Informacion Sobre En Adn En Euskera
aqui teneis un trabajo con informacion suficiente sobre el DNA en euskera, que suele ser vastante dificil de encontrar.
AURKIBIDEA:
1. DNA ( Azido desoxirribonukleikoa), Zer da?...... 3
2. DNA-ren historia……………………………...….. 3-4-5
3. DNA-ren egitura....................................................... 5
4.DNA-ren funtzioak................................................... 6
5. Bibliografia................................................................ 7
DNA ( Azido desoxirribonukleikoa), Zer da?
Azido desoxirribonukleikoa (DNA) azido nukleiko mota bat da, organismo bizi guztien funtzionamendu eta garapenaren informazio genetikoa duena eta beretransmisioaren erantzulea, zelulen nukleoan aurkitzen duguna. Azido nukleiko bat denez, molekula txikiagoz osatutako makromolekula bat da, molekula txikiago horiek nukleotidoak dira. Nucleotido bat, fosfato talde batez, azukre edo monosakarido batez ( DNA-ren kasuan desoxirribosa) eta base nitrogenatu batez ( DNA-ren kasuan adenina, zitosina, guanina eta timina) osatuta dago.Nukleotido bat. Helize itxurako egitura.
Orduan, DNA nukleotidoen polimero bat da, hau da, polinukleotido bat, elkartutako nukleotido askoz osatutakoa. Nukleotidoak base nitrogenatuen arabera bereizten dira, eta base nitrogenatu horiek dira elkartzen direnak ( Adenina timinarekin, bere osagarria delako eta zitozina guaninarekin bere osagarria delako) eta horrela 2polinukleotido katez osatutako helize itxurako egitura sortzen da, non bi kateak hifrogeno zubien bidez lotuta agertzen dira.
DNA-ren historia
DNA-ren konplexutasuna urteetan zehar egindako ikerkuntza eta esperimentuei esker ezagutu da, besteak beste:
• DNA 1869ko neguan isolatu zuen lehenengo aldiz Friedrich Miescher mediku suizarrak Tubingako Unibertsitatean lan egiten zuenean. Erabilitakobenda kirurgikoetako zornearen konposaketa kimikoari buruzko esperimentuak egiten ari zela, hauspeatuta zegoen substantzia ezezagun bat ikusi zuen. "Nukleina" izena eman zion, zelulen nukleoetik erauzi baitzuen. Baina, ia 70 urtetako ikerketa behar izan zen azido nukleikoen egitura eta osagaiak identifikatu ahal izateko.
• 1919an Phoebus Levenek nukleotidoak base, azukre eta fosfatoezosatuta zeudela argitu zuen. Levenek, DNAk solenoide (malguki) itxurako egitura eratzen zuela eta nukleotido unitateak fosfato taldeen bidez elkartuta zeudela proposatu zuen.
• 1930ean Levene eta bere maisu Albrecht Kosselek nukleina lau base nitrogenatu (zitosina (C), timina (T), adenina(A) eta guanina(G)), desoxirribosa azukre eta fosfato talde batez osatutako azido desoxirribonukleikoa zela etabere oinarrizko egitura base eta fosfato bati lotutako azukrea zela frogatu zuten. Nahiz eta, Levenek katea motza zela eta baseak ordena jakin bati jarraituz errepikatzen zirela uste zuen.
• 1937an William Astburyk DNAk egitura erregularra zuela erakusten zuen X izpien lehen difrakzio patroia asmatu zuen.
• DNAren funtzio biologikoa 1928an hasi zen argitzen. Frederick GriffithPneumococcus bakterioaren andui batzuekin lanean ari zela, genetika modernoaren esperimentu batzuk burutu zituenean. Neumokokoaren andui batzuk "leunak" (S) ziren eta beste batzuk "zimurrak" (R), horren arabera bakterioaren birulentzia aldakorra zela konturatu zen, eta hori frigatzeko arratoiekin frogak egin zituen beraien odolean S neumoko eta R neumoko biziak injeltatuz, “ printzipio transformatzaileizeneko teoria lortu arte”. Teoria horrek, substantzia aktibo baten transferentziaren bidez, bakterio mota batetik besterako aldaketa gertatzen zela azaltzen zuen.
• 1940an Chargaffek DNAren base nitrogenatuen proportzioak ezagutzeko balio izan zuten esperimentu batzuk egin zituen. Purinen proportzioak pirimidinen berdinak zirela ikusi zuen, ([A]=[T] , [G]= [C]), eta DNA molekula jakin...
Regístrate para leer el documento completo.