Historiaurrea

Páginas: 10 (2398 palabras) Publicado: 31 de mayo de 2012
Hominizazioa



[pic]


Egilea:

ROJO, LAISEKA, Janire
Hominizazioa



Zer da “Hominizazioa”?

Hominizazioa gizakiaren eboluzioari deritzogu. Prozesu honetan gizakia tximino izatetik gizakia izatera pasatu zen. Hori gertatzeko eman ziren aldaketak, faktoreak eta zergatiak azalduko ditugu.

Noiz ematen dira lehenengo “urratsak”?

Lehenengo “gizaki” bati buruzko informazioaindustria litikoarekin erlazionatzen dute hipotesi batzuk. Harrizko instrumentuak egiten hasten diren lehenengo “gizaki” hauek dira tximinoetatik banatuko ziren taldeak eta eboluzio prozesu bat jasango zutenak gaur eguneko gizakia izatera helduko zirenak.

Geroko ikerketan urteetan zehar industria litiko hori baino askoz zaharragoak ziren “giza” arrastoak aurkitu dira. Lehen aipatutako industrialitikoa duela 2 milioi urtetan datatu dute eta aurkitutako lehen hominidoen aztarnak (Sahelantrhopus Tchadiensis) 7 milioi urtetan kokatzen dute izaki hau.

Bipedestazioa hartu da, beraz, lehen hominidoen ezaugarri esanguratsutzat. Bipedestazioaren arrazoia ez dago oso argi baina dauden hipotesiak hauek dira:

❖ “Foramen Magnun” beherantz kokatuta. Burua, beraz, bertikala
❖Bizkarrezurraren kurbatura bikoizketa (2 lordosi eta 2 zifosi)
❖ Izterrezurraren burua angeluan eta indartua
❖ Hanka luzeagoak
❖ Belaunak barrualderantz sartuta
❖ Oinaren behatza ez oponiblea
❖ Aldaka laburra eta zabala
❖ Ugalketa kanala estua eta kurbatua. Sabeleko ugalketa
❖ Aurrealdeko kopula
❖ Eskuekin gauzak garraiatzeko ahalmena
❖ Eskuen atzamarren laburpenainstrumentuekin erabilera errastu

Eta hauek bipedestazioaren abantailak:

❖ Alboko kulunkatze gutxiko gorputza. Martxa luzeak ahalbidetzen ditu
❖ Urrunago ikusteko ahalmena. Harrapariengatik ihesa errazten du.
❖ Eskuak libre utzi janaria garraiatzeko edota tresnak maneiatzeko
❖ Gorputza zalera txikiagoa eguzkipean utzi. Ordu gehiago ibiltzea ahalbidetzen du. Izerdi gutxiagobotatzen da beraz, ur ekonomia.

Baina bipedestazioaz gain “gizakien” gorputza beste zenbait aldaketa biologiko eta fisikoak izan zituen:

● hortzen garapena:


❖ Matrail hezur parabolikoa
❖ Betortzen txikiagotzea
❖ Matrail hezurraren alboko mugimendua (xehatzea)
❖ Aparailu murtxikatzailearen muskulaturaren txikiagotzea
❖ Gailursagitalaren desagerpena


● hizkuntzaren garapena:


Laringearen kokapena beheranzkoa da. Honek aldi berean arnastea eta irenstea eragozten du. Lengoaiaren garapena harreman soziokulturalak erraztu zituen.


● buruaren garapena:


❖ Garunaren tamaina handitu zen eta honekin garezur edukiera.
❖ Garun-azalaren garapena pentsamendua garatzeko ahalmena ekarrizuen.
❖ Auto-kontzientzia
❖ Heriotza eta beste munduaren kontzeptu eta esanahi sinbolikoen kontzientzia
❖ Gizarte kohesioa
❖ Tresneriaren industria. Kultur materiala
❖ Artearen garapena
❖ Suaren kontrola

Baina aldaketa guzti hauek ez dira ematen batera, denboran zehar eta ez hominido guztiak ezaugarri guztiak dituzte.

Garaiaridagokionez Paleolito arkaikoan edo Paleolito zaharrenean koka ditzakegu izaki hauek. Gaur egun ezagutzen den hominidorik zaharrena 7 milioi urte dituela esaten da eta Sahelantrhopus Tchadiensis izena eman diote, ez daukanez beste hominidoekin inolako erlaziorik beste lerro ebolutiboaren barruan kokatzen dute. Aurkikuntza honek Orrorin tugenensis eta euren ondorengoak alde batetik eta Sahelantropus-abeste batetik kokatu dute.

Lehendabiziko izaki eboluzionatuak:

● Lehen aipatu dugun moduan gaur egun aurkitutako “hominido” zaharrena Sahelantrhopus Tchadiensis-a da. Dulea 7 milioi urte kokatzen dute Txad inguruetan (Afrika). Garuzur edukiera 320/ 380 cc zuen. Aurpegi motza, behe aldean prognatismoa zuena. “Torus supraorbitalis” nabarmena ikusgarria da. Hortzak txinpantzeenak baino...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS