Donostia (Euskera)

Páginas: 6 (1387 palabras) Publicado: 14 de marzo de 2013
Donostia
Donostia (ofizialki euskaraz Donostia, ofizialki gaztelaniaz San Sebastián)Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko laugarren hiririk populatuena da: 185.506 biztanle zituen 2010eko urtarrilaren 1eko erroldan, horietatik % 40,3 euskaldunak. Haren metropoli eremuak 405.099 biztanle ditu.Kantauri Itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean,eta Madril-Pariserrepide eta trenbide ardatzean. Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull etaUlia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat ere bere mende dago administratiboki; ekialdean Landarbaso eta hegoalderago Urdaburu mendi barrutiak ere Donostia udalerriaren eremuan daude.
2011ko ekainaren 28an Donostia 2016ko EuropakoKultura Hiriburua aukeratu zuten. Hala, bada, Poloniako Wrocław hiriarekin batera 2016ko Europako kultura hiriburuizango da.
Hainbat auzotan banatua, Donostiak Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra izenekoa. Horko kale estuetan biltzen diren jatetxeak eta taberna giroa famatuak dira. XIX. mendearen bukaeran, gune hori ixten zuten harresiak eraitsi eta hiria hegoalderantzzabaltzen hasi zen. Halaxe, erdialdeko zabalgunea osatu zen lehenik, eta geroago Gros —Ulia mendiaren oinetan etaUrumea ibaia bitartean— eta Amara —erdigunetik hegoaldera— auzo modernoak.
Donostia bertako gastronomiagatik ere da ezaguna. Bertako sukaldari eta jatetxe entzutetsuak (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) mundu osoan dira ospetsuak. Halaber, Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetantradizioz zerbitzatzen diren pintxoekere goi-mailako errekonozimendua lortu dute. Horrez gain, hainbat jai eta jaialdi antolatzen dira urtero: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Kontxako bandera eta San Tomas eguneko feria, besteak beste. Hiriaren zaindariak San Sebastian eta Koruko Andre Maria dira, eta haien jaiegunetan ospatzen dira hiriko jai nagusiak: SanSebastian eguna (Donostiako Danborrada),urtarrilaren 20an, eta Aste Nagusia, abuztuaren 15eko astean.
Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusitakoa izan da XIX. mendetik, hiriaren edertasuna, urbanismo orekatua eta natura uztarturik. Merkataritzak eta bestelako zerbitzuek ere jendetza handia erakartzen dute probintziako herrietatik. Halaber, zentro administratibo garrantzitsua da: Gipuzkoakoerakundeek eta Euskal Autonomi Erkidegoko zenbait organok Donostian dute egoitza. Unibertsitateek pisu handia dute hiriaren bizimoduan, hiru campus kokatzen baitira bertan: Euskal Herriko Unibertsitateko Ibaetako campusa, Deustuko Unibertsitatekoa eta Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskola. Ikerkuntza arloan, aipagarria da Donostia International Physics Center, fisikaren arloko nazioartekozentroa.
Kirolzaletasuna ere nabari da hirian. Real Sociedad futbol taldeak hirian eta probintzian jarraitzaile gehien biltzen dituen futbol taldea. Saskibaloian, errugbian etahockeyan, orobat, talde garrantzitsuak ditu hiriak. Aipagarria da udazkenean jokatzen den Behobia-Donostia lasterketa, milaka korrikalari biltzen dituena. Udan, Donostia Klasikoa nazioarteko txirrindularitza lasterketa egitenda. Ospetsua da Kontxako Bandera arraunketa proba, festa giroan egiten dena. Donostiatik gertu dagoen Lasarteko hipodromoko udako zaldi lasterketak ere entzutetsuak dira. Pilotak, berebat, leku nabarmena du Donostian, partida handi askoren jokaleku baita Atano III.a pilotalekua.

Geologia
Hiria Kontxako badiaren inguruetan zabaltzen da, Bizkaiko golkoaren kostaldean. Donostiakokostaldea Hondarribitik Oriora Eozenoko hareharrizko flysch delakoak osaturiko mendikateak zeharkatzen du: Ulia, Urgull, Igeldo mendia eta Mendizorrotzekialdetik mendebaldera. Mendikatea etena duen eremuetan Zurriola, hain zuzenUrumea ibaiaren bokalean, Kontxa eta Ondarreta hondartzak daude. Kontxa badiakosarreran Santa Klara uhartea dago.
Parte zaharra eta zentroko zabalgunea San Bartolome gaina eta Urgull mendia...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • El euskera
  • El Euskera
  • euskera
  • La bandera de Donostia
  • idioma euskera
  • Números en euskera
  • Origen Del Euskera
  • Biomecanica (Euskera)

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS