Gizarte Psikologia

Páginas: 48 (11882 palabras) Publicado: 12 de diciembre de 2012
1. GAIA GIZARTE PSIKOLOGIA SARRERA. HISTORIA ETA DEFINIZIOA.

AURKIBIDEA


1.1- GIZARTE PSIKOLOGIAREN HISTORIA
1.1.1. IRAGANA LUZEA.
1.1.2. EUROPAR JATORRIAK.
* Völkerpsychologie (Wundt)
* Masen Psikologia
* Guden arteko egoera: Mead, Park, Thomas
3. PSIKOLOGIA SOZIAL MODERNOA.
4. PSIKOLOGIA SOZIALAREN HISTORIA LABURRA.1.1.5. PSIKOLOGIA SOZIAL EUROPARRA.
1.2.- ZER DA PSIKOLOGIA SOZIALA?: DEFINIZIOAK
* Definizio Psikologikoak (Jones y Gerard, G. Allport, Saw y Constanzo
* Definizio Soziologikoak: Ross, Moscovici
* Definizio Kritikoa: Ibáñez
1.3. – ORIENTABIDE TEORIKO NAGUSIAK GIZARTE PSIKOLOGIAN
1.3.1. SARRERA
1.3.2. ORIENTABIDE PSIKOANALITIKOA.
1.3.3. ORIENTABIDEKONDUKTISTA.
1.3.4. ORIENTABIDE GESTALTIKOA.
1.3.5. ORIENTABIDE KOGNITIBOA.
1.3.6. ORIETABIDE INTERAKZIONISTA.
1.3.7. ORIENTABIDE ERAIKITZAILEA.
* Irudikapen Sozialen Teoria.
* Eraikuntza Soziala.

















1.1. PSIKOLOGIA SOZIALAREN HISTORIA


Psikologia Sozialak, beste hainbat zientzia sozialek bezala, aldaketa gogorrak jasan izan ditu azken 50urtetan, zalantzan jarririk, besteren artean, bai haren planteiamentu teorikoak bai eta errealitate soziala “behatzeko” erabiltzen dituen erramintak ere. Zenbaitetan, guzti honek suposatu izan du “identitate-gabezia” arazo larriak, beste diziplinetatik bereizitzat –bere objektu eta metodo proprio- autodefinitzen den eta soziologia eta psikologia artean balantzatzen den zientzia honetan (Tajfel 1979).Ekintza Soziala, Zientzia Sozialen arakatze teorikoaren objektua, helburu jakin bateara zuzenduriko portaeratzat hartuko bagenu, bakarrik azal genezake, helburu hori nork proposatzen duen, noiz, eta zein asmoz jakingo bagenu. Era berean, Psikologia Soziala ekintza sozial horren partaidea izanik, diziplina honen Historia ulertzeko jakin beharko genuke, egiten duenak "zergatik" egiten duen,“nork” egin duen eta "nola" (Graumman 1988).


Moscovici-k (1986) dioenez "Zientzia eta Historia bat dira”. Hots, Historia eraiki egin behar da; beraz, pertsonaiak eta antzeztokia emanak dira, baina historia hori nola kondatu, eraikitzaileen kontua izango da, eta zein asmoz egiten duten (Graumman 1988).

Era honetan, diziplinaren analisi historikoak lagun diezaguke harenIDENTITATEAren eraikuntzan sakontzen, bai zentzu "presentistan" (Graumman 1988), nola zentzu "historizistan" (Butterfield, 1958). Hau da, analisi historikoak lagun diezaguke ulertzen zein den diziplina honen Definizioa, Helburua (Indibidualtasun-Sozialtasuna), Metodologia (Positibista-Humanista), eta Teoria (Barne-Kanpokoa); beste diziplinetatik bereiziak dituela esaten bait du.


EdozeinIdentitateren funtsezko elementua da besteetatiko BEREIZKUNTZA. Era honetan pentsatzen dugu, gure diziplinaren analisi historikoak lagun diezagukeela Psikologia Sozialak hobeto ulertzen, eta heuren elementu nabarmenenak ikuspegi zabalagotik begiratzen. Gogora dezagun hiru azpidiziplinak -Psikologia Sozial Psikologikoa, Psikologia Sozial Soziologikoa, eta Soziologia Psikologikoa- (House, 1977; 1981;Stryker, 1983; Sewell, 1989), elkarren arteko inolako loturarik gabe daudela (Wilson eta Schaffer 1978), eta euren ikerlanak burutzen dituztela departamentu desberdinetan, liburutestu eta aldizkari desberdinetan, kurrikulum desberdinez, eta zientzia sozialaren ikuspegi desberdinez (Secord 1986). Era berean, historia desberdinak irakurtzen dituzte, heroi desberdinez, honela Lewin, Festinger, Asch, F.H. Allport Psikologia Sozial Psikologikoarentzat; Mead, Goffman, Homans Psikologia Sozial Soziologikoarentzat; Adorno, Chodorow, Fromm, Soziologia Psikologikoarentzat.

1.1.1.- PSIKOLOGIA SOZIALAREN IRAGAN LUZEA

Stoetzel-ek (1979) zioenez, Zientzia bat galdurik aurkitzen da bere fundatzaileez ez badu ernegatzen. Hala ere, ez da gezurra ere, iraganaren analisiak oraina argitzen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Psikologia
  • Psikologia
  • psikologia
  • Gizarte
  • Psikologia
  • Psikologia
  • Gizarte iraunkorra?
  • Psikologia educativa

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS