Hautazko Mututasuna

Páginas: 7 (1614 palabras) Publicado: 13 de octubre de 2012
HAUTAZKO MUTUTASUNA |
2012-03-25 |
Egileak: Leire Dorronsoro, Ibon Errotagaña, Izaskun Elizegi, Ainhoa Garin. |

AURKIBIDEA:
1. ABSTRACTA
2. HITZ GAKOAK
3. SARRERA
4. DEFINIZIOA
5. ESKOLAK IZAN BEHARKO LUKEEN ESKU HARTZEA
- Esku hartze goiztiar baten arrazoiak.
- Hasierako esku hartzea.
- Familiarentzako jarraibide eta orientazio orokorrak.
6. GARAPENA
- Kasuaren deskribapena.
-Egoeraren azterketa.
- Ondorioak.
7. HAUSNARKETA
- Bizipen, iritzi eta gogoetak.

HAUTAZKO MUTUTASUNA
ABSTRACTA:
HITZ GAKOAK:
SARRERA:
Haurren garapeneko begi bistako eta ohiko zailtasunak, heltzearen atzerapena eta ikaskuntzarekin erlazionaturik azaltzen dira. Halere, badaude beste batzuk, estalirik agertzen direnak eta isiltzat har ditzakegunak, askotan oharkabean pasatzen direnakedota behar duten garrantzia ematen ez zaienak. Zailtasun horietako bat Hautazko Mututasunarena da.
Hemen, nahastearen berri emateaz gain, eskolak luzatu beharko lukeen esku hartzearen berri ere emanen dugu, familiari ere zenbait orientazio bide eman nahirik. Horrez gain, esku hartze goiztiar baten abantailak ere azalduko ditugu, eta honenbestez, baita esku hartze horrek nolakoa izan beharko lukeenere. Bestalde, Hautazko Mututasuna duen kasu erreal bat deskribatuko dugu, zailtasun honi zein erantzun edota irtenbide eraginkor eta berritzaile, egotzi diezaiokegun azalduko dugu.
DEFINIZIOA:
Haurrarentzat familiarrak edota ezezagunak diren pertsonekiko, zenbait egoera eta inguru sozialetan, zenbait haurrek zailtasunak dituzte ahozko eta hitzezko komunikazioan, horrela definitu genezakeHautazko Mututasuna. Definizio honek, alde batetik, Hautazko Mututasuna duten haurrek konpetentzia linguistiko eta komunikatibo egokitua dutela euren adinarekiko, gertuko inguru familiarrean, eta bestetik, konpetentzia on hori beste inguru eta pertsonekin ez dela praktikan jartzen zehazten digu.
Haurrentzako, eskola izan ohi da familiakoa ez den lehen inguru soziala eta horregatik, eskola izaten daelkarrekintza eta hitzezko komunikazioaren zailtasunak agerian uzten dituen eszenatokia. Instituzio sozializatzaile den eremu honetan, errazago izaten da hasiberria den mututasuna hautematea.
Garrantzitsua da adieraztea, hautazko mututasunak sufrimendu pertsonalaren maila altuetara eramateaz gain, ingurura egokitzeko arazo galantak dakarzkiola haurrari eta etorkizuneko helduari. Garapen afektibo –emozionalaren garapena baldintza lezake eta ezkorki eragin (beti ere, larritasunaren arabera eta hitz egiteari dion errefus orokorraren graduaren arabera) haurraren garapen sozial, pertsonal eta akademikoan.
Hautazko Mututasuna, garapeneko nahaste eta antsietate nahasteen erdian kokatzen da. Bere diagnostikoa, bi urtetatik aurrerakoa izaten da, nahiz eta batzuetan edo askotan, umea eskolan sartzendenean izan.
Mututasunaren ezaugarri hauez gain, haurron pertsonalitateak zenbait ezaugarri jakin dituzte: herabetasuna (lotsa), atzerakuntza soziala, dependentzia, perfekzionismoa … Haurrak aldi berean ezaugarriok izan ezkero, arazoa gailendu dezakete edota, berau bermatzen lagundu.
Hizkuntza eta komunikazioaz dauden arazo guztietatik, hautazko mututasuna isolatzeko, beharrezkoak dirairizpide argi eta adierazgarriak, beti ere, balorazio eraginkorra duten jardunbide eta neurrien instrumentu fidagarriz lortuak. Hautazko Mututasunaren balorazioan zenbait fase daude: hautematea, diagnostikoa eta ebaluazio psikopedagogikoa.
Oraindik, nahaste honekiko, ez dago zergati ziurrik. Uste da haurtzaroaren hasieran izandako gertakizun (errealak edo irudimenezkoak) direla nahaste honen erantzule.Bada nabarmena den gauza bat, nahasteak oinarrian osagai hereditario bat baduela, eta baita nesketan ohikoagoa dela mutiletan baino.
ESKOLAK EGIN BEHARKO LUKEEN ESKU HARTZEA:
1. ESKU HARTZE GOIZTIAR BATEN ARRAZOIAK:
Hautazko Mututasuna jarraiki baten zati da, jarraiki hori hitzez, modu soil batean, komunikatzen direnetatik hasita (hitz egitearekiko gorrotoa), zenbait inguru eta pertsonen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Hautazko

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS