Gasen lorpena
|P- HIDROGENOAREN LORPENA |
Teoria
Hidrogenoa, elementurik sinpleena eta arinena da. Gas egoeran dago baldintza normaletan. Bere urtze- etairakite puntuak –259º eta –253ºC dira, hurrenez hurren. Egitura molekularra du (H2) eta molekula ez-polarra denez ez da disolbatzen uretan.
Kolore eta usaingabea, erregaia da eta airearen oxigenoarekin nahaste oso leherkorrak osatzen ditu. Errekuntza hau exotermikoa da eta sugar urdina (ia ikusten ez dena) ematen du. 2H2 + O2 —> 2H2O + energia. Hau dela eta batzuentzat etorkizunekoerregaia izango da eta hidrokarburoak ordezkatuko ditu.
Materiala Erreaktiboak
Matxardak eta giltzaurrak 1M den azido klorhidrikoa
Probeta Zinka
Kristalizadorea
Erlenmeyerra edo distilazio matrazea
Beirazko hodiak, tapoiak....
Prozedura
1. Prestatu 0,5M den 100 ml azido klorhidriko
2. Prestatu irudiko muntaia. Egiaztatu ez dela egongo gas-ihesik.
3. Jarri erlenmeyermatrazean 1M den 50 ml azido klorhidriko. Pisatu eta idatz ezazu bere balioa (m1).
4. Pisatu, gutxi gora behera, 0,2 g zink eta idatzi bere pisua (m2)
5. Gehitu, kontuz, zinka azido klorhidrikoaren gainean eta itxi lehen baitlehen tapoia.
6. Neurtu eta idatzi lortu duzun hidrogenoaren bolumena.
7. Idatzi laborategiko baldintzak: tenperatura eta presioa.
8. Pisatu, berrizerreakzio-matrazea (m3)
.
Identifikazioa
1. Erre ezazu lorturiko gasa: hartu kontuz probeta, eman iezaiozu buelta eta hurbildu arin pospolo bat. Hidrogenoa bada eztandatxo bat entzungo duzu.
2. Kalkulatu lorturiko gasaren dentsitatea. Askaturiko gasaren masa (m1+m2) -m3 da
Kalkulatu hidrogenoaren dentsitate teorikoa laborategiko baldintzatan.
Alderatu emaitzak
EmaitzakJarri komunean lorturiko datuak eta atera ondorioak.
Segurtasun-arauak
- Maneiatu kontuz azido klorhidrikoa sendoa da eta.
- Hidrogenoa erregaia da eta kantitate handietan arriskutsua izan daiteke.
Hondakinak
- Eraman erreakzio-matrazean geratzen diren hondakinak (soberazko azido klorhidrikoa eta sortu den zink kloruroa (aq)) irakasleak esandako ontzira. Berakdisoluzioa neutralizatuko du base batez.
-
Galderak
1. Idatzi erreakzioaren ekuazioa.
2. Erreaktibo mugatzailea zinka izan dela kontutan harturik zenbat ml hidrogeno sortu beharko lirateke laborategiko baldintzetan? Zein izan da zure erreakzioaren errendimendua?
3. Zergatik da (m1+m2) -m3 askaturiko gasaren masa?
4. Zer gertatzen da hidrogenoa erretzen denean? Idatzi erreakzioaGehigarria .
Laborategian hidrogenoa beste era desberdinetan lor daiteke:
- Beste azido batzuen eta metalen arteko erreakzioaz.
- Aluminioa eta sodio hidroxidoaren arteko erreakzioaz.
- Uraren elektrolisiaz....
-
Etxeko praktika
- Sodio kloruroaren disoluzio baten elektrolisia. Lehendabizi kobrezko elektrodoekin eta gero grafitozkoekin.
Lorturiko emaitzakHidrogenoaren dentsitatea 05-06 06-07
|Taldea |g/l | |
|1 |0,71 |OSO DATU TXARRAK: (BI EGUN UTZI |
|2 |0,82 |GENUEN HIDROGENOPROBETETAN)???? |
|3 |0,149 |GERO EZ ZEN ERRE |
|4 |0,818 | |
|5 |0,328 |...
Regístrate para leer el documento completo.