Gtybhyt

Páginas: 7 (1691 palabras) Publicado: 30 de octubre de 2012
Testuinguru historikoa

Antzinako Grezia deritzogu K.a. 1200. urtetik K.a. 146.era Balkanetako penintsulan izandako zibilizazioari. Kultura arlotik oso aurreratuak izan ziren, demokraziaren sortzaileak. Haien kultura mediterraneo osotik zabaltzen saiatu ziren.
Antzinako Greziarrak polis deituriko hiri-estatu askeetan bizi ziren, hau da, polis bakoitzak bere lege propioak zituzten etaerabakiak hartzeko aske ziren, baina polis guztiak kultura, erlijio eta ohitura antzekoak zutenez, zibilizazio bat osatzen zutela esaten da. Polis garrantzitsuenak Atenas, Esparta eta Mileto izan ziren, besteak beste. Polisak kostaldean kokatzen ziren, beste polisekiko komunikazioak hobetzeko eta jatekoa lortzeko. Hiri guztiek defentsarako prestatuta zeuden, batetik harresi batez inguratuta zeuden,bestetik akropolis deritzon eraikuntzak zeuden. Akropolisak muino batetan eraikitzen ziren, bertan templuak eta halakoak kokatzen ziren eta konkista arriskua egonezkero bertara igotzen ziren herritarrak. Honez gain, Agora deituriko plaza erabiltzen zuten gizartearekin erlazionatzeko eta merkatua bertan zegoen. Lehen aipatu dugun moduan garrantzi handia ematen zioten Kulturari, horregaitik izugarrizkoantzokiak eraikitzen zituzten eta joko olinpikoei sorrera eman zieten.

Greziako gizartea:
Nahiz eta historian demokratikoki antolatutako lehen herria izan, gizarte desorekatua zen Greziakoa. Biztanleria bi zatitan banatzen zen; alde batetik hiritarrak zeuden, hau da, gizon greziarrak eta soldaduak, bestetik ez-hiritarrak zeuden, kanpotarrak, morroiak eta emakumeak alegia.
Polis gehienakdemokrazia zuten eredu politikotzat baina bazeuden baita polis oligarkikoak, Esparta adibidez.
Greziarrek mitologiari garrantzi handia ematen zioten eta erlijio politeísta zuten, hau da, hainbat jainkorengan sinisten zuten:

Afrodita: Maitasunaren eta edertasunaren jainkosa.
Apolo: Musika eta poesiaren jainkoa.
Ares: Gudaren jainkoa.

Artemisa: Ehiza eta basatien jainkosa.
Atena:Jakinduriaren jainkosa.
Demeter: Nekazaritzaren jainkosa.
Dioniso: Ardo eta jaien jainkoa.
Hades: Lurrazpiaren jainkoa.
Hefesto: Sua eta teknologiaren jainkoa.
Hera: Ezkontza eta emakumearen jainkosa.
Hermes: Lapur, merkataritza eta bidaiarien jainkoa.
Hestia: Etxearen jainkosa.
Poseidon: Itsaso eta lurrikaren jainkoa.
Zeus: Zeru eta trumoiaren jainkoa. Jainkoen Errege Gorena.
Aeter: Airearenjainkoa.
Kronos: Denboraren jainkoa.
Erebo: Iluntasunaren jainkoa.
Gea/Gaia: Lurraren jainkosa.
Hermera: Egunaren jainkosa.
Nix: Gauaren jainkosa.
Tartaro: Iluntasun eta azpimunduaren jainkoa, alegia, heriotzaren jainkoa.
Orano: Paradisuaren jainkoa.

Antzinako Grezian hiru fase nagusi egon ziren:
Aldi arkaikoa aro iluna deritzon amaieratik (K. a.ko XI. mendetik VIII. mendera bitartean) K.a.ko V. mendeko hasiera arte luzatu zen, inbaditzaile pertsiarren aurkako mediar guden urteak (K. a.ko 490-475)
Aldi klasikoa mediar gudetatik Peloponesoko gudako amaiera arte (K. a.ko 404) luzatu zen. Guda horretan espartarrek eta atenastarrek borrokatu zuten.
Aldi helenistikoa IV. mendean garatu zen Alexandro Handiaren erregealditik aurrera (K. a.ko 336-326). Aro hau konkista garaia izan zen.Greziako arkitektura:

Greziar arkitektura, Antzinako Greziaren zibilizazioak garatu zuen arkitektura da. K. a. 776tik I. mendera arte garatu zen.

Greziako eraikuntzek bere izaera publikoa azaltzen zuten berezko ezaugarri gisa. Jainkoei egiten zitzaien eskaintzara zuzentzen zuten arte jardueraren zati handi bat. Eraikuntzen helburua edertasuna lortzea zen, horretarakoproportzionaltasuna eta forma harmonikoak sortzen saiatzen ziren. Greziarrek erabiltzen zuten material nagusia, mármol zuria zen.

Tenplua zen greziarrentzako eraikin garrantzitsuena, bertan jainkoak gurtzen zituzten. Lehenengo tenpluak K.a.ko VII. mendean eraiki ziren, Greziako estatuagintzaren hasierako formekin batera. Horrez gain, tenplua jainkoaren etxebizitzatzat jotzen zen eta bertan bere irudikapen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS