Euskal haur eta gazte litetura
1. Orbis Pictus ( Comenius)
Orbis Pictus liburua garrantzitsua izateko arrazoia, hain zuzen ere, XVII. Mendean idatzi zen haurrentzako lehen liburu ilustratua izan zela da. Irakas liburua da, latina eta ama hizkuntza, biak batera irakasteko metodoa.
2. Alegiak (La Fontaine,Samaniego, Bizenta Mogel, Iriarte)
Alegien jatorria Babilonian dago eta Europan Esopo (K.a VI) izan da alegigilerik ezagunena. Inprenta asmatu zenetik ugari dira argitaratutako Esporen alegi bildumak.
XVII. Eta XVIII. Mendeetan, Locke eta Rousseauren didaktismoak muturreko jarrerak eragin zituen haurrentzako liburuetan. Haurrek egindako ekintza guztiak helburu didaktiko bati begira aztertzenziren eta horren ondorio alegi bildumen berpizkundea dugu. Arrazionaltasunak, irakaspideak, lekua kendu zion fantasiari eta alegiek maitagarrien ipuinei.
XVII. mendean, 1667.an Jean La Fontainen Fables alegi bilduma argitaratu zen. Aipatu bezala, alegia aspaldi asmatua zen, baina honek berpiztu egin zuen bere bildumaren bidez. Honen hitzaurrean alegiaren atsegintasuna eta haurrentzako honenegokitasuna aipatu zituen eta Esoporenganako miresmen zabaldua gainditu zuen.
XVIII. mendearen bigarren erdian, Samaniegoren Alegi moralak eta Iriarteren Alegi literarioak argitaratu ziren. Samaniego alegilari lanean dugu ezaguna batik bat, 157 alegiren egile baita. Horien artean zeharo ezagunak dira La cigarra y la hormiga eta La lechera alegiak, bere helburu didaktikoa argi azpimarratu zuenegileak berak. Bestalde, Iriarteren bildumak neurri ezberdineko 67 alegi biltzen ditu eta bere orijinaltasuna eta forma ditugu azpimarragarrienak Gainera, hezkuntzari buruzko saio bat argitaratu zen bera hil ondoren eta Camperen Robinson der Jüngere liburua itzuli zuen. Bere lana, beraz, didaktismoari hertsiki lotua egon zen.
Europan zehar oso zabaldua bazegoen ere, euskaraz oraindik ez zegoenhorrelako libururik 1804an, Bizenta Mogelek euskarazko lehen alegia-liburua argitaratu zuen arte (Ipui onak). Alegilari gehienenak bezalaxe, Bizentarenak ere itzulpenak dira, Esoporen 50 alegien itzulpenak. Literaturaren ikuspegi neoklasikoa da testuan garaile ateratzen dena eta hori onartuz, plazer estetikoaz haratago, irakurleengan eragitea bilatzen du Bizentak.
Onak adjektiboa erabiltzean, ezdu kalitatezkoak direla esan nahi, ikuspegi moraletik onak direla baizik. "Irakurle euskaldunari" deritzon hitzaurrean argi uzten du norentzat idatzi duen liburua, hots, gaztetxo eta nekazarientzat (Mogel, B.A., 1991: 29) eta zein helburuz idatzi duen: "ipui oek izango dirala guziz onak aztuerazotzeko nekazarien etxeetatik ipui oker, ta zatarrak..." (Mogel, B.A., 1991:29). Eta helburu horilortzeko, balizko irakurleak kontuan hartzen dira alegiotan, jatorrizkoetan ez dauden hainbat elementu zirkunstantzial (garai haietako ohiturei dagozkien xehetasunak, abere nahiz landareen ezaugarriak...) erantsiz eta, modu honetan, irakurlearekiko gertutasun handiagoa erdietsiz.
- Zergatik izan ziren alegiak haur literaturaren aintzidari?
Alegiak istorio moralak dira, entretenigarriak,irakaspenez hornituriko kontakizunak. Helduei haurrei hau ematea interesatzen ziren, eredu morala ikasteko. Bestalde, gehienetan alegien protagonistak haurrei erakargarriak iruditzen zaizkien pertsonaiak izaten dira; animaliak orokorrean.
3. Charles Perrault. Ahozko tradizioa.
- Funtsean, zein da Perraulten garrantzia HGLren historian?
Perraulten meritua, hain zuzen ere, ahozko tradizioanzeuden kontu batzuk idatzizko literatur tradiziora pasatzea izan zen. Genaro Gomezek dioen bezala “herri tradizioan motibatuak eta giak harturik hainbat ipuin moldatu zituen…). Ipuin hauek garaiko eta gizarte maila bereko jendearen gustu estetikaren moldeetan zedarritu zituen.
Bere estiloa, zuzena, lexiko aukeratua, deskribapen zehatza, kontaketaren naturaltasuna… izango direlarik....
Regístrate para leer el documento completo.