El Tunel De Las Sorpresas

Páginas: 8 (1864 palabras) Publicado: 13 de enero de 2013
EL TÚNEL DE LAS SORPRESAS

Proiektu hau kataluinako eskola bateko Haur Hezkuntzako lau urteko haurrek burutu zuten 1987-88. urteetan zehar. Proiektuak osagarri izango ziren lau tunel eraikitzea zuen helburu. Hala ere, tunela osatu aurretik, aurreprestaketarako bi fase eskaini zitzaizkien haurrei. Modu honetan, lanaren egitekoa lau fase desberdinetan banatu zuten.

-FASEEN DESKRIBAPENA-Lanaren egitekoa lau fasetan banatu zuten. Aurreneko faseak tunelaren aurre prestaketa egiteko erabili zituzten, hurrengoan, tunela modu egokian eraiki ahal izateko.

Lehenengo fasean, haurrek libreki esperimentatzen dute. Horretarako, irakasleak materialak eskainiko dizkie. Material horietaz gain, pertsonak ere erabil ditzakete esperimentatzeko baliabide moduan. Fase honetan irakaslearen lanahaurrak behatzea izango da, gero proiektua bide egokitik bideratu ahal izateko. Fase honek bi hilabete irauten ditu; iraila eta urria.

Bigarren fasean, ariketa librea eta egituratua tartekatzen dira. Librean aurreko fasean egiten zutenarekin jarraituko dute, hau da, haien ingurua nahi duten moduan esploratzen. Egituratuan berriz, irakasleak aktibitate zehatzak eskatuko dizkie haurrei. Fase hauhurrengo bi hilabetetan zehar gauzatuko dute; azaroan eta abenduan.

Hirugarrenean, aurreko faseetan ikertutakoa eta landutakoa martxan jartzeko tunela sortuko dute. Irakaslea gidari izango da, baina, ikasleak izango dira eraikitze horren protagonista bakarrak. Proiektua lau tunel ezberdinetan banatuko dute eta gela ere hauen arabera taldekatuko dute, hau da, lau taldetan. Modu horretan, lana lauesparru diferenteetan garatzeko aukera izango dute eta talde bakoitza tunel bakar batetaz arduratuko da. Hona hemen tunel bakoitzean landuko diren ezaugarriak:
1. tunela: Iluntasuna, laberintoaren ibilbidea, kanpoaldearekin komunikazioa, altuera eta luzera landuko dira.
2. Tunela: Argitasuna, laberintoaren ibilbidea, gorputzaren desitxuratzea, altuera eta luzera landuko dira.
3. Tunela:Argitasuna, errotazio mugimenduak, Gorputzaren desitxuratzea, altuera eta luzera landuko dira.
4. Tunela: Iluntasuna, errotazio mugimenduak, kanpoaldearekin komunikazioa, altuera eta luzera landuko dira.
Bukaeran, lau tunelak elkartuko dituzte, instalazio bakar bat lortzearen helburuarekin. Fase hau urtarrila eta maiatza bitartean burutuko dute.

Laugarren eta azken fasean, tunelbakoitzaren arauak eta bertan landutakoa grafikoki adieraziko dute. Honen helburua tunelen erabilera egokia egitea litzateke.
Proiektuari amaiera emateko, tunelaren aurkezpena eta lanaren amaiera ospatzeko festa egingo dituzte.

-PROIEKTUAREN HELBURUAK-

- Haurren eta eskolako ingurunearen arteko komunikazioa eta harremanak sustatzea.
- Haurren sormena garatzea.
- Haurrek inguruneaesperimentazea/esploratzea.
- Ezagutza berrietaz jabetzea, hauek aztertzea/ikertzea eta barneratzea.
- Irakasleek prozesua behatzeko aukera izatea eta haurrak modu egokian bideratzea/orientatzea.
- Ingurunearekiko jakinmina eta interesa piztea.
- komunikazioa eta harreman sozialak garatzea.
- Haurrak proiektuaren egile/protagonista bakarrak izatea. Modu honetan, jarrera aktiboa eta konstruktibismoanoinarritutako lana sustatzen dira.
- kooperazioa eta elkarlana bultzatzea.

-PROIEKTUAK LANTZEN DITUEN EDUKIAK. EAE-KO DEKRETUAREN ETA KATALUINAKOAREN ARTEKO ALDERAKETA. Proiektuan lantzen diren edukiak-

Helburuak
Tunelaren proiektuan Kataluniako Curriculumeko dekretuan 10 helburuak aztertu eta gero, hauek aurrera eraman diren edo ez ondoren zehaztu dugu:
1. Identificarse como personasintiendo seguridad y bienestar emocional, conociendo el propio cuerpo, sus necesidades y posibilidades, los hábitos de salud y ganar confianza en la regulación de uno mismo.
Helburu hau filmean lantzen dela esan genezake, hain zuzen ere, haurrek proiektuan parte hartuz beraien ahamena zein den aztertuko dute eta ekintzetan parte hartuz konfiantza bereganatzen joango dira.
2. Ser y actuar de...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Sorpresa
  • Sorpresa
  • Sorpresa
  • Sorpresa
  • Sorpresa
  • sorpresa
  • Sorpresa
  • La Sorpresa

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS