Harremanak Interneten Bidez

Páginas: 5 (1156 palabras) Publicado: 11 de mayo de 2012
Sarrera
Gaur egun milaka pertsona lagun berriak ezagutzen dituzte, edota erlazio sentimentalak hasten dituzte interneten bidez. Orain ohikoa da entzutea Sevillako bat Donostiar batez maitemindu dela interneten, fisikoki ezagutu gabe. Harreman hauek sare sozialen bidez burutzen dira normalean, eta aurrerapen teknologikoei esker webcam baten bitartez pertsona ikus dezakezu zuzenean munduaren bestemuturretik. Baina Interneten bidez izan ditzakegun harremanak ez dira horiek bakarrik. Baita ere, egunkaria irakurtzeko oso erabilgarria izan daiteke edota korreoz komunikatzeko ere.

Egunkari Elektronikoa
Egunkari digitala, elektronikoa edo linean, zabaltze modu garrantzitsu bezala internet erabiltzen duen egunkari baten edizioa da.
Egunkari hauen publikazioaren maiztasuna oso desberdinaizan daiteke. Askok informazioa konstanteki eguneratzen dute, beste batzuk, egunero edo astero, hilero …

Egunkari elektronikoak asko erabiltzen hasi diren paperezko egunkariaren ordezkari bat dira. Interneten bidez irakurtzea dohainik denez eta egunero sarean jende gehiago ibiltzen denez, enpresek diru falta nabaritzen ari dira. Oraingoz inork ez du nahi informazioarengatik kobratzen lehenakizan eta irakurleak galdu doan ematen duenarekin lehiatzean.

Aurrerapen hauei esker egunkari askotariko informazioa eta iritzi desberdinak irakurri dezakegu. Kritikak, gai politikoak, erlijiosoak edozein gauza gure esku eguneratzen den egunari elektroniko bati esker.


Korreoa
Korreo elektronikoa zerbitzu sare bat da zeinen bidez mezuak bidali eta jaso daitezke.
Internet existitzen ezzenean postal edo gutunen bidez eramaten ziren harremanak ordeztu dituzte. Hauen bidez testu luzeak, argazkiak edo edozein fitxategi bidali daitezke. Korreoari esker, bidali nahi ditugun mezuak askoz ere errazago bidali ditzakegu; modu eraginkor batean eta gainera papera aurreztuz, gaur egun kontu garrantzitsua dena. Hortaz aparte ere, esan beharra dago, askoz ere merkeagoa dela eta seguruagoa,gutunak galtzea edo hartzaileak inoiz ez jasotzea errazago delako.
Korreoaren abantaila nagusia, digitalak diren mezuak edo edozein motatako materiala bidali dezakegula momentu batean eta hori lehen pentsaezina zen kontua zen. Honi esker, laneko kontuei dagokienez, izugarrizko lanak egin daiteke taldeka bakoitzak bere etxetik eta gero korreoz elkarlanean aritu dena adosteko eta lan onak etaeraginkorrak egin ahal izateko.


Zer dira sare sozialak?
Sare sozialak estruktura sozialak dira harreman desberdineko jendeaz osatuak. Pertsona hauek ia beti zerbait komunean daukate; antzekotasuna, adiskidetasuna eta horrelakoak.
Sare sozialak interakzio sozialen aritzeko eta jende gehiago eta berria ezagutzeko sortu dira gehienbat. Pertsona lotsatientzat hau aurrerapen izugarria ekarri duInterneten bidez, ausartagoak izan daitekeelako bere lotsa alde batera utziz.
Hauetako gehienetan, zure datuak eman behar dituzu jendea zu hobeto ezagutzeko eta zuk beste jendea ezagutzeko eta horrela jakin dezakegu zer motatako jendearekin izaten ditugu harremanak; haien gustuko gauzak eta gorrotatzen dituenak, adina, egoera sentimentala, jaiotze data eta horrelakoak.
Sare sozial hauek 2001 2002urteen artean sortzen hasten dira baina ez sare sozial izenarekin, baizik eta lagunen arteko harremanak bezala. 2003an, hasten dira web horri batzuk famatuak bihurtzen (Xing, Tribe, MySpace) eta gaur egun dagoeneko sare sozialak sortu dira eta nahiko famatuak dira batez ere gazteen artean, hala nola Facebook edo Tuenti.
Sare sozialak krisi sozial baten ondorioz sortu ziren. Jendeak batez ere lanareninguruan bizi egiten da eta lagunak eta beste motatako harremanak normalean nahiko utzita daukate. Horregatik, sare hauek sortzea erabaki zuten bakardadea saihesteko eta lagunak alde batera ez uzteko baina lanari arreta handiz ekiten.
Bestalde, lotsatientzat oso onuragarria izan daiteke, aurrez aurre hitz egitea saihestu dezaketelako sare sozial hauen bidez eta bakardadea ez ezagutu.
Tuenti:...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Harremanak
  • Internet
  • Internet
  • El internet
  • Internet
  • Internet
  • Internet
  • Internet

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS