Foruak Eta Liberalismoa
Fernando VII.a hil zanean lege salikoa indar barik utziz, bere lekua bere emazte Maria Kristinak hartu eban, alaba, Isabel II.a adinez txiki zalako. Bitarte honetan finkatu ziran estatu liberalaren oinarriak, zentralizazio politikoa eta administratiboa, eta baita batasun juridikoa ere. Aldi berean, gatazka zibilasortu zan euskal-nafar lurraldeetan, lehen karlistaldia, liberalen eta absolutisten arteko gatazka, erregimen politiko misota, konstituzionala eta forala ezarriz haren ondorioz.
Aldaketa hauek ulertzeko ezinbestekoa da Iraultza liberal-burgesa deskribatzea, hau da, Antzinako Erregimeneko (AE)nobleen gizartearen ordez, gizarte liberal burges eta kapitalista ezartzeko prozesu bortitza.
MariaKristinaren erregeordetzan liberalismoaren barruko zatiketa gertatu zan: progresista, koroaren boterea mugatu eta aldaketa sakonen aldekoa; eta moderatua, erregearen papera sendotu eta erreforma mugatuen aldekoa.
La Granjako sarjentuen altxamenduaren ondorioz, progresistek lortu eben agintea benetako Iraultza liberala eginez AE deuseztatzeko lege iraultzaileak aplikatuz:
-1837ko konstituzioa, foruerakundeetan murrizketak eginez.
-Mendizabalen desamortizazioa. Desamortizazioa funtsezko gertaera izan zan Iraultza Burgesean, honela, elizaren ondasunak desamortizatu ziran, nazionalizatu eta enkante publikoan saldu, hiru heburuagaz:
-Helburu finantzarioa. Zorra kentzea eta 1.go karlistaldia finantzatzea.
-Helburu soziala. Erdi-mailako lurjabe klase bat lortu.
-Helburu politikoa. Lurjabeberri horiek liberalismoaren alde jartzea.
Hala ere, emaitzak eskasak izan ziran, noble eta burges aberatsak izan ziralako lur-erosle nagusiak eta horrela, latifundismo burgesa sendotu zan, talde hauek liberalismoaren alde jarriko diralarik; ez, ordea, nekazariak, kaltetuenak neurri liberal hauekin, ezin baiteben lurra erosi.
Esan dogunez, fernando VII.a hiltzean, gerra zibila sortu zan 1840urtera arte, hego euskal herrian gordinen izan zalarik.
Gerra hartan, Karlos Maria Isidroren jarraitzaileak eta Isabel II.arenak () ziran aurrez aurre.
• Karlistek, absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak aldezten zituzten; e uren alde, behe mailako epaizteria, nekazaritzako lurjabe txikiak, nekazari gehienak (sistema liberal berriak kaltetutakoak).
• Isabeldar edo kristinoak,liberalismoa ezartzearen, legeak bateratzearen, eta zentralizazioaren alde zeuden. Burgesia, funtzionarioak, armada, gai mailako noble asko eta hiritar gehienak egozan alde.
Karlisten leloak “Jainkoa, 1 barria, eta Erregea” zioen babesten ebelarik katolikotasuna, absolutismo monarkikoa eta euskal lurraldeen erregimen tradizionala. Ordura arteko euskal herrian ohiko bizimodu tradizional desegin zan.Horrek busges aberatzei soilik ekarri eutsien onura, saldu ziran herri lurrak (Mendizabalen elizaren desamortizazioak bultzatu eban apaizteria karlismoaren zutabe nagusia izatea), maiorazkoa ezereztu… hala ere, danak ez ziran karlismoaren aldekoak, Donostiako burgesiak ideologia liberal progresista baitzuen.
Liberalismoak, laikotasuna eta euskal sistema tradizionalarekin batera ezina ziranbardintasuna eta zentralizazioa defendatzen eban, beraz.
Gerraren nondik-norakoak azaltzean, 3 fase ezberdindu daikeguz:
a) 1833-35. Zumalakarregi Karlisten buru eta gerrillen taktikari esker, landaren kontrola hartu eben , baina hiriarena ez.
b) 1835-37. Bilboko setioan Zumalakarregiren heriotza eta Madril- Andaluziaren kontrako erasoaldi arrakasta bakoa.
c) 1837tik, armada liberala indartuz joan zanelizaren desamortizazioak emondako baliabidei esker. Azkenean bi taldeak nekatuta, 1839an “Bergarako Ituna” sinatzen dabe Maroto jeneral karlistak eta Espartero liberalak. Marotok erregina izateko eskubidea aitortu eutsan Isabel II.ari eta Esparterok Foruak babesteko hitza emon eban; hala ere, 1839ko urriaren 25eko legean, foruak berretzi ziran “batasun konstituzionalari utzi gabe”, beraz,...
Regístrate para leer el documento completo.