Gfheh

Páginas: 4 (964 palabras) Publicado: 15 de enero de 2013
A eredua Nafarroan(berria 10-02-02)
Julia Hernandez Pedro Urabaien
Iruñeko La Compasion Escolapios Ikastetxeko irakasleak

Deredua, G eredua, TIL, Hizkuntza eredu bakarra....hamaika erreforma,antzinako eta gaur egungo ereduak eztabaidan. Guk, ia 20 urte hauetan ezagutu dugun ereduari buruz idatzi nahi dugu, gure ikuspegia eta hausnarketak plazaratzeko asmoarekin. Proposamen berriak ezarribaino lehen, egin dezagun orain arte burututako lanaren balantzea.

A eredua, hain ezezaguna, bai euskaltzaleen artean, bai euskararen kontra dauden lobby-etan .Eredu honek ez du apenas lagunik izan,batzuetan mespretxua besterik ez du jaso, maiz axolagabetasuna, hurrengo belaunaldien euskalduntze prozesua bermatzen ez duela aldarrikatuz.

A, D eta B hizkuntza ereduak finkatu ziren EuskararenLegea onetsi ondorengo Foru Dekretuaren bidez. Garai hartan A eredua eskualde misto eta ez euskalduneko ikastetxe publikoetan zein pribatuetan garatu zen.

Araudiak gurasoek euskara aukeratzekoeskubidea zutela ezartzen zuen. Bigarren Hezkuntzan hautazko irakasgaien tokia izan zuen; beraz, ikastetxe askotan A eta G ereduak aldi berean egoten ziren. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek lau saioizaten zituzten astero, Bigarren Hezkuntzakoek berriz hiru. Lana aurrera eramateko irakasleak kontratatu egin ziren edo ikastetxe horietan zeuden irakasle askok birziklatzeko programan parte hartu zuten,EGA (C1) lortzeko helburuarekin. Agiria lortzen zutenean, euskara irakatsi behar zutela hitzematen zuten.

Pixkanaka-pixkanaka irakasleon prestakuntza hasi zen, landu behar genituen edukiak,prozedurak eta jarrerak finkatu ziren, ekintza osagarriak garatu ziren... eta hain gogorra zen lana aurrera egin bazen irakasleen lana eta kemenari esker izan zen; batzuetan irakasleak lan eta gizarteingurune mesfidatian aritzen ziren, beharrezkoa zen koordinaziorik gabe, materialak eskean. 

Baina oztopo guztien gainetik, A ereduko matrikulak gora egin zuen eta ikasleen % 25ak A eredua aukeratzen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS