Elikagai Transgenikoak

Páginas: 5 (1198 palabras) Publicado: 4 de noviembre de 2012
- ELIKAGAI TRANSGENIKOAK -

1. ZER DIRA ELIKAGAI TRANSGENIKOAK?

Organismo transgenikoak edo genetikoki eraldatutako organismoak (GEO) ingeniaritza genetikoaren bidez aldatutakoak dira; beste organismo baten gene bat (transgene izenekoa) sortzen zaie, edo haien gene bat kendu edo eraldatzen zaie.

Beraz, beste organismo batzuen geneen bidez genoma aldatuta duen organismoari organismotransgeniko esaten zaio.

2. NOLA SORTZEN DIRA ELIKAGAI TRANSGENIKOAK?

1. Transferitu nahi den genea aurkitzea eta isolatzea: ADNa zati txikietan mozten da eta moztutako zatien artean dago transferitu nahi den genea. Horretarako errestrikzio-entzimak erabiltzen dira.

2. Bektorea aukeratzea: Aukeratutako ADNaren arabera aukeratzen da bektorea. Transferitu nahi den ADNa mozteko erabilitakoerretrikzio-entzimez moztu behar da.

3. Aukeratutako ADNa eta bektorearen ADNa lotzea: ADN ligasen bidez (ADNak elkarri lotzen dituzten entzimak) ADN zatia eta bektorearen ADNa lotzen dira, eta ADN errekonbinanteko molekula sortzen da.

4. Transferitutako genea duen bektorea zelula ostalarian sartzea: Sortutako ADN errekonbinantea zelula ostalarian (transferitutako genea hartuko duenzelula) sortzen da.

5. Organismo transgenikoa ugaltzea: Zelula ostalaria zatitu egiten da, eta aukeratutako genea duten kopiak sortzen dira.



3. GENETIKOKI ERALDATUTAKO ZENBAIT ELIKAGAI

• SOJA:

Roundup Ready (RR) soja genetikoki modifikatutako soja da, Roundup herbiziden fumigazioei bizirik irauteko gaitasuna duena.

Soja mota honen abantailarik handiena, esan bezala,fumigazio hauei bizirik irauteko gaitasuna da, uztari inolako kalterik eragin gabe. Hala ere, soja mota honek nekazariei nahi beste herbizida erabiltzeko askatasuna ematen diote, eta sarritan, ezaugarri honekin abusatu egiten da.

• KOTOIA:

Genetikoki eraldatutako kotoiari esker, kolore desberdineko kotoia lor dezakegu. Adibidez, “urdin indigoa” gehienetan praka bakeroak egiteko erabiltzen denkotoi transgenikotik lortzen da.

Beste kotoi transgeniko bat, aldiz, bioteknologian erabiltzen da, zuntz luzeagoak eta erresistenteagoak lortzeko, lodien ordez. Hala ere, gainerako elikagai transgenikoen antzera, bere abantaila nagusiak Roundup Ready eta Monsatar izeneko herbizidei aurre egiteko gai dela da.

• ARTOA:

Arto transgenikoari edo genetikoki modifikatutako artoari genearrotz bat (beste organismo baten genea, alegia), sartzen zaio, toxina bat sor dezan, Toxina hori artoari eragiten dion plaga bati aurre egiteko gai da. Beraz, bere abantaila plagei aurre egiteko gaitasuna da.

Arto transgenikoen adibidea da MON 810 artoa.

• KOLTZA HAZIA:

Koltza lore hori distiratsua duen landara da.

Koltza transgenikoa herbizida bati aurre egiteko sortu zen; beraz,nekazariek nahi beste herbizida erabil dezakete, inolako kalterik eragin gabe landarean. Baina, honek kalte larria eragiten die erle, tximeleta, gainerako lore eta zenbait txoriri.

Hala ere, esan bezala, duen abantaila herbiziden aurrean bizirik irauteko gaitasuna da.

• KAFEA:

Kafe transgenikoa ere genetikoki modifikatutako kafea da. Bere abantailak honako hauek direla esaten da:intsektuen erasoei gogorrago eusten dio eta gehiago eta arinago produzitzen da.

Gainera, aroma edo usain gehiago duela eta kafeinaren kopuru txikiagoa duela ere esaten da.

• SAGARRAK:

Sagar transgenikoek kolore eta itxura ikaragarriak izaten dituzte; hala ere, esaten dutenez, zaporea ez da berdina.

Sagar hauek laborantzako erleak elikatzeko erabiltzen dira batez ere.

Beste sagartransgenikoen ezaugarri bat azala kendu ondoren ez iluntzea da. Sagar mota hau “Artic” izenarekin da ezaguna.

Baina, elikagai transgeniko gehienen antzera, sagar transgenikoen abantailarik handienak intsektu plagei eta herbizidei aurre egiteko gaitasuna da, eta lehenago heltzen dira.

• BANANAK:

Banana transgenikoak enbriogenesi genetiko izeneko teknika bati esker sortzen dira. Teknika hau...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Transgenikoak
  • Elikagai Subiranotasuna

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS