Hatsaren poesia

Páginas: 2 (477 palabras) Publicado: 24 de enero de 2012
HATSAREN POESIA 2012
Juankar LOPEZ-MUGARTZA
Ikusten ahalko nauzu, Ibilki ilargiaren arkuan, Xirristan Saturnoren uztaian Eta ixtaklok, Kometaren suzko buztanean, Izar iheskorrarekin Harrapaka !Luixa Giltzu

GARRAREN ETA KARROINAREN KOLOREAK Xurikok zenbait herio sainga egiten dituen bitartean Itsu gelditzen ari naiz koloreak ezabatzen ari zaizkit ( Barbierrek erranen lukeen bezala “Huts batbada hemen zu joanik geroztik Zato laster etxerat, Piarres maitea.” ) Etsimendu eta gogohiltasuna txuriaren eta beltzaren arteko labanaren ahoan kolore guztiak batu baitira zurian, neguko goizenargitasun hotzean ( Axularrek erranen lukeen bezala “Berinazko untzia baina batasun samurragoan eta hauskorragoan...” ) Koloreak eki izpiak eta tenperatura bedera harturik, irradiatzen hasten dira honelanabaritzen omen ditu itsuak ikusten ez dituenak Tropikoko aberrietan horia da nagusi... gorria... Bihar aro eztia dukegu Ipar buruan Koloreen ordularia ez da inoiz ere gelditzen margoak jaso ahala,ihes egiten zaizkigu eta jaiotzaren berdetasunetik gupida gabe heriotzaren urdintasunera garamatza

1

HORIA Siddharta, zure izenak ‘muga perfektua’ erran nahi du Gautama, zure abizenak, gau etaama, euskal kutsua du Siddarta Gautama, horiz jantzita egunero errealitatera esnatzen zarena Buddha-Dharma irakastera datorren gizona argialdia ezagutu duzun beilaria jakintasunez mintzatu natzaizuzerumuga helmuga dela irakatsiz Eta nik eskertu dizut muga hain ongi finkatu izanaz Baina, zuk, Kushi-Nagarako basora bidean betiko pakearen bila zabiltzan unean gaizki ulertu dudala ihardetsi didazuzerumugak ez baitu mugarik Siddharta, gehien maite dudana nire bihotzeko hutsunea zure jakintasunaz betetzera naramana zure besoetan lo egiten uztea nahiko nukeena zerumugak mugarik ez duela erran didazuzure orojakintasunean Maitasun osoz oldartzen naiz, adiskidea Maite zaitut, zuk ongi badakizu, den-dena baitakizu baina horizonteak mugarik ez dukeen arren zerumugak bai, hitzak berak halaxe baitio...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Poesía "La Poesía
  • Poesia
  • Poesia
  • Poesia
  • Poesia
  • Poesia
  • Poesia
  • Poesía

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS