Definiziones De 2 De Bachillerato En Basco
1.Erromatarren aurreko herriak: Erromatarrak heldu aurretik (k.a 218)Iberiar Penintsulan bizi ziren herriak.Hauek hiru multzo = antolatu ziren:Iberiarrak,Penintsulako hego-ekialdean kokatzen ziren eta nekazaritza zuten oinarri;Zeltak,Penintsularen erdian eta mendebaldean ezarri ziren eta metalurgian eta artzaintzan aritzen ziren;Iparraldekoherriak,Kantauri aldean tribuetan antolatzen ziren.Erromataren eragina Iberiarrengan handia izan zen, Zeltengan ahulagoa(Iberiarrekin konparatuz) eta Iparraldeko herriengan txikia.
2.Baskoiak:Gaur egungo Nafarro eta inguruneetan (Gipuzkoan,Errioxan eta Aragoikoa lurraldeetan) bizi zen herri euskaldun aurre-erromatarra.Tribuetan antolatzen ziren eta euskaraz mintzatzen ziren.Bizimodu eta garapenmailaren arabera, erromatarrek bi eremuetan banatu zituzten:Ager vascomun nekazaritzan aritzen ziren eta erromatartze prozesu sakona jasan zuten.Saltus vasconum bere ohiturei eutsi zieten eta erromatarren eragin ahula jaso zuten.
3.Erromatarren probintziak:Erromatarrek Inperioa hobeto kontrolatzeko eta antolatzeko garatu zuten sistema politiko eta administratiboa.Hasieran, bi gune bereizizituzten(Hispainia Citerior eta Ulterior). Augustoren garaian, berriz hiru probintzia (Tarraconensis,Baetica eta Lusitania)izatera pasa ziren.Azkenean,sei probintzia(Tarraconensis,Baetica, Lusitania,Gallaecia,Carthaginensis eta Balearica)sortu ziren . Probintzia bakoitzaren buru gobernadore bat zegoen.
4.Andelos:Gaur egungo Mendigorria herriaren ondoan kokatzen zen hiri erromatarrazen.Erromatar hirien ohiko forma zuen,gurutze bat egiten zuten bi kale nagusirenkin,erdian zerbitzuak eta alboetan etxebizitzak zeudelarik.Erromatar garaian hiri garrantzitsua izan zen hormidura ugari edukitzeagatik ,aipagarriena bere ur sistema da.Gaur egun Nafarroan dagoen aztarnategi erromatar nagusietako bat da.
5.Erromanizazioa: K.a 218.ean Erromatarrek Iberiar Penintsula konkistatu zutenean bertakolurraldeetan beraien kultura ,ohiturak ,politika eta erlijioa ezartzeko prozesuari deritzo.Konkistatzaileek, hitz egiten zuten hizkuntza(latina),soldadu taldeak,galtzadak eta inposatutako legeak baliatu zituzten konkista burutzeko.Prozesu sakona izan zen Mediterraniar kostaldean eta hegoaldean ,arinagoa berriz barnekaldean eta iparraldean.Erromanizazioak Penintsulako herri aurre erromatarretanaldaketa ugari ekarri zituen bizitzaren arlo guztietan.
6.Monarkia Bisigodoa:507.urtean ,erromatarren beharakadaren ostean ,Hispainiara heldutako herri germaniar bisigodoak ezarritako gobernu-mota.Erregeak gobernatzen laguntzeko bi erakunde zituen:Aulea Regia(funtzio aholkularia zeukana) eta Toledoko Kontzilioa(batzar politiko-erlijiosoak).Leovigilio ,Rekaredo eta Rezesvinto monarka aipagarriakdira politika ,erlijio eta lege batasuna burutu zutelako.Urrenez urren ,711.urtean ,musulmanak sartu ziren eta monarkia bisigodoari amaiera eman zioten.
7.Mozarabiarrak:Al Andalusen bizi ziren kristauak ziren.Musulmanei zerga bareziak ordaintzen zizkieten beraien ohiturak eta erlijioa gordetzeko.IX.mendean musulmanen aurkako altxamenduak burutu zituzten.Ondorioz ,hauen egoera kaxkartu eginzen.Birkonkista garaian askok iparraldeko kristau erreinuetara emigratu zuten babes bila.
8.Kordobako Kaliferria: 929-1031.urteen artean Al Andalusen nagusitu zen aldia.Abad ar Rhaman III.ak bere burua indartsu ikusi ondoren ,bere burua Kalifa izendatu zuen eta Al Andaluseko botere erlijiosoa eskuratu zuen.Garai gorena izan zen Al Andalusentzat garaipen militar ugari lortu baitzituen.9.Taifa erreinua: 1031.urtean Kordobako kaliferria suntzitzean sortzen diren erreinu independenteak dira.Erreinu kristauak ez erasotzearen truke, taifa musulmanek pariak izeneko zergak ordaintzen zizkieten erreinu kristauei.1492ean Errege-erregina Katolikoak Granada bereganatuko dute,azken Taifa erreinuarekin amaituz.
10.Birkonkista: 711.urtean musulmanek Iberiar Penintsulan hartutako lurraldeak...
Regístrate para leer el documento completo.