Energia Geotermikoa

Páginas: 2 (363 palabras) Publicado: 31 de octubre de 2012
Energia geotermikoa

Energia geotermikoa lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da.
Geotermiko izena grezieratik dator. Geo: Lurra esan nahi du eta thermos: beroa. Beraz, lurraren beroa.Lurrak bere barnean bero-erreserba ikaragarria du: lurrazalaren lehen 10 kilometrotan metatutako potentzial geotermikoa munduko ikatz-erreserbena baino 2.000 bider handiagoa da. Tenperatura, batezbeste, 25 °C handiagotzen da lurrazalean barneratzen garen kilometro bakoitzeko. Zenbait gune sismiko edo bolkanikotan, bestalde, tenperatura handiak daude azaletik oso gertu, eta toki horietanenergia-iturri hau erabiltzea oso erraza da.
Beste hainbat energia-iturri bezala, energia geotermikoa ere aspaldidanik ustiatu izan da. Duela 3.500 urte etruskoek ur termalak erabiltzen zituzten azalekogaixotasunak tratatzeko, erlaxaziorako, eraikinak berotzeko, gai kimiko erabilgarriak eskuratzeko (borax-a kasu) eta landare-hazkuntzarako. Baina ustiakuntza termalak alde batera utziz, XIX. mendean hasizen geotermia industrialki ustiatzen, Italiako Lardarello-n, elektrizitatea ekoizteko. 1904an jarri zuten martxan eta 1940ko hamarkadan 132 MW-eko potentzia zuen. Bigarren Mundu Gerran instalazio osoasuntsitu bazuten ere, berriz eraiki eta gaur egun 500.000 biztanletik gora hornitzeko adina energia elektriko ekoizten du, hots 400 MW inguruko potentzia du.
Eremu geotermikoak: motak
Urakazaleratzean duen tenperaturaren arabera, hiru eremu geotermiko nagusi bereizten dira:
• Tenperatura altuko energia geotermikoa
Lur azaleko eskualde aktiboetan atzematen delarik, 150º eta 400º C bitarteanohi dabil eta lurrun gisa azaleratzen da. Eremu geotermikoak osagai hauek izan behar ditu: harkaitz iragazgaitzezko sabaia, gordailu edo akuiferoa -iragazkortasun handikoa, 300 eta 2.000 metrokosakoneran- eta fluidoen zirkulazioa (baita, beraz, iturritik azalera beroa eroatea ere) ahalbideratzen duten harkaitz hautsiak.
Horrelako eremuak, petrolioa erauzteko baliatzen diren tekniken antzekoen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • La energia
  • Energía
  • Energias
  • Energia
  • Energia
  • Energia
  • La energia
  • Energía

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS