Devorador De Mundos
Ekosistema da organismo bizien komunitate multzoa eta organismo bizi horien artean dagoen harremana espazio fisiko batean.
Gorbeia da euskal mendien arteanospetsuena, eta baita Euskal Herrian Parke Naturalik handiena ere. Mendiaren gailurrean dago Gorbeiako gurutze ospetsua, 17 metroko gurutze bat dela. Parkearen inguruan herrixka eta baserri asko eta500 kobazulo inguru daude. Parke honetan ere mito ospetsuak daude, adibidez, Anboto Damaren mitoa.
Gorbeiako mazizoa da Euskal Herria zeharkatzen duten mendietako bat. Mendien lerro honek Atlantikokoisurialdeko bailarak euritsu izatea egiten du, ipar-mendebaldeko haize hezeek sartzean aurkitzen duten lehenengo oztopoa baita. Gailur-lerro honetatik aurrera, Mediterranio aldeko paisaia aurkitzendugu.
Parkeko Atlantiko aldeko isurialdearen ezaugarri dira basa-landaketak. 600 metroko garaieraraino insignis pinua izan da gehien landatu izan den espeziea. Altuera horretatik gora, koniferoenespezie asko sartu dira. Hegoaldeko isurialdean pagadiak eta hariztiak daude.
Pagoa oso mardula denez, ia ez du belar-geruzarik bere azpian, adarrek eta hostoek argia sartzea eragozten baitute.Hariztiak, orokorrean, pagadiak baino anitzagoak eta konplexuagoak izaten dira. Haritza altuera gutxiagoko tokietan hazten da eta zuhaixka eta zuhaitz txiki mordoa hazten dira bere azpian eta ondoan.Argiunetan eta, batez ere, pagadien eta hariztien ertzetan, sastrakak hazten dira, bizpahiru metroko altuera dutenak, eta batzuetan oso estaldura handia izaten dute.
Gorbeiako mendialdean haitz handiakizatean, hegazti asko daude: belatz handiak edo belatzak eta moko horidun eta moko gorridun belatxingak.
Hegazti hauetaz gain, saguzarrak, sugandilak, muxar urdinak, katajinetak, lepazuriak, azkonarrak,basakatuak, erbiak eta azeriak ere aurki ditzakegu.
Basurdea, ordea, ikustea zaila da toki hauetan, eta oreina ere ez.
Fauna eta landare espezieak haitzen baldintza berezietara moldatu dira....
Regístrate para leer el documento completo.