Eboluzioa

Páginas: 10 (2308 palabras) Publicado: 12 de mayo de 2012
1. Bizitzaren jatorriari buruzko teoriak.


a) Berezko teoriak.


XX. mendearen hasieran zientzialari batzuek biziaren jatorriari buruz lehenengo urratsak eman zituzten biologiaren mito zahar eta zentzugabe bat baztertzeko:berezko sorrerarena, han zuzen ere.
Berezko sorkuntzaren teoriaren aurkako lehenengo argudioak Francisco Erdi italiarrak eman zituen, XVII. mendean. Erdik frogatuzuen haragi ustelduan ez zela inongo larbarik agertzen eragozten baldin bazen euliek haien arrautzak bertan jartzea.
Hori frogatzeko hurrengo esperimentua ekin zuen: zenbait egunez utzi zituen haragi, arrain… zati batzuk flasko batzuetan. Flasko batzuk irekitak zeuden, eta beste batzuk hermetikoki itxiak. Egun batzuetara ikusi ahal izan zuen flasko irekietan kokatutako haragian har multzo bat agertuzuela; flako itxitan, berriz, ez zegoen izaki bizidun bat ere ez. Honekin frogatu zuen berezko sorreraren teoria ez zela zuzena.

b) Pasteurren frogapena
1860an Pasteur-ek berezko sorkuntzaren teoria deuseztatu zuen esperimentu multzo bikain batzuen bitartez. Zientzialari frantziarrak ingurumen-kutsadurarekiko babestuta zegoen lagin esteril batean bakterioak eta legamiak ez zirela sortzenbaieztatu zuen; lagin bera airearekin harremanetan jartzen baldin bazen, ordea, mikrobio-hazkuntza nabarmena suertatzen zelarik. Hortaz, mikrobioak ez dira berezko sorkuntzaren bitartez agertzen laginetatik; airean daude, eta lagina kutsatzerakoan garatu egiten dira.
Pasteur-ek zisne-lepoaren itxura zuten bi matraz erabili zituen bere esperimentuak burutzeko. Matraz horien lepoak oso luzeak ziren,eta gero eta meheagoak ahotik urrundu ahala, irekidura txiki batekin bukatuz; lepo horiek S itxura zuten. Matrazaren barnean haragi-salda (edo salda elikagarriaren) kopuru berdinak ipini eta irakiten jarri zituen, saldan egon zitezkeen balizko mikrobioak suntsitzeko. S itxurak airearen sarrera ahalbidetzen zuen eta, aldi berean, mikrobioen sarrera matrazean zegoen saldaraino oztopatzen zuen,mikrobioak lepoaren behealdean harrapatuta geratzen baitziren.
Egun batzuk geroago Pasteur-ek matrazetako saldetan ez zegoela inongo mikrobiorik ikusi zuen, eta matraz bati S itxurako lepoa moztu zion. Irekitako matraz horretan mikroorganismo batzuk agertu ziren laster, bere lepoa mantendu zuen matrazak esteril ziharduen bitartean. Esperimentu zorrotz honekin berezko sorkuntzaren teoria baliogabetuzuen zientzialari frantziarrak.


2.Gaur egungo hipotesiak.
a) Panspermia
Panspermia biziaren haziak Unibertsoan zehar bidaiatzen dutela defendatzen duen hipotesia da, Lurreko biziaren jatorria kanpotik etorritako hazi edo bizi zatiki horiei egotziz.
Herman Von Helmholtzek plazaratu zuen 1878an hipotesi hau, eta Lord Kelvin fisikariak eta Svante Arrhenius kimikariak ere bultzatuzuten. Kometak eta meteoritoak izan ziren -Helmholtz eta Kelvinen ustez- Lur planetara bizia ekarri zutenak. Harkaitz handi horietan bakterio eta beste mikrobio batzuk egongo ziren, Lurra "kutsatuko" zutenak, bizia sortuz.
Arestian panspermiaren hipotesiak Fred Hoyle astronomo ospetsuaren oniritzia jaso zuen, bere sinesgarritasuna areagotu zuena.

b) Sintesi prebiotikoa


Materiaez-organikoetan eratutako molekula organikoetatik sortu zela bizitza planteatzen duen hipotesia da.
1923an, Oparinek eta Aldanak adierazi zuten Lurraren historiaren garai jakin batean molekula organiko soil batzuk sortuko zirela, hasierako atmosferan ziren gasetatik. Hipotesi hau egiteko, suposizio batzuetan oinarritu ziren:
-Duela 4500 miloi urte, planeta oxigenorik gabeko atmosfera batezinguratuta zegoen, hau da atmosfera erreduzitzailea.
-Hasierako Lur haren tenperatura hoztu zenean, ur lurruna kondentsatu eta hodeiak sortu ziren, eta hodeiek, berriz, euria sortu zuten. Horrela eratu ziren hasierako ozeanoak.
-Eguzkitik iristen zen energiaren eta atmosferan gertatzen ziren deskarga elektrikoen eraginez, hasierako atmosferan zeuden konposatu ez-organikoak sortu elkarri...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS