Goya
TESTUINGURU HISTORIKOA
Francisco de Goya, garrantzi handiko margolaria izan zen, bere ondorengoen artean eragin handia izan duena, aztarna nabariak utzi ditu eta artearen munduan.
1746.an, Fuendetodos, Zaragozan jaio eta 82 urte zituelarik Bordelen herbesteratua hil zen. Aipatu behar da nola orduan bere bizi luzera salbuespen bat izan zen, gaixotasun eta izurriteak zirelaeta, orduko jendea oso biziraupen baxua baitzuen. Beraz, 82 urte bizi izan zituela ikusiz, gorabehera historiko anitz bizitzeko aukera izan zuen ( Antzinako Erregimena, Frantziako Iraultza, Napoleonen politika inperialista, Independentzia Gerra eta Fernando VII.aren berrezarpen absolutista). Gainera, hau gutxi izanik, 5 erregealdi bizi izan zituen.
Goyak, beti erreformen alde egon zen, eta berepinturak erabili izan zituen zenbait kritika egiteko, baina ideia hauek gero arazoak ekarri zizkion, eta iheska ibili behar izan zen.
(PINTURAREN BILAKAERA)
Goyaren obra eta bizitza bere garaiarekin eta gizartearekin oso elkarlotuta egon dira beti, beraz, bi etapa artistiko bereiztu ditzakegu, bere biografiaren bi faseekin. Lehenengoan, arrakasta profesionalena eta bizitzaren ikuspuntu optimista,non kolore gorriak eta grisak nagusitzen dira, egikera bukatuta, pintzela adierazkorrak, eta gaia atseginak. Bigarrenean, aldiz, sufrimendua eta ikuspuntu patetikoa ageri da, kolore beltzaren presentzia, marrazki apurtua eta fantasia ilunaren gai dramatikoak.
ZARAGOZAKO EPEALDIA
Lehen esan dudan bezala, Goya Zaragozan hasi zen pintura ikasten, eta 20 urte zituelarik Italiara joan zen (ordukoartistek egiten zuten bezala) bere ikasketak sakontzera. Han sari bat irabazi zuen , eta 26 urte zituelarik Zaragozara bueltatu zen, non zenbait enkargu lortu zituen, soilik bere proiektuak lehiakideena baino merkeagoak zirelako.
1773an Josefa Bayeaurekin ezkondu egin zen, zeinen anaia “Ramon Bayeau” pintore ospetsua zen, Madrilgo Gortean lan egiten zuena, eta hemen sartzen lagun ziona Goyari.MADRILGO TAPIZGINTZA
Gortean satu eta gero, Madrilgo Tapizgintzarako Erret Lantegian 17 urtez disenatzailetzat aritu zen bere koinatu Francis Bayeauren babaspean. Lantegi honetan, Goyaren egitekoa Asturiaseko printzearen jauregiaren egoitza pribatuak dekoratzea zen.
Hasiera batean, tapizetan erabilitako estiloak, rococó eta estilo akademizistak ziren, akademia Karlos III:aren garaian sortuazelarik, Mengs zuzendaria izanik.
Tapizen gaiak ohiturazko gaiak ziren, traszendentzia gabekoak, alaiak, jaiak, ehiza... zeinetan nobleak ageri ohi ziren. Kolore pastela erabiltzan zituzten, suabe eta gozoak, eta Konposaketa harmoniatsuak eta orekatuak-
Goyarentzat , bere heziketa artistikorako oso etapa garrantzitsua izan zen.
NOBLEEN ETA KORTISAUEN ERRETRATUGILEA
Hasieran, rococo erako estiloaerabili zuen, baina gero, kanpoko eragina jaso zuen, batez ere Reynolds eta Gaunsbrough-engatik, baina baita ere Velazquezengandik asko ikasi zuen.
Honen erretratuak eredutzat izanik, zenbait erretratu egin zituen; Floridablanca konteari, Karlos III.ri, Jovellanosi... Aipatu behar da nola erretratueta antzemate psikologikoa eta erretratuaren nortasuna adieraztea lortu zuela.
1792an GOR GERATZEN DA1792an gor geratu zen gaixotasun baten ondozioz, eta honek eragin handia izan zuen bere obreetan, izan ere; barnekotasunerako joera areagotu egin zitzaion, irudimena lantzeari ekin zion eta ordura arte arakatu gabeko alderdieta iritsi zen.
Bi urte geroago, 11 koadroko sail bat egin zuen, enkargulerik gabea, bertan, dramatismo iluna, naturaren indarra, eta gizaki talde anonimoak irudikatu zituen,erromantizismoaren aintzindaritzak agertuz.
Garai horretan, Kapritxoak izeneko grabatu saila egin zuen, enkargugilerik gabea, baita ere. Sail honetan landutako gaiak honakoak izan ziren:
-Superstizioa eta sorginkeriaren satira.
-Aipazen eta fraileen bizioak kritikatzea.
-Pribilegiodunen injusizien aurka.
-Inkisizioari aurkako kritika.
-Ezjakintasunaren kontrako kritika.
Gainera,...
Regístrate para leer el documento completo.