Eskola Porrota

Páginas: 4 (758 palabras) Publicado: 25 de septiembre de 2011
ESKOLA PORROTARI AURRE.

Gaur egungo gure gizartean, gero eta arazo zabalagoa da eskola porrota, eta gure eskola, ikastola edota bestelako hezkuntza zentroetan inoiz baino nabariagoa da etahauetan ume zein gazteen nota eskasak, ikasgelako giro txarra eta beste zenbait arazo ohikoak izaten hasi dira. Arazoa gero eta larriagoa da eta ikasleen ehuneko handi bat eskola porrotera iritsi ez badaere porroterantz doa zuzenean. Eskola porrota sortzen duten eragileen zerrenda oso luzea da, osasun arazoetatik hasita, arazo sozialetaraino.
Osasun arazoak, ume eta gazte gehienen eskola porrotareneragile garrantzitsuenak izaten dira. Alde batetik, zenbait gazteren lo arazoak. Egun, oso ohikoa da gazteak gaueko ordu txikietaraino telebista aurrean telesail edo programa bereziak ikusten geratzea,hurrengo egunean goizeko 7retan jaiki behar direla kontutan hartu gabe. Ekintza hori burutzen duten gazte batzuk gai izaten dira hurrengo goizean jaiki eta eguneroko erritmoari jarraitzeko bainabeste gazte asko ez. Azken horiek, nekez jaikitzen dira goizean eta eskolara joatean ez dira gai klaseko girora egokitzeko. Arazo honen irtenbidea zein den jakitea erreza da, gazteak ohera lehenagojoatea eta horrela deskantsu on bat hartzea egunero 8-9 ordu lo eginez. Deskantsua hartzen dutenez, hurrengo goizean gai izango dira eskolara bizi joan eta bertako erritmoa jarraitzeko.
Beste aldebatetik, ikusmen eta entzumen arazoak. Zenbait ume eta gaztek arazoak izaten dituzte ikasgelako arbela irakurtzeko edo irakasleak dioena ondo aditzeko. Arazo horiek direla eta, askok ezin izaten duteklaseko haria jarraitu, eta etorkizun hurbil batean eskola porrotera iristen dira. Arazo hau ez gertatzeko, oso garrantzitsua da umea txikitatik urtero-urtero ikusmen eta entzumen gaitasunak ikertzendituzten zentro berezietara eramatea, eta horrela umeak zentzumen horietan arazoren bat baldin badu adituek hartu beharreko neurriak hartuko dituzte eta umeari laguntza bereziak eman arazoei aurre...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Teo eskolan
  • Calendario Eskolar
  • Euskal Eskola Inklusiboa Garatzeko Ekintza Plana

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS