Ganbara bakarreko gorteak

Páginas: 7 (1586 palabras) Publicado: 20 de diciembre de 2011
GORTEAK

1931ko konstituzioaren eredua gaur egungo konstituzioan

http://www.euskalnet.net/jason/web/ek.htm

III. TITULUA
GORTEAK

BIGARREN KAPITULUA
LEGEAK EGITEA

81. artikulua
1.- Lege organikoak oinarrizko eskubide eta herri-askatasunak garatzen dituztenak, autonomia estatutuak eta hauteskunde-erregimen orokorra onesten dituztenak eta Konstituzioan aurreikusita daudengainerakoak dira.
2.- Lege organikoen onespenak, aldatzeak eta indargabetzeak, Kongresuaren erabateko gehiengoa beharko du, proiektu osoari buruzko azken bozketan.

82. artikulua
1.- Gorteak Gobernuaren esku utz lezake lege mailako arauak egiteko ahalmena aurreko artikuluan aipatu ez diren gai zehatzei buruz.
2.- Eskuordetze legegilea oinarrien legearen bitartez eman beharko da bere helburuaartikulu-testuak eratzea denean, edota lege arruntaren bitartez lege testu batzuk bakar batean bateratzekoa denean.
3.- Gobernuari eskuordetze legegilea era zehatzean, gai mugatu baterako eta betetzeko epe bat jarrita, eman beharko zaio. Eskuordetzea agortzen da Gobernuak erabiltzen duenean dagokion araua argitaratuz. Ezin har daitezke emantzat adierazi gabeko eskuordetzeak edo epe gabekoak. Ezin baimendaiteke Gobernua bera ez diren gainerako agintarienganako azpi-eskuordetzerik.
4.- Oinarrien legeek eskuordetze legegilearen helburua eta helmena zehazki mugatuko dituzte, baita eskuordetzea betetzeko jarraitu behar diren printzipioak eta irispideak ere.
5.- Lege-testuak bateratzeko baimenak eskuordetzearen edukiaren arau-eremua finkatuko du; testu bakar bat egitera mugatzen den ala bildu behardiren lege-testuen egokitzea, argitzea eta harmonizatzea barneratzen dituen zehaztuz.
6.- Alde batera utzi gabe auzitegien ohiko eskumenak, kasu bakoitzean eskuordetzerako legeetan kontrolerako formula gehigarriak xeda daitezke.

83. artikulua
Oinarrien legeetan ezin daiteke inoiz:
a) Oinarrien lege bera aldatzea baimen.
b) Atzerako eragina duten arauak egiteko biderik eman

84. artikuluaLege-proposamen bat edo zuzenketa bat, indarrean dagoen lege-eskuordetze baten kontra doanean, Gobernuak haren izapidearen kontra egiteko bide du. Orduan, eskuordetzerako legea osorik edo zati batean indargabetzeko lege-proposamena aurkez daiteke.

85. artikulua
Eskuordeturiko arauak barneratzen dituzten Gobernuko xedapenek dekretu legegilearen titulua hartuko dute.

86. artikulua
1. Berezieta premiazko beharrizanetan, Gobernuak behin-behineko lege-xedapenak, lege-dekretu era hartuko dutenak, dikta litzake eta ezin izango dute eraginik izan Estatuko oinarrizko erakundeen antolamenduan, I. Tituluan arauturik dauden hiritarren eskubide, betebehar eta herri-askatasunetan, autonomia erkidegoen erregimenean, ez eta hauteskunde-zuzenbide orokorrean ere.
2.- Lege-dekretuak segituaneztabaidatu eta osorik bozkatu beharko dira diputatuen Kongresuan, Kongresua ez balego bildurik, aldarrikapenetik hogei eta hamar eguneko epean horretarako deitua izango da. Epe horretan Kongresuak espresuki adierazi beharko du haren berrespena edo haren indargabetzea, horretarako araudiak prozedura berezi eta sumarioa xedatuko du.
3.- Aurreko atalean xedaturiko epean, Gorteak lege-proiektu moduanpremiazko prozeduraren bidez izapide litzake.

Art.51:Legegintza ahala herrian dago,Gorte Nagusien edo Diputatuen Kongresuaren bitartez egikaritzen duena.

Art.60 Gobernua eta Diputatuen Kongresua legeen ekimena dute.

87. artikulua
1. Gobernuak eta kongresuak dute legegintza- ekimena, Konstituzioaren eta ganberaren araudien arabera
2. Autonomia Erkidegoetako biltzarrek Gobernuari eskatu ahalizango diote lege-proiekturen bat prestatzea, edo Kongresuko Mahaira lege-proposamenen bat igorri ahal izango dute, gehienez jota biltzarreko hiru kidek parte hartuko dute, proposamena defendatzeko.
3.- Lege organiko batek arautuko ditu lege proposamenak aurkezteko herri ekimena aurrera eramateko erak eta baldintzak. Edonola ere, egiaztaturiko 500.000 sinadura baino gutxiago ez dira eskatuko....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Cadizko gorteak
  • que es ganbas

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS