Ikoe

Páginas: 7 (1747 palabras) Publicado: 13 de diciembre de 2010
IKOE LANA – TEORIA

1)

Demagun hurrengo ekuazioa dugula:

2A + B+ 3C (R + 3S

Erreaktorera 2 molA, 1.2 molB eta 3.5 molC elikatzen baditugu eta erreakzioa erabat gertatzen bada, erreakzionatzaileak zein ordenetan desagertuko dira?

Une zehatz batean dauden osagaien mol-kopuruak erreakzioaren gertatze-mailaren arabera adieraz itzazu.

Mugatzalea zen den jakiteko, koefizienteestekiometrikoak eta sisteman dauden konposizio kantitateak konparatu beharko ditugu. Suposatuz, 2 molA-k guztiz erreakzionatzen dutela, 1 molB-k eta 3 molC-k erreakzionatuko lukete. Beraz, 0,2 molB eta 0,5 molC geratuko litzateke soberan eta A-k guztiz erreakzionatuko lukeenez, A izango da lehenengo erreakzionatzaile mugatzailea.

Orain, 1.2 molB-k erreakzionatzen badute, ez daude behar ditugun Aeta C molik. Horren ondorioz, C izango da bigarren erreakzionatzaile mugatzailea eta azkenik, B izango da azkeneko erreakzionatzaile mugatzailea.

Beraz, hau izango da erreakzionatzaileak desagertuko diren ordena:

A < C < B

Orain, gertatze-maila erabiliz, momentu zehatz batean erreakzioan dauden mol kopuruak adieraziko ditut:

[pic]

[pic]

[pic]

[pic]

[pic]

2)a) Kasu bakoitzean sistema bat irudikatu non …

… birziklatzea dagoen.

… birziklatzea eta purgaketa dauden.

… bypassa dagoen.

b) Zertarako erabiltzen da purgaketa?

c) Birziklatzea eta purgaketa dituen sistemetan materia balantzeak nola ebazten diren deskriba ezazu.

BIRZIKLATZEA DAGOENEAN, sisteman materia balantzea egiteko, bifurkazio puntua kontutan hartu beharko dugu.Suposatuz egoera egonkorra dagoela, E=S aplikatuz bifurkazio puntuan, balantzea hurrengoa izango da: A=R+P. Gainera, A korronteko frakzioak eta R edo P korronteen frakzioak berdinak izango dira, frakzioak aldagai intentsiboak baitira. Datu hauekin materia balantzea ebatzi dezakegu. Frakzioak ezezagunak badira, osagaien materia balantzeak eginez, ekuazio gehiago lortu ditzakegu sistema ebazteko.PURGAKETAREKIN, aurrekoa bezalako sistema edukiko dugu baina, kasu honetan, purgaketa korronte batekin. Kasu honetan, berriro materia balantzea egin beharko dugu bifurkazio puntuan baina, oraingo honetan, P eta R emariak konposizio berdina izango dute. Sistema ebazteko datu nahikorik ematen ez badigute, suposaketak egin beharko ditugu frakzioak atera ahal izateko. Purgaketarekin, nahi dugunsubstantzia edo substantziak kendu ahal ditzakegu eta baztertu. Adibidez, substantzia toxikoak.

BYPASSA-REKIN, korronte bat prozesutik kanpo geratzen da, sistema orokorrean materia balantzea eginez ere kanpoan geldituz. Korronte barruko informazioa lortzeko materia balantze bat egin beharko dugu sistemaren barneko prozesutik doazen korronteei eta, beharrezkoa bada, balantzea egin beharko da nahastepuntuan (adibidez, A, B eta bypass korronteen arteko puntuan). Horrela korronte ezberdinen konposizioak izango ditugu sistema ebazteko.

3)

Hurrengo kontzeptuak defini itzazu:

IRAGAZPENA: Solido eta jariakin nahaste batek porodun material bat zeharkatzean, jariakin horren partikulen banaketa gertatzen da, substantzia solidoak bertan metatuz. Honi iragazpena deritzo. Ingeniaritza kimikoan,oso garrantzitsua den teknika da, adibidez, industria petrokimikoan katalizatzaile garestiak berreskuratzeko edota uraren tratamenduan erabiltzen baita.

XURGAPENA: Xurgapenean gas bateko substantzia bat edo batzuen banaketa egiten da likido bat erabiliz. Substantzia horrek likidoarekin disoluzio bat sortuko du, substantzia hori gasetik bananduz. Honen adibide garrantzitsu bat, airetikamoniakoa xurgatzea da.

ADSORTZIOA: Adsortzioan likido edo gas baten substantzia bat edo gehiagoren bereizketa egiten da solido adsorbatzaile bat erabiliz. Beraz, substantzia hori gainazal baten gainean metatzen da bi faseen artean eta ondorioz, geruza likido edo gaseoso bat sortzen da gorputz solido edo likidoaren gainean.

ERREAKZIONATZAILE MUGATZAILEA: Kantitate estekiometrikoan baino...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • informe iko
  • iko{ñpo{
  • Manual pdf de heart mirror iko 3 idem al 1

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS