Desamortizacion De Mendizabal (Vasco)
Dokumentu hau dekretu baten zati bat da. Desamortizazioari buruzko idatzi oficial bat da, Madrilgo Gazetan argitaratzeko egokitua.1836ko otsailaren 21ean idatzi zuen Mendizabalek ( Toreno presidentearen ogasun ministroa) Maria Kristina garaiko erreginaordeari zuzenduz. Bertan, Mendizabalek desamortizazio- ondasunetatik estatuakdirua lortzea- dekretua ezarriko duela adierazten dio, honek dakartzan abaintailak eta ondorioak azalduz. Madrilen idatzia izan zen arren Espainia osoan izan zuen eragina.
Iturriaren aldetik,lehen mailakoa edo historikoa da, idatzi oficial baten moldaketa delako.
Edukiari erreparatuz, idatzi sozial, ekonomiko eta politikoa dela esan dezakegu: “zor publiko”, “guztiekiko maitasun natural etasutsua itsastea”, “zorioneko elementua”.
Fernando VII.a 1833an hil zenean, honen alarguna zena Maria Kristina erreginaorde bihurtu zen – hauen alaba Isabel II.ak ezin baitzuen agindu haren adinlaburragatik-. Garai hartarako, liberalismoa bi korronteetan zegoen zatituta: alde batetik, moderatuak zeuden, absolutismo eta herri- subiranotasunaren arteko zerbait lortzeko helburuarekin; eta,bestetik, progresistak zeuden, erregearen boterea mugatu eta parlamentuarena handitzeko nahiarekin. Maria Kristina tronuratzean, monarkia absolutista ezartzen da, Cea Bermudezek gidatutako talde batekin.Baina gerra hasi aurretik, liberalek Gorteetarako deia egin zuten eta Maria Kristina liberalen aldekoa ez baren ere, Martinez de la Rosa liberal moderatuari eman zion Cea Bermudezen kargua. HonekErrege Estatutua ezarri zuen: boterea erregeak eta Gorteek baldin bazuten ere, oso jende gutxik zuen sufragioa. Liberalei erreforma hori ez zitzaien gustatu eta beraz tentsioak hasi ziren zorrakhareagotzen zihoazen bitartean. Hala Torenoko kondeak hartu zuen Martinez de la Rosaren lekua, Mendizabalekin batera. Hauek herrialdean zegoen krisi gogorra ikusita, desamortizazio lege bati ekin zioten....
Regístrate para leer el documento completo.