Codigo De Conducta Universidades Españolas En Materia De Cooperación Al Desarrollo

Páginas: 10 (2378 palabras) Publicado: 31 de mayo de 2012
es conducta 4 eusk

15/3/07

16:06

Página 1

GARAPENERAKO
LANKIDETZA ARLOKO
U N I B E RT S I TAT E E N
JOKABIDE-KODEA

Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarreko (CRUE)
Nazioarteko Harremanetarako Espainiako Unibertsitateen
Batzordeak (CEURI) 2006ko ekainaren 23an onartua.

UPV/EHUren atxikimendua Gobernu Kontseiluaren 2007ko otsailaren 8ko bileran onartua.

1 conducta 4 eusk

15/3/07

16:06

Página 2

ATARIKOA
Azken urteetan Unibertsitateek garapenerako lankidetzan gero
eta protagonismo handiagoa hartu dute eta unibertsitatekomunitateko sektoreen arteko solidaritatea areagotzeko
hamaika jarduera abiarazi dituzte, hainbat herrialdetako unibertsitate, erakunde eta gizarte-kolektiboekin.
Hori guztia, azkenaldian nazioarteko zereginsolidarioetan ari
diren gizarte eragileen mota eta kopurua areagotzearekin batera gertatu da; betiere, munduan berdintasun handiagoa eta
giza garapen jasangarria sustatzeko asmoaz. Zeregin horretan
ari ziren gizarte erakunde espezializatu gutxi batzuk (GGKE
izena hartu dutenak) izatetik, testuinguru berri batera pasatu
gara, zeinean GGKE horien kopurua nabarmen areagotzeaz
gain, hainbat herrialde etaalorretan garapenerako programak
eta proiektuak abiarazi dituzten hamaika gizarte kolektibo eta
erakunde gehitu baitira.
Horrek guztiak jardueren egundoko dibertsifikazioa ekarri du
lankidetza-esparruan, lan-metodoetan, bai eta proiektu eta
programen helburu espezifikoetan ere. Beraz, ez da harritzekoa
garapenerako lankidetzaren ulerkeran hainbat kontraesan eta
arazo sortu izana, baizeregin horretan ibilbide luzea egina
duten erakundeetan (GGKEengan), eta bai horretan berriagoak
direnetan ere.
Horren guztiaren ondorioz, garapenerako lankidetzaren izaera
solidarioaren mesedetan eta berdintasunaren, giza garapenaren eta jasangarritasunaren alde egiteko asmoz, gero eta premiazkoagoa bilakatu da garapenerako lankidetza bideratuko
duten irizpide argiak zehaztea. Irizpideok,lankidetzaren izaera
solidarioarekin edo aipatutako helburuekin bateraezinak diren
praktikak ohartaraziko dituzte.
Hortaz, hainbat gizarte-erakundek eta -organizaziok euren lana
bideratzeko helburuaz, zenbait baliabide bereganatu dituzte:
jokabide-kodeak, erantzukizun sozialeko eta jardunbide egokien gidak, gardentasun-gidak eta abar. GGKEek 1997an
Garapenerako GKEen Jokabide-kodea onartu zuten.Geroztik,
berau izan da erakunde horiek burutzen duten lana etikaren
ikuspuntutik epaitzeko eta balioesteko oinarrizko erreferentzia.
Unibertsitateen nazioarteko lankidetza-ekintzek hartu duten
handitasunak Garapenerako Unibertsitate-lankidetzaren esparru espezifikoa xehetasun handiagoz mugatzeko beharra
mahai-gaineratu du. Horren helburua, Garapenerako
Unibertsitate-lankidetzarenhelburuen eta lan-metodoen izaera
solidarioa bermatzea da, bai eta haren azken helburua lanki-

2

conducta 4 eusk

15/3/07

16:06

Página 3

detza gauzatzen deneko herrialdearen garapena dela azpimarratzea ere.
Garapenerako Unibertsitate-lankidetza Estrategia (ESCUDE)
lantzen hasi zenetik, 1999tik, Espainiako unibertsitateen eztabaida guztietan agerian geratu izan da ezinegon hori; etaunibertsitateen lan solidarioa sendotzeko eta legitimatzeko berebiziko garrantzia duela onartu egin da.
Aurreko guztia kontuan hartuta, CEURI-CRUEra atxikitako
Garapenerako
Lankidetzarako
Batzordearen
bidez,
Garapenerako Lankidetza alorreko Unibertsitateen jokabidekodea egiteko prozesua abiaraztea erabaki zuten Espainiako
unibertsitateek 2005eko martxoan Castellón egindako batzarrean.Jokabide-kodeak, 6 atal eta 31 artikulu dituenak, CRUE osatzen duten Unibertsitateen borondatea adierazten du,
Garapenerako Unibertsitate-lankidetza jokabide-kodean ezartzen diren jarraibideetara egokitzeko borondatea alegia.
Edonola ere, Unibertsitate bakoitzean dagokion gobernu-organoek berretsi beharko dute jokabide-kodea. Eta atxikitze hori,
unibertsitate horren konpromiso solidarioaren, eta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Desarrollo y cooperacion
  • Cooperacion al desarrollo
  • Codigo de conducta
  • Codigo De Conducta
  • Codigo De Conducta
  • Codigo De Conducta
  • Codigos De Conducta
  • Código De Conducta

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS