Demokrazia

Páginas: 7 (1622 palabras) Publicado: 5 de noviembre de 2012
Konstituzioa estatu independente baten arauak eta oinarriak zehazten dituen idatzia da. Bertan arautzen dira estatuko botere-antolaketa eta banaketa, oinarrizko eskubide eta betebeharrak eta politikarako oinarrizko prozedurak.

Hauteskundeak demokratikoki, boto emateko eskubidea dutenen artean, eurek nahi duten agintariak aukeratu ahal izaten den prozesu bat dira. Hauteskundeak instituziodemokratikoetan ematen dira, hala nola, estatu demokratikoak, sindikatuetako botazioak...

Sufragio unibertsala adinez nagusiak diren gizon-emakume guztiei onartzeko zaien botoa emateko eskubidea da, honen bitartez parlamentuetan parte hartzen duten ordezkariak zein gobernuburuak aukeratzeko.

Sugrafio zentsitarioa botoa emateko zenbait baldintza betetzen duten hiritarrei soilik onartzen dienhauteskunde sistema da. Adibidez, errenta jakin bat izatea botoa eman ahal izateko, edo emakumeek bozkatzeko eskubiderik ez izatea.

Alderdi politikoen sistema sistema politiko bat da non politika alderdi politiko izeneko erakundeen bidez gauzatzen baita.

Alderdiek, beren izaeragatik beragatik, lotura estua dute gizartearekin, ahalik eta herritar gehienen ordezkari izan nahi dute eta.
Alderdiekherritarren eskakizun “politikoei” erantzuteko programak proposatzen dituzte, hauteskundeetara aurkezten dira, botoak bilatzen dituzte hauteskundeetan ahalik eta emaitzarik onena lortzeko, gero eta jarraitzaile eta militante gehiago biltzen saiatzen dira, beren ideiak hedabideen bitartez zabaltzen dituzte, hau da, gizartearekiko lotura da haien jardueraren funtsa, eta, hain zuzen ere, alderdien etagizartearen arteko harremanetatik sortzen da “alderdi-sistema” deritzona.
Alderdi-sistemek bi ardatz dituzte; batetik, alderdi politikoak berak, eta, bestetik, alderdiek honakookin dituzten harremanak: – Beste alderdiekin – Gizartearen gainerakoarekin – Gobernuarekin. Hortik abiaturik edo, hobeto esanda, alderdien jardueraren ikuspegi mugatuago bat abiapuntutzat harturik, hau da, herrialdebakoitzeko alderdi kopurua soilik kontuan izanik, hiru alderdi-sistema mota daudela ondorioztatu dute hainbatek:
* Alderdi bakarrekoak. Izenak berak adierazten duenez, alderdi bakarra duten sistemak dira.
* Bi alderdikoak. Bi alderdi garrantzitsu besterik ez dutenak.
* Alderdi anitzekoak. Bi alderdi garrantzitsu baino gehiago dituztenak. Dena dela, hainbat aztertzailek zalantzan jarridute sailkapen horren egokitasuna, zeren eta, alderdi-kopuruan soilik oinarritzen denez, bi gauza ahazten baititu: sistema bakoitzeko alderdien garrantzia, eta alderdi horien arteko harremanak. Eta bi gorabehera horiek garrantzi handia dute, bi arrazoi hauengatik:
1. Sistema bakoitzean diren alderdi guztiak kontuan hartzen badira, esan daiteke ia sistema guztiak alderdi anitzekoak direla.
Izanere, erregimen pluralista guztietan badira alderdi batzuk oso boto gutxi biltzen dituztenak edo, legebiltzarrean ordezkariren bat izatea lortu arren, gobernuan eragina izateko aukerarik ez dutenak. Horren adibide dira Espainian ordezkari gutxi dituzten baina, hala ere, herrialdeko jokaleku politikoaren erdigunean irauten duten alderdi txikiak, hala nola EAJ edo CIU.
2. Garrantzi handikoa dajakitea ea sistema jakin bateko alderdien artean benetako lehiarik dagoen herritarren botoak lortzeko eta ea gobernua boto horien bidez eskuratzen den.
Hainbatek zalantzak dituzte alderdi bakarreko sistemak benetako “alderdi-sistemak” ote diren, baina, emandako azalpena aintzat harturik, baietz esan beharra dago, alderdi bakarrekoak ere alderdi-sistemak direla. Gorago esan bezala, gainerakoalderdiekiko harremanak ez dira alderdi-sistemen oinarri bakarra (oinarri bakarra hori balitz, argi dago alderdi bakarrekoak ezin direla alderdi sistematzat hartu), alderdiek gizartearekin eta gobernuarekin dituzten harremanak ere kontuan hartzekoak dira, eta, zalantzarik gabe, alderdi bakarra duten herrialdeetan egon badago harreman edo lotura hori.
Hori guztia dela eta, sailkapenik onartuenaren arabera,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS