Ipuin Batean Bezala

Páginas: 3 (740 palabras) Publicado: 15 de abril de 2011
Liburu hau irakurtzea bururatu zitzaidan institutuan aukeratzeko eman zizkiguten bi liburuen artean. Ez nengoen oso ziur zein aukeratzeko. Zeren eta liburu honen gaia betiko gaia iruditzenbaitzitzaidan. Onartu behar dut, liburutegian bestea egongo balitz hori aukeratuko nukeela, baina zorionez ez zegoen eta liburu eder hau irakurtzeko aukera izan dut.
Lehen esan dudan moduan, betiko gaiairuditzen zitzaidan: Bi maiteminduen arteko gorabeherak. Eta horretako eleberri gehiegi irakurri egin ditut. Beste gai bat nahi nuen, nerabeei beti horrelakoak jartzen baitigute irakurtzeko. Bainakonturatu egin naiz liburu hau ez dela irakurri ditudan besteen antzekoa. Maitasuna, emakume heldu baten ikuspuntutik dator. Maitasunaren zauriek hondatu egin zuten emakume batetik eta hartu zuen depresiotikezin atera ahal zena. Benetan, nola eraman dezake maitasunak zoriontsu eta biziki bizi nahi duen emakume bat saminaren kaletara? Badirudi, idazleak horren hausnarketa egin duela, liburuan islatzen denmoduan, niri oraindik ere kosta egiten zait eta ez dut lortu.
Liburu honek erakutsi didana izan da samina, maitatzea dela, borrokatzea. Nahiz eta fikziozko zoriontasun batean bizi, Anderrekin zegoenmomentuetan antzera. Beldurra ematen zion zoriontsu izatea. Bat-batean haize-bolada batek uneren batean bere ustezko poza eramango balu bezala. Gizakiok horrelakoak gara. Beti beldur, gehienmaitatzen dugun zerbait desagertuko den beldur. Sararen antzera.
Ipuin batek izan dezakeen abiapuntua dauka liburu honek liburuaren tituluari erreferentzia eginez. Bi pertsonak haien arteko maitasuna xededutela, bidean sortzen zaizkien eragozpenak gaindituz eginen dute aurrera. Baina tituluaren “bezala” zeharka aditzera ematen digu ez dela hain erraza maitasunaren kontua. Ipuin bat, baina ipuin izateraezin irits dezakeena. Hain zuzen ere, zeren eta Sara ez baita zoriontsu. Drogen munduan egon den neska bat eta konplexuz betea dagoen mediku bat dira eta Sarak dituen gorabeherek haiek duten...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • EL BATO
  • bateas
  • Batidas
  • Bater A
  • batidos
  • Batidos
  • bato
  • batido

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS