Hamabost zauri

Páginas: 3 (538 palabras) Publicado: 27 de enero de 2011
Hamabost zauri

Pertsonaiak:

German (Hau ez da Hollywood)

Supermerkatuan dago German, bere Zarautzeko etxearen lehiotik ikusten duen itsasoaren koloreko begiak dituen gizona eta haietanantzeman daiteke alaba hurbil ez egotearen tristura, Canadara bizitzera joan baitzitzaion senarrarekin. Bere adinaren islada ilearen kolorea da, esnea bezain txuria dena, baina ez dator bat bere gorputzfibrosoarekin. Nabari da bere bizitzan zehar kirolaria izan dela baina atzean gelditzen dira hemezortzi urterekin Zarautzeko hondartzatik korrikan ematen zituen joan-etorriak, izerditan blai etakamisetarik gabe emakumeak konkistatu nahian.
Orain urte asko pasa dira, baina oraindik gogoan du aingeru bat bailitzan duela pare bat urte bere bizitzatik ihes egin zuen emakume ingeles pinpilin huraezagutu zuenean.Ikasketak bukatu zituenean Inglaterrara Erasmusean joan zen garai hartan izan zen. Emakume hurarekin gurutzatutako begirada bakar bat nahikoa izan zen harekin ezkonduko zela jakiteko.Eta hala izan zen. Hainbeste momentu on eta txar... Zarautzera bizitzera etorri zirenean... Oraindik gogoan du zenbat gustoko zuen bere emaztea txokolatea eta azukrea zuen guztia, horregatik Germantxokolatearen amorratu bat bihurtu zen. Emaztea hil zenean, katu siamesa erosi eta alabak "Sugar" izena jarri zion, bere omenez, azukrea esan nahi duelako ingelesez eta Germanek horrela deitzen baitzionemazteari oraindik bere ondoan zegoenean. Katua emaztea balitz bezala zaintzen du, hura begiratzean emakumearen aurpegia burura etortzen baitzaio.
Supermerkatuan dagoela edarien aurretik pasatu ahala,oroitzapen polita etorri zaio burura, haurra zenean limonada postuan pasatutako arratsaldeak hain zuzen ere. Bizitzak ematen dituen bueltetan pentsatzen ari zenean katuarentzako janaria erosi beharduela gogoratu du eta hainbeste maitatzen duenez, markarik onena erosiko du, "Supreme", beti bezala. "Supreme" kutxa hartzera zihoanean emakume batek marka horretako kutxa bat eskuan duela ikusi...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS