Dramatizazio Saioa

Páginas: 6 (1409 palabras) Publicado: 29 de octubre de 2012
DRAMATIZAZIOA

Makinak Gara Soinua Eta Mugimenduarekin

Dramatizazio Saioa

Gorputz Adierazpena landuko dugu ikasgai honetan. Honetarako, irakasleak prestaturiko saio teoriko eta praktikoetan parte hartzeaz gain, gu geuk ikasleok, saio praktiko ezberdinak prestatu beharko ditugu. Honekin batera, gaiarekin zer ikuzia duen eta informazio iturri ezberdinetatik jasotako teoria uztartukodugu. Gure taldeari, Makinak Gara Soinua eta Mugimenduarekin lelopean, dramatizazio saio bat prestatzea tokatu zaigu.


Esan beharra dago, ikasgai honetan, ikasle mordoxka gaudela matrikulatuta. Hirurogei bat ikasle gutxi gora behera gaude klasean. Irakasle bakarra dugu, eta sarri normala denez, espazio arazoak izaten ditugu, saio ezberdinak gauzatu ahal izateko. Horrexegatik, saioa eraeraginkor batean gauzatu ahal izateko, beharrezkoa dela uste dugu, espazioan behar bezala antolatzea.

Hiru ikaskidek osatzen dugu ikasgai honetako lan taldea, beraz, saioan parte hartuko duten gainontzeko ikaskide guztiak hiru talde handitan banatzea pentsatu dugu. Honela, lan taldea osatzen dugun kide bakoitzak, hiru talde hauetako baten arduraduna izango litzatekeelarik.

Espazioan NolaAntolatu

Esan bezala, 20 bat pertsonaz osatutako hiru talde ezberdinetan banatuko gara. Talde bakoitza, gimnasioaren alde batean kokatuko da; talde bat gimnasioaren eskuin aldean, beste bat ezkerraldean eta azken taldea erdialdean. Talde bakoitzean gutariko bat egongo da dinamizatzaile lanak egiten, honela, ikaskideak etengabe kontrolatua ahal izango ditugu eta saioa dinamikoagoa izateaerraztuko digu. Hona hemen, saioan parte hartuko dugun guztion kokapena zehazten duen irudia:















Kokapen irudia


Taldeak Sortuz

Saioarekin hasteko, ikasleei kometsa batzuk banatuko dizkiegu (bularrean itsatsiko dizkiegu) eta kometsa hauek zertarako diren azalduko.

Kometsa hauek, kolore desberdinetako irudiak izango dituzte, hauetaz baliatuko gara,ikasleak talde desberdinetan banatzeko. Taldeak berdinak izango dira jolas guztietan; eta kometsak adieraziko die ikasleei, nola banatu eta elkartu beharko diren. Modu honetan, ikaskide guztiek, arazorik gabe eta denbora laburrean espazioan behar bezala kokatzeko aukera izango baitugu.

□ Nolakoak Dira Kometsak

Irudi desberdinak
dituzteKolore desberdinak dituzte




Saioa

Makinak Gara

Azaldu bezala, ikaskide bakoitzari, kometsa bat itsatsiko diogu bularrean. Hiru kolore ezberdinetako kometsak izango ditugu; kometsa berdea, kometsa gorria eta kometsa urdina. Kometsa berdea duten ikaskideak, pisua garraiatzeko erabiltzen diren garabi erraldoi ohitakomakinak bihurtuko dira. Kometsa, urdina dutenak berriz, piezak kolpatuz hauei forma ezberdinak ematen dizkien prentsak bihurtuko dira. Eta azkenik kometsa gorridunak, robot bihurtuko ditugu. Ikaskide guztiak, beraien bularrean duten kometsaren arabera, makina baten edo bestearen paperean sartu beharko dira, honela apurka - apurka bere koloreari dagokion txokora hurbilduz. Oso garrantzitsua dakontutan izatea makinak garela, eta makinak garen heinean ez ditugula sentimenduak adierazten. Bestalde mugimenduez gain, soinuak ere sor ditzakegu, makina hauen funtzionamenduari bizia emanez.


• HELBURUAK:

▪ Taldeak sortzea
▪ Espazioan kokatzea.
▪ Gorputzarekin esperimentatu, bakoitzak dituen mugimendu aukerak eta mugak ezagutu.
▪ Sormena Lantzea.
▪ Gaitasunsortzaileak:
✓ Mugimenduak sortu.
✓ Arazoen aurrean, irtenbide berriak bilatu.
✓ Mugimenduak asmatu.
▪ Gaitasun erritmikoak:
✓ Erritmoak errepikatu.
✓ Kate erritmikoak sortu.
✓ Ordena edo iraupena aldatu.

• MATERIALA: Kolore ezberdinetako kometsak soilik erabiliko ditugu.












Makina Kate Bat Osatzen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Adierazpena, Rock Saioa

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS