Filo, Gizakia Eta Natura
1.-GIZAKIAREN ALDERDI BIOLOGIKOAK.
1.1-GIZAKIAREN JATORRIARI BURUZKO TEORIAK.
Eboluzionismoa.
-Fixismoa, teoria honen arabera espezie guztiak independienteak dira eta sortu zirenetik ez dute aldaketarik jasan. Bibliaren kreazionismoarekin “bat egin”.
-Eboluzionismoa, unibertsoa eta bizi mota guztiak garapenaren emaitza dira eta espezie asiztasuna aldaketaren eta egokitzapenarenondorio dira. (ikusi bideoko galderak).
-Transformismoa, lehen espezieak transformatu egin ziren denboran zehar eta horrela espezie batzuk sortu ziren.
●LAMARCK.
Eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra asmatu zuen. Hauen dira bere oinarriak:
- Organismo sinpleenetatik konplexuenetaraino, pixkanakako progresioa dago.
- Aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira;espezieak organo batzuk erabiltzen hasten dira eta beste batzuk erabiltzeari utzi.
- Erabileraren ondorioz, organoak garatu eta perfekzionatu. “zein funtzio betetzen duen, horrelakoa izango da organoa”. Ez direnka erabiltzen, desagertu.
- Iristen zaizkigun ezaugarriak, heredatuak izaten dira ingurunera egokitzeko arazorik izan ez dezagun.
Hala ere, lamarkek ezin izan zuen frogatu horrelakoaldaketak heredatu egiten zirenik. Ez zekien ezer geneei buruz. (Jirafen adibidea gogoratu).
●DARWIN
Bere teoriaren arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak ugariagoak direlako baliabideak baino. Borroka horren ondorioa, hautespen naturala da, modu horretan espezie bereko indibiduoen artean desberdintasunak agertzen dira eta gogorrenak egiten du aurrera, hau da,gaitasun handiena dutenak (abantaila horiek naturalki aukeratuko dira eta horrela denbora luzeago biziko dira, errazago ugalduz eta hurrengoei gaitasun horiek transmitituz).
Lamarcken teoria baztertua geratu zen.
(ARIKETA) Darwin eta Lamarcken teorien antzekotasun eta desberdintasunak:
-Antzekotasunak:
-Bien ustez espezieak eboluzio baten ondorio dira
-Izakiek ingurunera moldatzeko beharradute.
-Desberdintasunak:
-Lamarcken ustez espezieen iraupena edo desagerpena, perfekzionatzeko nahian zegoen eta Darwinen ustez berriz aldagarritasunean eta hautespen naturalean.
-Lamarckek zioen ingurunera egokitzeko hobetzen ziren organoen ezaugarriak heredatu egiten zirela, Darwinek berriz, hauek ezin zirela heredatu, ugalketa eta gero perfekzionatzen baitira. Darwinek esan zuen, naturakaurkezten zituela bizirik irauteko hobeto egokitzen ziren espezieen ezaugarriak: eta horiek ziren heredatzen zirenak.
●MUTAZIONISMOA
Mendelen aurkikuntzetan oinarritutako mugimendu da. Teoriaren esanetan, mutazioak halabeharrez gertatzen dira eta gehienetan kaltegarrik izaten dira. Geneetan sortutako alterazioak dira eta herentziaz jasotzen ditugu.
Modifikazioak: inguruko aldaketek eragitendituzte eta ez dira heredatzen. Ez da mutazioekin nahastu behar.
●NEODARWINISMOA (TEORIA SINTETIKOA).
Hautespen naturalaren eta mutazionismoaren aldekoek sortu zuten teoria izan zen. Teoriaren tesiak:
- Mutazioak izaten dira heredatutako organismoetan halabeharrez gertatzen diren aldaketen eragilek.
- Hautespen naturalak eboluzioaren oinarria da: baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egitendira, eta ongien moldatutako izakiek irauten dute bizirik.
Bukatu al da eboluzioa?
Aurrebiologi eboluzioa (materia bizigabea organiko bihurtzea) bukatu egin zen. Baina biologi eboluzioa ( zelula bakunetan hasi eta gaur egungo izakietaraino bilakatu dena) ez da amaitu, eboluzioak espezie guztiak astiro eraldatzen dituelako.
Baina gaur egun teknologia aurrerapenei esker hautespen naturala ez daguztiz “betetzen”. Adibidez bihotzeko arazoak dituen pertsona batek, duela urte batzuk hautespenaren eraginez hil egingo litzateke. Gaur egun berriz, transplante baten bidez, gizaki horrek bizirauteko aukera izango du, hautespen naturalari aurre eginez.
1.2 HOMINIZAZIOA: GIZAKIAREN JATORRIA.
Hominizazioa, prozesu biologikoa, animalia antropoideengandik gizakia sortu arte eman den eboluzio...
Regístrate para leer el documento completo.