Elebitasun Pasiboa

Páginas: 4 (867 palabras) Publicado: 2 de diciembre de 2012
Elebitasun pasiboa
Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut

Euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duenari egiten al diogu euskaldunok euskaraz? Berari mihia askatzen laguntzen al diogu?Hizkuntzen arteko urruntasunak nolako eragina dauka? Elebitasun pasiboa delakoak aukerak zabaltzen dizkie euskal hiztunei, eta erdaldunei euskarara hurbiltzeko parada eman.


IV. MapaSoziolinguistikoaren arabera, 2006an arabarren laurdena elebiduna zen, %17,8 elebidun hartzailea eta %57,3 elebakar erdalduna. Euskal hiztunak erdaldunari eta elebidun hartzaileari gaztelaniaz egingo balie, 217.278arabarri egingo lieke. Aldiz, elebidun hartzaileek euskara ulertzen dutela kontuan hartuta haiei euskaraz egingo balie, 165.759 arabar elebakarri egingo lieke gaztelaniaz. Aldea badago.


Paperekokalkulu hotza baino ez da, baina elebitasun pasiboaz hitz egiten hasteko aztarnaren bat edo beste ematen du. Alegia, euskal hiztunari euskaraz aritzeko aukerak biderkatzen zaizkio elebidun hartzaile edopasibo izendatutako horiei ere euskaraz eginez gero. Beste gauza bat da zenbateraino baliatzen ditugun dauzkagun aukerak. Zenbat aldiz entzun edo esan dugu, “ez du euskaraz egiten, baina denaulertzen du, e!”. Eta ez diogu euskaraz egiten.


Ez dakienari euskaraz egitea ez da onuragarria euskara hiztunarentzat soilik, baita erdaldunarentzat eta euskara ikasten ari denarentzat ere. Euskararahurbiltzeko modua litzateke ulermena lantzea, gero poliki-poliki, hitz egiten hasteko, EGA mailako euskara lortu arte zain egon gabe. Beldurrak, lotsak... beti mahai gainean ditugu.


Sentsaziohorien berri ederki adierazi zigun Durk Gorterrek, soziologo herbeheretarrak, Argian egindako elkarrizketan (2188. zbk., 2009-06-14). Bera Euskal Herriko Unibertsitatean ari da lanean eta euskara etagaztelania ikasten ari da. Hizkuntza kontuez ari zela ondokoa esan zuen: “Oso deigarria egin zait hemen, jendeak ingelesa erabili aurretik “my english is not very good (nire ingelesa ez da oso ona)”...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS