Hierarkia bertikalak, desagertzear?

Páginas: 5 (1038 palabras) Publicado: 27 de enero de 2012
Hierarkia bertikalak, desagertzear?
2002ko uztailean, General Electric enpresak iragarri zuen bere finantza eskumendekoa -GE Capital– lau unitatetan banatuko zuela. Aldi berean, GE Capital presidenterik gabe utzi zuen eta lau unitate independente berrietako zuzendariei eskatu zien informazioa zuzenean Jeff Immelt-i emateko, enpresa nagusiaren presidenteorde exekutiboa. “Hau egiteko arrazoiaoso sinplea da”, adierazi zuen Immeltek orduan. “Lotura estuagoa nahi dut finantza zerbitzuetako taldeekin".
Aldaketa horren ondoren, Immeltek GEko hamabi exekutiborekin zuen zuzeneko harremana.
1990eko hamarkadan, GE enpresan gertatutakoa ohikoa izaten zen, enpresek egunkarietako titularrak betetzen zituzten eta ospea irabazten zuten erdi mailako zuzendaritzak desagerrarazten zituztela lauhaizeetara zabalduz. Baina benetan inork ez zekien fenomeno horren benetako hedadura eta nolako eragina izango zuen enpresaren eguneroko jardunean. Orain dela gutxi Julie Wulf Whartoneko kudeaketako irakasleak eta Raghuram Rajan Chicagoko Unibertsitateko finantzetako irakasleak egindako ikerketa batek gai honen inguruko informazioa eskaini digu.
Wulfek eta Rajanek AEBetako 300 enpresa handirenkudeaketa eta ordainketa egiturak aztertu zituzten eta ikusi zuten korporazioetako hierarkiak desagertzen ari direla: gero eta exekutibo gehiagok ematen diote zuzenean informazioa enpresaren arduradun nagusiari. Are gehiago, presidenteorde exekutiboen eta emaitzetan erantzukizuna duten mailarik txikieneko zuzendarien arteko maila kopuruak behera egin du.
Bestela esanda, enpresetan lehen dena zenbertikala eta orain horizontala izaten hasi da.
Enpresak zuzendariei ordaintzeko modua aldatzen ari dira. “Epe luzeko pizgarriak eta ordainketak lotuta daude orain”, diote Wulfek eta Rajanek The Flattening Firm: Evidence from Panel Data on the Changing Nature of Corporate Hierarchies artikuluan (Hierarkia gutxiagoko enpresak: korporazioen hierarkiaren izaeraren aldaketaren ebidentzia, paneleko datuetanoinarrituta). Maila txikieneko zuzendariek gehiago irabazten dute hierarkia gehiagoko enpresetan; maila handiagoko zuzendariekin, kontrakoa gertatzen da.
Wulfek eta Rajanek aztertutako enpresak ez dira hasi berriak eta lehenengo urratsetan zailtasunak dituztenak. Aitzitik, tamaina handiko enpresak dira, Burtsan kotizatzen dutenak. Haientzat giza baliabideetako aholkularitza batek datuak bildutaditu azken 14 urteetan. Batez beste, 85 urteko bizitza dute eta 47.500 langile. “Ez dira enpresa ezezagunak”, zioen Wulfek elkarrizketa batean. Enpresa horietako %75 Fortune 500 zerrendan azaltzen dira. “Sektore pribatuaren zati handi bat hartzen dute, merkatu balioari begiratuta”.
Wulfek eta Rajanek ikusi zuten enpresa horietan 1986tik 1999 arte presidenteorde exekutiboekin zuzeneko harremanaduten zuzendarien kopurua 4tik 6ra handitu zela, batez bestean. Wulfek eta Rajanek azterketa 14 urte horietako datuak dituzten 51 enpresetara mugatu zutenean, aldeak areagotu egin ziren: batez bestekoa 4tik 7ra handitu zen.
Bi irakasleak saiatu ziren ikusten emaitza horien atzean zer zegoen: enpresen tamainan edo negozio lerroen kopuruan aldaketaren bat, edo, kudeaketako ikuspegi berri bat etaenpresak zuzentzeko moduan funtsezko aldaketak.
Zer gertatzen ari zen, enpresak tamainaz handitzen ari ziren eta horrenbestez, goi exekutibo gehiago behar zituzten? Ez. Batez bestean, aztertutako 51 enpresa nagusi horietan enplegatuen kopurua 86.000tik 70.000ra igaro zen. Bat egiteak edo eskuratzeak gertatzen ari ziren eta horregatik, aurreko bi edo hiru enpresetako kudeaketa taldeak batzen ari ziren?Wulfek eta Rajanek horrelako egoeran zeuden enpresak bazterrean utzi zituzten, baina hala ere, emaitza ez zen aldatu. Zer aldatu zen, orduan?
“Ikusi genuen presidenteorde exekutiboekin zuzeneko harremanak dituzten zuzendarien kopurua handitzearen atzean –beste faktore batzuekin batera– eragiketako zuzendariaren erdi mailako ardura kentzea dagoela”, diote artikuluan. Eragiketako zuzendariak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS