Fisika

Páginas: 5 (1198 palabras) Publicado: 7 de noviembre de 2011
HIGIDURA
ERREFERENTZI SISTEMA. Gorputz baten higidura aztertzeko erreferentziatzat hartzen ditugun espazioko puntu multzoa.
PAUSAGUNE EGOERA. Gorputz bat higiduran ez dagoen egoera.
POSIZIOA. Aldiune batean higikaria dagoen espazioko puntua.
IBILBIDEA. Higikaria hainbat puntuetatik pasatzean, puntu horiek osatzen duten lerroa.
DESPLAZAMENDUA. Ibilbideko bi puntuak lotzen dituen lerroa.DISTANTZIA. Hasierako eta bukaerako posizioen arteko luzera da, ibilbidearen gainean neurtuta.
ABIADURA. Zer lastertasunez aldatzen den higikaria posizioz adierazten digu.
Bataz besteko abiadura. Higikariak eginiko distantzia eta horretarako erabilitako denboraren zatiketa.
Aldiuneko abiadura. Higikariak aldiunean duen abiadurari deritzo.
HZU. Ibilbide zuzena eta abiadura konstanteko higidura.HZUA. Ibilbide zuzena eta azelerazio konstantea baina ez nulua duen higidura.
x= x0 + v0∙t + a∙t22
AZELERAZIOA. Zer lastertasunez aldatzen den higikariaren abiadura adierazten du.
a= vt

INDARRAK
INDARRA. Gorputz baten pausagune edo higidura egoera aldarazi edo gorputz deformatu dezakeen eragina.
MARRUSKADURA-INDARRAK. Kontaktuan dauden bi gainazal elkarrekiko mugitzen direnean,mugimendu horren aurkako erresistentzia gisa sortzen den indarra da.
PISUA. Lurrak gorputzen gainean eragiten duen erakarpen indar grabitatorioa.
INDAR NORMALA. Gainazalak gaineko gorputzari egiten dion indarra.
INDAR ERRESULTANTEA. Gorputz batean eragiten duten indar guztien batura.
F=Fx2+Fy2
AKZIO-ERREAKZIOA. Gorputz batek indar batez eragiten badu beste gorputz batean, bigarrenak indar berdinezeragingo du lehenengoa.

PRESIOA
PRESIOA. Gainazal batean aplikatutako indarraren eta gainazalaren azaleraren arteko zatidura.
P=FS
PASCAL. Newton bateko indar batek metro karratu batean egiten duen presioa.
Pa=Nm2
1atm=760mm Hg=1.013mbar=101.300Pa
FLUIDOTASUNA. Fluidoek jariatu eta ontziaren formara egokitzeko ahalmena.
KONPRIMAGARRITASUNA. Gasek presiopean bolumena aldatzeko dutenahalmena.
DESNTSITATEA. Masaren eta bolumenaren arteko zatidura.
PRESIO HIDROSTATIKOA. Likidoen barruko edozein puntuetan eragiten duen presioa.
F=d∙g∙h∙s
PASCALEN PRINTZIPIOA. Likidoaren puntu batean aplikatutako presioa intentsitate berberarekin norabide guztietan transmititzen da.
FASA=FBSB
ARKIMEDES-EN PRINTZIPIOA. Gorputz bat likido batean murgiltzean goranzko bultzada jasaten du. Indar horigorputzak aterarazitako likidoaren pisuaren berdina da.
P'=P-B⇒ds∙v∙g-dl∙v∙g
PRESIO ATMOSFERIKOA. Atmosferak bere barruko gorputzetan egiten duen indarra da.
P=d∙g∙h
KONBEKZIOA KORRONTEA. Lurrazalak gorantz igortzen du Eguzkitik datorkion erradiazioaren parte bat eta horrek lurra ukitzen duen aire geruza berotzen du. Aire beroak, aire hotzak baino dentsitate txikiagoa duenez, gorantz egitendu, eta goiko geruzetako aire hotza jaitsarazten du.
ANTIZIKLOIA. Aire hotzak behera egiten duen tokietan, presio atmosferikoa igo egiten da.
BORRASKA. Aire beroak gora egiten duen tokietan, presio atmosferikoa jaitsi egiten da.
HAIZEA. Aire-masak presio handiko guneetatik presio txikikoetara mugitzean sortzen den mugimendua.
FRONTEA. Tenperatura ezberdineko bi aire masen arteko bereizketa.Fronte beroa. Aire-masa beroak aurrerantz egin eta masa hotza bultzatzen du atzerantz. Tenperatura beroak eta hezetasuna igoarazten du.
Fronte hotza. Aire-masa hotzak beroa bultzatzen du eta gorantz desplazatzen du. Tenperatura baxuak eta ekaitzak ekarriz.

ENERGIA
ENERGIA. Gorputzek beren burua zein beste gorputz bat eraldatzeko duen ahalmena.
ENERGIA MEKANIKOA. Gorputzek berenhigiduragatik edo posizioagatik duten energia.
Energia zinetikoa. Higiduran egoteagatik gorputzek duten energia.
Ez=12m∙v2
Energia potentzial grabitatorioa. Lurrazaletik gora egoteagatik gorputzek duten energia.
Ep=m∙g∙h
Energia potentzial elastikoa. Deformazioaren eraginez gorputz elastikoek duten energia.
Energia termikoa. Tenperatura ezberdineko gorputzen artean transmititzen den energia.
Energia...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Fisika
  • Fisika
  • fisika
  • fisika
  • Fisika
  • fisik
  • Fisik
  • Fisik

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS