Cooperativismo
1- Kooperatibismoa Euskal Herrian.
2- Kooperatibismoa Eibarren
3- Kooperatibismoa merkatu zuzenean
4- Modelo alternatibo edo konplementario, sistema komunista.Kooperatibismoa XlX. mendearen azken erenean sortu zen, eta arian-arian agertuz joan ziren hainbat sektoretan: kontsumokoak lehenbizi, nekazaritzakoak eta kreditukoak gero eta ondoren etxebizitzakoak,elkarlanekoak…
Kooperatiba horien jatorri ideologikoa askotarikoa izan zen, baina funtsean hiru eragin handi nabarmen daitezke: Eliza katolikoaren irakasbide soziala, batez erenekazaritza kooperatibismoan agertzen dena (nekazaritza sindikatuak edo kooperatibak eta nekazaritza kreditu erakundeak eta nekazaritza kutxak); sozialismoa, hasieran kontsumoko kooperatibak sortzen hasi zena bainageroago Euskal Herrian gehien garatuko zen kooperatiba moldea ekarri zuena: produkzio kooperatibismoa; nazionalismoak, Elizaren irakasbide sozialean ere oinarriturik, kooperatibismoari geroz garrantzihandiagoa emanez joan zen bere proiektu sozioekonomikoaren barrenean (hasieran kontsumoko kooperatibak sortu zituzten eta bestelakoak ere gero, baina nabarmentzekoa da da produkzio industrialeko kooperatibeiemango dieten garrantzi geroz handiagoa). Era berean, jakina, badira joera ideologiko horiekin zerikusirik ez duten kooperatibak, beren burua Rochdaleko Printzipioak oinarri dituen kooperatibadoktrinaren jarraitzailetzat hartzen zutenak eta halako neutralitate politikoa gorde nahi zutenak.
Espainiako Gerrarekin eta Diktadura eta Erregimen Frankista ezarririk, kooperatiben prozesu eta dinamikahori hautsi egin zen, hala enpresen ikuspuntuik nola elkarteenetik: kooperatiba asko desagertu ziren, batez ere euskal kooperatibagintzaren erakunde asoziatibo autonomoak. Modu horretara, euskal kooperatibagintzarentzat ere gozorik gabeko ibilbide luze bat abiatu zen orduan.
Gauzak horrela, nola ulertzen da gaurko euskal kooperatibagintzaren indarra? Zalantzarik gabe, izaera desberdineko...
Regístrate para leer el documento completo.