Hoy Empieza Todo

Páginas: 6 (1381 palabras) Publicado: 3 de abril de 2012
– Hoy Empieza Todo-


Filmaren Fitxa Teknikoa
IZENBURUA: Hoy empieza todo – Ça commence aujourd´hui -
URTEA: 1999
IRAUPENA: 117 minutu.
HERRIALDEA: Frantzia
ZUZENDARIA: Bertrand Tavernier
AKTORE NAGUSIAK: Philippe Torreton, Maria Pitarresi, Nadia Kaci eta Nathalie Bécue.
GIDOIA: Dominique Sampiero, Tiffany Tavernier eta Bertrand Tavernier.
Nire Komentarioa
Film honek,Frantziako herri bateko auzo marginal batean sufritu zen errealitatea erakusten digu. Film honetan zehar ikusten diren egoera bakoitza pentsarazten digu zeinen garrantzitsua den eskolaren inguruan pasatzen dena eta are gehiago, zein garrantzia duen eskola komunitateko parte-hartzaile guztiak inplikatzea eta elkarlanean haritzea helburu komun batzuekin egunerokoari ahalik eta hobekien aurre egiteko.Aipatu dudan moduan, istorioa garatzen den auzoa, auzo marginal bat da non oso egoera problematikoak jasaten dituzte minen sektoreak jasandako krisiaren ondorioz. Krisi honek, jendea haien lanpostuak galtzea… ekarri zuen. Auzo frantziar honetan, Daniel Lafevrek zuzendutako haur eskola kokatzen da. Auzo – eskola harremanak oso hurbilak dira, komunitatearen arazo guztiak eskolan errepresentatzendira, haur bakoitzaren egoeran. Auzokideak kontziente dira zuzendariaren ekintzaz, hau haurrekin eskolaz kanpo ikusi ohi dituztelako. Ikasle baten auzokideak zuzendariari laguntzen dio bere etxea neskatila babestuz hotza ez pasatzeko, zeren eta ikasle honen amak ez dauka dirurik argia ordaintzeko. Hau da, existitzen da auzokideen eta zuzendariaren arteko komunikazioa, konpartitzen Danielen eskolangertatzen diren arazoak.
Instituzio politiko /administratiboekin eskolak daukan harremanari dagokionez, oso kaskarra dela esan beharra dago. Daniel Lafevrek oso egoera larrian aurkitzen da, ez diotelako behar bestelako diru laguntzak Hezkuntzaren zerbitzua erabiltzen duten haur eta familientzat. Herriko alkatea ere bere papera betetzen du garai zail honetan, zeinean oso eskari handia eta ekonomiaoso kaskarra dagoen. Beraz, esan dezaket eskola (bere zuzendariak errepresentatua) eta bere inguru politikoaren artean dagoen ulermena hutsa dela, ez dela komunikazio on bat existitzen, ezta elkarrekintzarik , zeina tentsio egoerak areagotzen dituen eta ez duen ezer egiten herriari eta haur eskolari eragiten dieten arazoak konpontzeko. Era berean, gizarte zerbitzuekin daukan harremana oso txarrada hasiera batean. Gizarte zerbitzuek daukaten gehiegizko eginbehar eta ardurak direla kausa, ez dute lortzen ez laguntzea ez entzutea Danielen eskolaren beharrak, zeinaren ikasleak higiene falta, nutrizio falta eta azken finean haurtzaroaren eskubideen falta.
Daniel inpotentzia eta barne haserrea sufritzen du egunero bere ikasleek bizi duten egoera txarra ikustean, eta honek ez dio uztenharreman egoki bat izaten zerbitzu sozialekin. Instituzio politikoekin gertatzen zen bezala, ez zela existitzen beraien arteko itunik, bietako inork ez zuen aldaketarik egiten erabakiak hartzerako orduan. Aldaketa hau ordea, bigarren gizarte langilea, Samia, iristen denean ematen da. Emakumea gehiago arduratzen da familien eta neska- mutilen arazoetan eta zuzendariaren haserreari aurre egin eta akordiobatera ailegatzen dira: langile soziala arazoen ebazpenean sakonki inplikatzen da eta zuzendaria zerbitzu sozialei aukera bat ematen die, beraien presentzia ezeztatu ordez.
Eskola eta familien arteko harremanei dagokienez, asko dira eskolan manifestatzen diren arazo familiarrak:
- Alde batetik, Henry familia dago, aita garraiolaria, ama paroan dagoen emakume alkoholikoa, Leticia, Danieleneskolako ikaslea eta nire anaia, umetxo txiki bat. Ama mozkorturik agertzen da eskolara Leticia hartzera, baina hori egin beharrean, ihes egin eta neskatila bere anaiarekin bertan uzten ditu. Daniel zerbitzu sozialekin harremanetan jartzen saiatzen da haurren familiarren bat deitu dezaten, baina hauek aukera bakarra polizia deitzea zela esaten diote. Orduan Daniel haurrak beraien etxera eramaten...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Hoy empieza todo
  • Hoy Empieza Todo
  • Hoy empieza todo (analisis)
  • Hoy empieza todo
  • hoy empieza todo
  • Hoy Empieza Todo
  • película @hoy empieza todo"
  • Película Hoy empieza todo

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS