdinetako edariak aurkitu zituzten, Coca-Cola gisa saltzen zirenak.
* Coca-Colaren ehungarren urteurrenean, 1986an, Arica-n (Txilen), inoiz munduan egin den logorik handiena egin zen, 70.000 Coca-Cola botilarekin. Logoaren tamaina 120 metro x 50 metrokoa da.
* 1990ean 2.100 milioi...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Coca cola
  • Coca cola
  • Coca cola
  • La coca-cola
  • coca cola
  • Coca Cola
  • Coca Cola
  • coca cola

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS